Bidasoaren bidez Frantziara konektatuta dago Irun. Eta, orain, Irungo biztanleak Euskadiko Interneteko sarerik modernoenera konektatuta daude. Izan ere, zuntz optikoko eta giga mugagabeko eskaintzarik onena iritsi da Gipuzkoako hiri horretara, Euskaltelen eskutik.

Kontsultatu Irungo zuntz optikoaren estaldura

Konparatu Irungo zuntz-eskaintza beste zuntz batzuekin

Beste zuntz batzuekin alderatuz gero, Euskaltelen sare berriak askoz abiadura eta estaldura handiagoa ematen du etxean. Izan ere, etxerainoko zuntz optikoa (FTTH) eskaintzen du; zuntz hori Euskadi osoan ari dira hedatzen, eta XGS-GPON eta WiFi 6 teknologiak erabiltzen ditu.

Eta horretan dago aldea.

  • Beste zuntzak baino lau aldiz azkarragoa da: prestatuta dago 10Gb-erainoko abiadura simetrikoa eskaintzeko (datuak igotzeko eta jaisteko abiadura bera). Horrek esan nahi du ohiko zuntzak baino 4 aldiz ahalmen handiagoa duela datuak deskargatzeko eta 8 aldiz handiagoa datuak igotzeko. Dagoeneko 1 Gb-eko konexio simetrikoak eskaintzen ari gara bezero partikularrei, eta, etorkizunean, abiadura are handiagoa izango dute.
  • Lau aldiz wifi-estaldura hobea etxean: WiFi 6 duen bideratzaile bat instalatuko dizu Euskaltelek. Ez bazara aditua, guk esango dizugu zer esan nahi duen: une honetan merkatuan dagoen wifi-teknologiarik onena da; modu adimentsuan hautatzen du une bakoitzean kalitaterik onena eskaintzen dion banda. Hala, bezeroak estaldura handiagoa, seinale azkarragoa eta segurtasun handiagoa eskuratzen ditu, eta gailu bat baino gehiago konekta ditzake aldi berean, interferentziarik gabe.
  • Atzerapena gutxitzen du online jokatzen duzunean: beste zuntzek ez dute zuzeneko konexiorik gamingeko zerbitzari nagusiekin; horregatik, erabiltzaile-esperientzia askoz okerragoa da. Euskaltelen teknologiak, ordea, zuzeneko konexioa du, eta, hala, atzerapen ahalik eta txikiena bermatzen dizu zure gogoko streamerak ikustean edo online jokatzean.

Gainera, Euskaltelen zuntza desberdina da, Android 4K duentelebista-deskodetzailea hartzen baitu barnean. Doan instalatuko dizugu, ehunka aplikazio zuzenean zure telebistan deskargatu ahal izateko, eta Netflix, Amazon Prime, DAZN, Disney+ eta abarretara zuzenean agintetik sartzeko.

Osatu Interneteko eskaintza mugikor-tarifekin

Bateratu Euskaltelen zerbitzu guztiak, eta pertsonalizatu zure eskaintza, zure beharretara egokituta: 5G estaldura onena duen mugikor-linea bat edo gehiago eta giga mugagabeak, Frantziara zoazenean daturik gabe ez geratzeko.

Konfiguratu Interneteko eta mugikorreko paketea, dena faktura berean izateko.

Ikusi Irunerako zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak

Kontratatu zuntz optikoa eta mugikorra Irunen

Irunen bizi bazara eta dagoeneko Euskaltelen bezeroa bazara, zuntz-sare berrira aldatzea ez zaizu ezer kostatuko. Ezta zure denbora ere, oso ondo antolatuta baitaukagu. Bezeroei deika ari gara hitzordu bat jartzeko eta instalatzaileak haien etxera joan eta WiFi 6 bideratzaile berria eta 4K deskodetzailea jartzeko, oraindik ez badute. Esan bezala, doan.

Eta oraindik bezero ez bazara, aprobetxatu Euskaltelen eskaintza Irunen zuntz modernoenaz eta mugikor-tarifa onenez baliatzeko. Aski duzu guri deitzea edo alta gure webgunean izapidetzea.

Kontsultatu Irungo zuntz optikoko estaldura

Sare ultralaster hau Euskadi osoan zabaltzen ari da Euskaltel, ADSLarekin baino askoz abiadura handiagoan nabiga dezazun.

Horri esker, zuntz-estaldura eskaini ahal izango dugu 350.000 kilometroan baino gehiagoan, Irun barne dela. Zehazki, Euskaltelen etxerainoko zuntz optikoa (FTTH) Irungo ia 11.000 etxe eta negoziotan dago eskuragarri jada. Eta lanean jarraitzen dugu Euskadiko txoko guztietara iristeko.

Irun, historiaz betetako hiria

Iragana atzean utzi gabe, aurrera begiratzen du Irunek, Euskadiko sare modernoenera konektatzea errealitate den etorkizunera.

Txingudiko badiatik, bataila gogorretan aritu izan da bere historian, eta haiexek hartu nahi izaten dituzte gogoan sanmartzialetan. Urtero, ekainaren 30ean, 1522an frantziarren aurka lortutako garaipena ospatzen du hiriak.

Izan ere, Frantziatik hain hurbil egoteak asko baldintzatu ditu Irunen historia eta bilakaera.

San Martzial ermitaren begiratokitik hiriaren ikuspegi ederra dago. Besteak beste, nabarmentzekoak dira Santa Elena ermita, Junkaleko eliza (zeina Monumentu Historiko Artistiko Nazionala baita), Oiasso erromatar museoa edo Urdanibia jauregia.

Halaber, harro egoteko moduko naturaguneak ditu hiriak, hala nola Aiako Harriak, Jaizkibel mendia, Plaiaundiko parke ekologikoa eta San Martzial mendia.

Eta, orain, Euskadiko zuntz-sare onenari esker, harro egoteko moduko konektagarritasuna dute.

Irudia: Irungo Udala.