Azken asteotan BECen izan den etengabeko joan-etorria eta gero, baretu da giroa. Une jakin bat noiz iritsiko zain gaude denok: ostirala, hilak 4; goizeko 10ak. Une horretan jarriko da martxan konexioa (40 GB/s-ko "uholdea") eta abiatuko da 24. Euskal Encounterra, Euskaltel Konekta Fundazioak antolatuta.

4.608 postu izango ditu ekitaldiak, hau da, inoiz baino handiagoa izango da: iaz baino 512 leku gehiago. Teknologia-alorrean Euskadin egiten diren ekitaldietatik ikusmin handiena Euskal Encounterrek sortzen du, zalantzarik gabe. Bestalde, topaketa berritzailea izaten jarraituko du: nobedadez, lehiaketaz, tailerrez eta hitzaldiz bete-betea dator Europako partyrik azkarrena.

Bost minutuan agortu ziren ausartenentzako sarrerak, hau da, beren ordenagailuak, tabletak eta smartphoneak hartu eta lau egun konektatuta jardutera etortzen direnentzakoak. Baina zuen asmoa bestelakoa baldin bada, teknologiako azken nobedadeen berri jakitera etorri nahi baduzue eta ez badakizue zer den aurtengo gairik interesgarriena, hona zenbait ideia

Oculus Rift eta HTC Vive

Errealitate birtuala (EB)  da 2016ko teknologia-izarra. Jokoak gustatzen bazaizkizu, hona etorkizuna esperimentatzeko aukera ezin hobea. Modelo guztietatik ahaltsuenetakoak diren bi hauek proba ditzakezu: Oculus Rift eta HTC Vive.

Hardware-alorreko arduradun Xiber Aguilerarekin mintzatu da Euskaltelen bloga, eta hau azaldu digu: Ocuilusen katalogoko demo gehienak proba ditzaketela parte-hartzaileek, EVE Online lehiaketa batean ere har dezaketela parte, HTC Vive-ak erabiliz. Espazio-ontziak gustatzen bazaizkizu, badakizu: erakutsi zure trebezia, bisore horietako edozein erabiliz.

“Zalantzarik, gabe, hor dago jokoen etorkizuna, eta denborak aurrera egin ahala, nagusitu egingo da errealitate birtualeko teknologia. Hor izango ditugu Facebookek eta HTCk plazaratuko dituzten azken modeloak, eta enpresa handi gehienek ere iragarri dituzte beren proiektuak: laster iritsiko dira Play Station 4, Microsoften Hololensak eta Nintendo NX”, azaldu digu Aguilerak, zeina sobera ezaguna baita Euskal Encounterren antolakuntza-lanak direla eta, duela zortzi urte ekin baitzion zeregin horri.

Mikrodroneak eta zinema-dosi bat

Izango da zer ikusirik, bai, aurtengo saioan. Errealitate birtuala probatzera ez bazara ausartzen, domotikako trukoren bat ikas dezakezu, edo ordenagailua tuneatu, edo zeure diseinuak 3Dn inprimatu. Aipamen berezia merezi du "Inprimagailuen granjan" egingo den jarduera honek: mikrodroneak egingo dira, 3Dn inprimatutako piezak erLa impresión 3D será otra de las atracciones principales de la party.abiliz.

partida batetik besterako tartean, berriz, film bat ikus dezakezu Euskaltelen zineman. Begira zer antolatu dugun, Fox, TNT eta SyFyren laguntzarekin. Outcasten maratoi bat ikus dezakezu, edo lehenbiziko hiru Sharknadoak, laugarren estreinaldirako prestatzen zaren bitartean, edo Big Bangeko mutilekin egon puska batean eta, nahi izanez gero, zonbiak alokatzeko zerbitzua ere erabil dezakezu,eta paseotxo bat egin haiek alboan dituzula.

Guk, krispetak jarriko ditugu; zuk, dibertsioa. Hori da zure eginkizuna datozen lau egunotan: dibertitzea eta ahalik eta zukurik handiena ateratzea topaketari.