Instagramera argazkiak igotzeko; WhatsApp, Youtube, Facebok eta abar erabiltzeko..., gauza askotarako behar dugu Internet mugikorrean. batzuetan, hilabetea amaitu aurretik agortzen zaizkigu megak. Zer egin horrelakoetan? Hona Euskaltelen blogetik bidaltzen dizkizugun gomendioak.

Daturik gabe egotea munduarekin konexiorik gabe egotearen antzekoa da. Babesgabe sentiarazten gaitu, eta frustragarria izan daiteke. Horrela sentitu nahi ez baduzu, jarraitu gure gomendioak. ;-)

  1. WiFia ez du daturik kontsumitzensímbolo WiFi

Datuak aurreztu eta abiadura bizian nabigatu nahi baduzu, WiFi sare batera konektatuta egotea da onena. Euskaltel WiFik 150.000 konexio-puntu baino gehiago ditu Euskadi osoan. Horiez baliatuta, abiadura bizian nabiga dezakezu, doan, Euskalteleko bezero izateagatik.

  1. Kontuz aplikazioen eguneraketekin!

Askotan, automatikoki eguneratzen dira aplikazioak, eta abisatu gabe gastatzen dituzte gure mega preziatu horiek. Bada Androidek eta iOSek aukera hau eskaintzen dizute: WiFi sare batera konektatuta zaudenean bakarrik eguneratzea aplikazioak.

  1. Segurtasun-kopiak hodeian
seguridad en la nube

Post batean aipatzen genuenez, aukera bikaina da hodeia argazkiak online partekatzeko eta ustekabeko desatseginik ez izateko (mugikorreko argazki eta bideo guztiak galtzea, adibidez). Egia da hori, baina beste hau ere bai: datuak kontsumitzen ditu gure argazkien segurtasun-kopiak hodeira automatikoki sinkronizatzeak. Hor ere konfigura daiteke aplikazioa (Dropbox, adibidez) WiFira konektatuta gaudenean bakarrik jardun dadin.

  1. Kontrolatu WhatsAppe deskargak

Ia etengabeko jardunean aritzen da WhatsApp eguneko 24 orduetan. Ehunka bideo eta argazki jasotzea dakar horrek. Ondo asko dakizunez, haietako asko ez dira onak izaten, baina datuak kontsumitzen ditu haiek deskargatzeak. Konponbiderik onena: desaktibatu argazki-, audio- eta bideo-deskarga automatikoa. Zuk erabakitzen duzu zein deskargatu, eta, gainera, megak eta lekua aurreztuko dituzu zure telefono mugikorrean.

  1. Nabigatzaile "eraginkorrak"

Ba al zenekien mega gehiago edo gutxiago gastatzen direla zer nabigatzaile-mota erabiltzen den? Batzuek (Chromek eta Operak, adibidez), nabigatzen ari garen bitartean datu-kontsumoa murrizteko aukerak dituzte.

grupo de jóvenes haciéndose selfie

  1. Jakinarazpen baztergarriak

Eguneratzeak bezala, baliteke zenbait aplikaziotan jakinarazpenak aktibatuta edukitzea, lehenespenez. Denek kontsumitzen dituzte datuak eta bateria: WhatsAppekoek (klasikoak jada), harrapatuta zauzkan joko horretakoek, zeinak etengabe gogoratzen baitizu hor dagoela... Hain premiazkoa al da, egiazki, etengabeko informazio hori? Ezetz erantzun baduzu, desaktibatu baztergarritzat jotzen dituzun guztiak. Mega-piloa aurreztuko duzu.

  1. Begiratu zure datu-kontsumoa

Azkenerako utzi dugu agian garrantzizkoena den gaia. Egon zaitez informatuta Informazioa boterea da! Begiratu, hainbatean behin, zure datu-kontsumoa, eta zenbat "sakrifizio" egin behar duzun jakingo duzu. Nola begiratzen den? Erraz askoa da, Euskaltelen App-a erabilita:

Euskaltelen App-a ez badaukazu oraindik, deskargatu —doan— hemen:

descargar app euskaltel en app store descargar app euskaltel en google play