Tag Archives: euskaltel

4 mugikor 220 €-tik beherako prezioan eta prestazio ikusgarriekin

Makina bat aldiz esan genizun… kontuz ibiltzeko udan mugikorrarekin, ez eramateko hondartzara, ez uzteko eguzkitan eta, batez ere, ez ateratzeko argazkirik uretan, baina… Eta orain, jakina, mugikor berria behar dugu gure ekonomia lur jota dagoenean eta iraileko aldapa ezin igo gabiltzanean! Lasai. Ez kezkatu. Prestazio ikusgarriak dituzten lau smartphone gomendatuko dizkizugu, 220 €-tik beherakoak laurak. Huawei … Continue reading 4 mugikor 220 €-tik beherako prezioan eta prestazio ikusgarriekin

Zure instrumentu gogokoenak jotzen ikasteko aplikazioak

Iraila hilabete egokia da erronka berriei aurre egiteko: pilatesen izena eman dezakezu, edo telebistan iragartzen duten Quimbaya? tresna polit horien bilduma egiten has zaitezke. Edo nahiago duzu zerbait artistikoa egin? Zer iruditzen zaizu instrumentu bat jotzen ikastea? Belarri pixka batekin eta egunero mugikorra aldamenean duzula pixkatxo bat joz gero, kanta bikainak interpretatzea lortuko duzu. Eltzagorra, … Continue reading Zure instrumentu gogokoenak jotzen ikasteko aplikazioak

Euskal Encounter 25: inoiz baino irekiagoa eta ikusgarriagoa

Aho zabalik geratuko zara aurten Euskal Encounterrekin. Hilaren 22tik 25era bitartean, Estatuko informazio-teknologien eta bideo-jokoen inguruko profesional eta zaleen topagune handienaz gozatzeko aukera izango duzu, giro benetan bakan eta oso berezian. Jakin nahi duzu zergatik? Lehenik eta behin, HEGAN egingo dugulako Interneten barrena. Zuntz Optikoko gure sareari esker, parte-hartzaile guztiok Euskal Encounterreko 40 GB simetriko izango … Continue reading Euskal Encounter 25: inoiz baino irekiagoa eta ikusgarriagoa

Futbol-esperientzia ahaztezinak Realarekin, Athleticekin, Eibarrekin eta Alavésekin.

Bukatu berria da futbol-denboraldia, baina faltan sumatzen ditugu dagoeneko gure taldeen partidak eta Euskadiko futbol-giro aparta. Zer egin horri aurre egiteko? Jaionek, Asierrek, Hilariok eta Estitxuk aurten bizi izan dituzten unerik gogoangarrienetako batzuk gogoratuko ditugu. Une benetan ahaztezinak bizi izan dituzte gure taldeekin, eta xehetasun osoz kontatu dizkigute! 😉 Apirileko Feriara Realarekin Pentsa ezazue une … Continue reading Futbol-esperientzia ahaztezinak Realarekin, Athleticekin, Eibarrekin eta Alavésekin.

Mindfulness, estresaren aurkako tresna bat

Zoriontsu izaten saiatzen gara denok. Oso esaldi erraza irudituko zaizue hori beharbada, baina dioena lortzea ez da hain erraza. Eta hori da, hain zuzen, Mindfulnessen oinarria. Pertsona bakoitza, alderdi profesional zein pertsonalean, zoriontsu izan dadin lortzea du helburu diziplina horrek. Izena ezaguna egingo zaizue beharbada, eta maiz entzungo duzue etorkizunean ere, askok erabiltzen baitugu dagoeneko … Continue reading Mindfulness, estresaren aurkako tresna bat

#FLL: berrikuntza ikasgelan

Berritzeko beharra hizpide da aspaldion. Etengabe aldatzen ari den gure mundu globalizatuan, behar-beharrezko bihurtzen ari da berrikuntza. Eta Euskadiko ikastetxeek, bidea egin nahian, ideia berriak lehenbailehen bilatzera animatzen dituzte neska-mutilak. Ez dago ideia txikirik, ona baldin bada! Euskal ikasleen maila handiaren erakusgarri da Euskadiko First Lego League (FLL), robotika, zientzia eta teknologiako lehiaketa, Innobasquek antolatua, … Continue reading #FLL: berrikuntza ikasgelan

La La Land, musikalik gogokoena, Euskaltelen telebistan

Azkenaldi honetako filmik kutunena. Dantzan eta kantari jarri gaitu, baina, batez ere, hunkitu egin gaitu. Sei Oscar sari irabazi ditu. Eta, nahiz eta film onenaren Oscar saria galdu zuen, ekitaldi kaotiko batean, aho zabalik utzi gintuen. Ikuskizun aparta. Eta hemen da orain, Replaytekan! La La Land bi gazte ameslariren arteko amodio-istorioa da. Neskaren pertsonaia aktore … Continue reading La La Land, musikalik gogokoena, Euskaltelen telebistan

Gaur, nire eguna

Bizidun guztiok urteak betetzen ditugu, hortaz, guztiok dugu gure eguna. Neuk ere badut neurea, hain zuzen, gaur da nire eguna. Ez duzue jakin? Bada, orain badakizue, abenduaren 3a nire eguna da; Euskararen Nazioarteko Eguna, alegia. Horrelakoetan ohikoa izaten denez, ospatu egingo dut. Eta aurten inoiz baino pozago, gainera; izan ere, Euskaltelen pozik egoteko arrazoi asko … Continue reading Gaur, nire eguna

Mi-Fi konexioaren abantaila guztiak

Aireportuan zaude eta ordenagailu eramangarritik posta begiratu nahi duzu; autoz bide luzea egiten ari zarete eta umeek tabletan Youtubeko bideoak ikustea nahi duzu, lasai gidatu ahal izateko; hotelean oporretan zaude eta iPadean egunkaria online irakurri nahi duzu… WiFi bidez konektatu behar duzu, baina arraioa! Ez dago doako sarerik. Euskaltelen 4G MiFi-a irtenbide paregabea da Wifi-a … Continue reading Mi-Fi konexioaren abantaila guztiak