Gasteiz hiri berdea da, ingurumena errespetatzen duena... eta hiri teknologikoa ere bai. Izan ere, orain, Euskadiko Interneteko sarerik modernoena du Euskalteli eta haren zuntz- eta mugikor-eskaintzari esker.

Kontsultatu Vitoria-Gasteizko zuntz-estaldura

Zuntz optikoko eskaintza onena Gasteizen

Gasteizek Euskaltelen zuntz-sare berria du dagoeneko, igotzeko nahiz jaisteko 10 Gb-erainoko abiadura simetrikoa eskaintzen duena, zuzenean bezeroaren etxeraino iristen den FTTH teknologiari esker. Abantaila gehiago ere baditu, ordea. Hona hemen:

  • WiFi 6 unibertsala: 16 wifi-antena dituen bideratzaile bat instalatzen dugu. Hala, wifi-estaldura onena bermatzen dugu. Beste bideratzaileekin baino lau aldiz wifi-estaldura hobea eta abiadura handiagoa izango duzu, konexiorik onena ematen dizun sarea esleituko baitizugu beti.
  • Segurtasuna: WPA3 protokoloari esker, merkatuko modernoena baita. Beti delako garrantzitsua hirugarrenen erasoetatik babestea.
  • Atzerapen gutxiago: Lag-free aukerari esker, aldea nabarituko duzu jokoetan zabiltzanean edo bideoak ikusten ari zarenean.
  • 4K deskodetzailea: Bereizmen handiak baino lau aldiz irudi-kalitate hobea. Gainera, gure 4K deskodetzaileari esker, nahi duzun aplikazioak deskargatu ahal izango dituzu, eta Prime Video eta Netflix plataformetara erraz-erraz sartu ahal izango zara.

Hala, kalitate handiarekin goza dezakezu gogokoen dituzun edukiez, eta abiadurarik handienean nabigatu Interneten; eta, gainera, 5G teknologia eta nahi adina datu eskaintzen dizkizuten mugikor-tarifak izango dituzu eskura.

Zuntza eta mugikorra, eskaintza ezin hobea

Zuntz-sare aurreratuenari gure mugikor-tarifak gehitzen badizkiozu, garaiezina izango zara.

Nahi adina nabigatu, hitz egin eta jokatu ahal izango duzu Gasteiztik, zure giga mugagabeko lineari edo lineei esker.

Eta, gainera, 5G-ak ematen dituen aukera berriak gehitu behar dizkiozu horri.

Ikusi zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak Vitoria-Gasteizko

Nola kontratatu zuntza eta mugikorra Gasteizen

Lehendik bezeroa bazara, deitu egingo dizugu, eta hitzordua jarriko dizugu ondoen datorkizunerako. Teknikari bat zure etxera joango da sare berrira konektatzeko, eta behar ez dituzun ekipamendu zaharrak eramango ditu. Eta kito: merkatuko sarerik modernoena izango duzu eskura, inolako kosturik gabe, prozesu osoa doakoa baita zuretzat.

Eta oraindik bezeroa ez bazara, jarri harremanetan Euskaltelekin eta baliatu Zuntza MAX, abiadura handiko sare bat, erabiltzailerik zorrotzenen eskakizunak erraz gainditzen dituena.

Zuntz optikoko konexioa Gasteizen

Dagoeneko, Gasteizko 49.000 etxe eta negoziok baino gehiagok dute etxeraino edo negozioraino iristen den sare superlasterra.

ADSLak eta beste sare batzuek baino abiadura handiagoa duen teknologia bat. Hala, EAEko hiriburuak beste urrats bat egin du modernizazio teknologikoan.

Eta lanean jarraituko dugu gasteiztarrek merkatuko telekomunikazio-zerbitzu aurreratuenak balia ditzaten, Euskaltelek inbertitzen jarraitzen baitu Gasteizko zuntz-sarea hobetzeko.

Gasteiz, hiri jasangarria eta modernoa

Ez da guk esana. Biosphere Responsable Tourism nazioarteko egiaztapen-erakunde ospetsuak izendatu du Gasteiz turismogune jasangarri.

Ez da harritzekoa, haren Eraztun Berdea, oinez nahiz bizikletaz ibiltzeko sei parke handik osatzen duten hiriaren perimetroa, ikusita.

Hirigunean, parkerik ezagunena Florida parkea da. Erdigunean bertan dago, eta ur-jauzi bat, errekatxo bat eta 1820ko estiloko musika-kiosko bat ditu (garai hartako lorategi frantsesetan inspiratua).

Bestalde, hirigune historikoa Erdi Aroko arbendol bat da. Altxor benetakoak daude han —Santa Maria katedral gotikoa, esaterako—, bai eta historiaz betetako kalezulo labirintikoak ere, hala nola Aiztogile, Errementari, Pintore edo Hedegile kaleak.

Museo interesgarriak ere badaude; besteak beste, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoa, Bibat museoa (arkeologia eta karta-museoa) edo Farolen Museoa.

Eta ezin zara Gasteiztik joan pintxoak eta Arabako Errioxako ardo on bat edo Arabako txakolin bat probatu gabe, Euskadiko txoko guztietara eramaten ari garen Euskaltelen sare ultralaster berriarekin nabigatzen duzun bitartean.

Irudia: Gasteizko Udala