Duela astebete itxi zen zirkulua. Geroz eta handiagoa da, eta geroz eta jende gehiago biltzen du. Amaiera ezin hobea jarri die Araba Encounterrek Euskaltel Konektak urtean zehar antolatzen duen teknologia-topaketen zirkuituari, zeinak erabateko arrakasta izan baitu Euskadiko hiru herrialdeetan. Horren adierazgarri da topaketetara inguratu den jende-kopurua (15.000 lagunetik gora), deskarga-abiadura biziek eta azken berrikuntza teknologikoek erakarrita.

 Iradier aretoa, txikiegia

Laurehun ordenagailu baino gehiago, 600 parte-hartzaile eta 2.000 bisitari, horra hirugarren Araba Encounterrek iraun zuen hiru egunetan Iradier Arena aretoak bildu zituenak. Antolatzaileei pozik handiena zerk ematen dien? Bada ekitaldia geroz eta jendetsuagoa dela, aretoa txiki geratzen dela ikusteak. Sabino San Vicenteren iritzian, helburua hau da: beste bi herrialdeetako ekitaldiekiko sare-egitura sendotzea. Ari omen da lortzen helburua. Hona datu adierazgarri bat: 845.000 giga "mugitu" dira ekitaldi horietan.

La realidad virtual fue una de las protagonistas en las tres parties tecnológicas.

Abiadura ultralasterra X. Gipuzkoa Encounterren

Gasteizkoa, dena den, amaiera baino ez da izan, Espainiako estatu osoan horrelako ekitaldi batean inoiz erabili den abiadurarik azkarrenean hasitako urte baten akabera. Tolosako topaguneko 600 parte-hartzaileek izan zuten abiadurari esker (10 giga segundoko), 2,80 milioi giga deskargatu zituzten, hots, etxe batean ordenagailu ertain batek 12.000 urtean mugituko lukeen kopuru bera. Harrigarria, zinez. Gainera, azken berrikuntza teknologikoak ezagutzeko aukera izan zuten bisitariek: errealitate birtualeko betaurrekoek, adibidez, arrakasta itzela izan dute aurtengo hiru ekitaldietan, eta jende asko erakarri dute openguneetara.

Superordenagailu bat BECen

Abiaduraz, berrikuntzaz eta jende-kopuruaz hitz egin behar badugu, ordea, teknologia-festetatik zaharrenak bereganatzen du arreta, Euskal Encounterrek alegia. Hogeita lau aldiz egin da jada, eta urterik urte ikusgarriagoa ari da bihurtzen. Aurten, errekorrak gainditu dira: 10.000 bisitari (zenbatuak), 4.608 ordenagailu eta ia 7.000 parte-hartzaile; konputazio-ahalmena, 400 teraflop… Horrenbestez, Espainiako estatuko 10 superordenagailu ahaltsuenetako bat izan zen Euskaltelek babestutako ekitaldi hura.

Datorren urtean, berriz, 25. urteurrena izango du ekitaldiak. Berrikuntza teknologikoarekiko konpromisoa, hala ere, ez da gutxituko, alderantziz baizik: areagotu egingo da. Eta han izango da Euskaltel, mugak hausteko ahaleginean beste behin ere. Hasi bidaia prestatzen, hiru aukera bikain dituzu eta!!