Txillidaren Haizearen Orraziak ikuskizun paregabea eskaintzen du Donostian. Eta halakoxea da zuntzeko eta mugikorreko tarifa onenak barne hartzen dituen eskaintza ere, zeina dagoeneko kontrata baitaiteke Gipuzkoako hiriburuan. Izan ere, Euskalteli esker, merkatuko zuntz sare aurreratuena du orain Donostiak.

Kontsultatu Donostiako zuntz-estaldura

Zer abantaila dituen zuntz optikoak Donostian

FTTH sare berriak (etxerainoko zuntza) beste zuntz batzuek baino urrunago iristea ahalbidetzen du: 10gigarainoko abiadura simetrikoa, estaldura hobea eta hainbat gailu aldi berean konektatuta ere nabigatzeko ahalmen handiagoa eskaintzen ditu. Eta gehiago ere bai.

  • 10Gb/s-rainoko abiadura simetrikoa hartzen du: Egungo teknologiak baino 4 aldiz deskarga-ahalmen handiagoa du, eta igotzeko ahalmena, berriz, 8 aldiz handiagoa.
  • Lau aldiz wifi-estaldura handiagoa: Euskaltelen WiFi 6 bideratzaile berriari esker, zure etxeko txoko guztietan izango duzu estaldura. Estaldura handiagoa, azkarragoa, seguruagoa (WPA3) eta interferentzia gutxiago, 200 gailu aldi berean konektatuta ere.
  • 4K deskodetzailea barne hartzen du: merkatuko beste eskaintza batzuetan ez bezala, Euskaltelen doan instalatuko dizugu Androiden 4K deskodetzailea, bideratzaile berriarekin batera. Hari esker, Full HD telebista baino 4 aldiz kalitate hobean ikusteaz gain, aplikazioak deskargatu ahal izango dituzu, eta agintea erabiliz zuzenean Netflixen eta Amazonen sartu.
  • Atzerapena gutxitzen du online jokatzen duzunean: zuntz-sare hori zuzenean konektatzen da gaming-zerbitzari nagusiekin eta Twitch-ekin. Emaitza lagik gabeko erabiltzaile-esperientzia bat da.

Abantaila horiei guztiei mugikorreko giga mugagabeak ere gehitu diezazkiekezu.

Zuntzeko eskaintzaren mugikor-tarifak Donostiarako

Gehitu mugikor-tarifa bat Euskadiko zuntz-eskaintza aurreratuenari.

Hitz egin eta nabigatu abiadura handiagoan Donostiako edozein txokotan, 5G teknologiarekin eta nahi adina gigarekin, etxetik kanpo zaudenean wifi batera konektatzeaz ahaztu zaitezen.

Urgull mendian ere estaldura hobea izango duzu!

Ikusi zuntzeko eta mugikorreko eskaintzak Donostiarako

Zuntz optikoa, bezeroentzat eta bezero ez direnentzat

Euskaltelen Donostiako bezeroei deika ari gara dagoeneko, hitzordua jartzeko. Instalatzaileak etxera eramango dizkizu WiFi 6 bideratzaile berria eta 4K deskodetzailea, eta lehengo ekipamenduak eraman egingo ditu. Guztia, doan.

Oraindik bezero ez bazara, zatoz Euskaltelera, eta automatikoki baliatuko duzu zuntz ultralaster hau. Ikusi zer abantaila dituen Zuntza MAXek, eta deitu iezaguzu, kontratatzeko.

Zuntz optikoko estaldura Donostian

Zuntz optikoa Donostiako etxeetaraino eramaten ari gara, prestazio hoberenak izan ditzazun (beste zuntzek eta ADSLak ahalmen txikiagoa dute).

Une honetan, Gipuzkoako hiriburuko 46.500 etxe eta negozio baino gehiago zuntz optikozko sare aurreratuenera konekta daitezke.

Eta, pixkanaka, handitu egingo dugu kopuru hori, eta zuntza hiriko etxe guztietara eramango dugu.

Donostia: zinemaren eta pintxoen hiriburua

Hiriaren enbaxadorerik onena Donostiako Zinemaldia da, baina baita Txillida, Haizearen Orrazia edo Kontxako hondartza ere.

Badiaz gozatzeko ikuspegirik onenak Igeldo mendian (funikularrean igo zaitezke) eta Urgull mendian daude.

Parte Zaharra, berriz, ezin egokiagoa da paseoan ibiltzeko eta pintxo batzuk jateko. Hantxe daude, besteak beste, Konstituzio Plaza eta Santa Mariaren basilika ikusgarria.

Donostiarrentzako altxorrak. Orain, gainera, telekomunikazio-zerbitzu modernoenak dituzte, Euskalteli esker.

Euskadiko zuntz-azpiegitura modernizatzen ari gara, eta laster iritsiko gara zure herrira ere.

Irudia: Donostia Turismo.