Tag Archives: euskaltel

Eraldaketa digitalaren liderrak gara Euskadin, Microsoftekin batera

Euskaltelen badakigu liderrak izateko eta zerbitzu berezia eskaintzeko onenekin egin behar dugula lan. Horregatik, aliantza estrategiko bat egin dugu mundu mailako erreferente teknologiko garrantzitsuenetako batekin, Microsoftekin; horri esker, eraldaketa digitalean ikertu eta berritu ahal izango dugu, eta antolaketa, produktibitatea eta eraginkortasuna hobetzen lagundu ahal izango diegu Euskadiko enpresei. Horretarako, telekomunikazioetan dugun esperientzia eta enpresetarako zerbitzu … Continue reading Eraldaketa digitalaren liderrak gara Euskadin, Microsoftekin batera

Txirrin Bikoitzarekin, mugikorrean ere joko du zure finkoak

Telefono finkorik baduzu, baina inoiz ez zaude etxean eta dei guztiak galtzen dituzu? Kito: iritsi da zure finkoa topera aprobetxatzeko eta finkoari nahi duzun guztietan erantzuteko garaia. Eta horretarako, Txirrin Bikoitza zerbitzua aktibatu, besterik ez duzu egin behar. Ez, telefonoak ez du bi aldiz joko. Doako zerbitzu bat da, edonon zaudela ere, finkoan jasotzen dituzun … Continue reading Txirrin Bikoitzarekin, mugikorrean ere joko du zure finkoak

Errugbi inklusiboa, integraziorako ate bat

Errugbi inklusiboa plakaketaz, melez eta entseguz betetako kirol bat baino zerbait gehiago da: dibertsitate funtzionala duten pertsonen integraziorako ate bat da, eta oso emaitza onak ematen ari da. Modalitate hori toki askotan zabaldu da; baita Euskadin ere. Jarduera zorrotz eta fisikoa da, baina ondo pasatzeko gogoa eta aurrera egiteko grina lagun, ez da oztoporik! Moisés … Continue reading Errugbi inklusiboa, integraziorako ate bat

Mozorroa, makillajea, jaietako egitaraua… Inauterietarako behar duzun guztia!

Iritsi dira maskarak, mozorroak, ogi-torradak eta… festa! Mugi zaitez, gainean ditugu eta: Inauteriak otsaileko bigarren asteburuan ospatuko dira herri gehienetan, eta oso denbora gutxi geratzen zaizu lagunekin mozorrorik onena eta planik onena prestatzeko. Eta laguntza pixka bat behar baldin baduzu, ez arduratu: doako zenbait App proposatuko dizugu makillatzeko eta mozorrotzeko ideiak aurki ditzazun. Gainera, oraindik … Continue reading Mozorroa, makillajea, jaietako egitaraua… Inauterietarako behar duzun guztia!

Gure blog berriko nobedade guztiak

Urte berria… blog berria! Edo ia-ia. Izan ere, gure espiritua, lehen bezala, funtzionala, praktikoa, dinamikoa, irudimentsua… da J. Diseinua, nabigazioa, mugikorretako sarbidea… guzti-guztia hobetu diogu, zuk ikus dezazun 2018korako finkatutako asmo teknologikoak betetzen hasi garela dagoeneko. Look berria eta sarbidea edozein gailutatik Ikusiko duzun lehenengo gauza da gure blogarenestetika freskatu eta eguneratu dugula. Harekin gehiago … Continue reading Gure blog berriko nobedade guztiak

Elena Fernández elkarrizketatu dugu, txakurzaleentzako Dog Vivant aplikazioaren sortzaileetako bat

Euskaltel bloga. Negozio-ikuspegia edo animaliekiko maitasuna? Zerk bultzatu zintuzten Dog Vivant sortzera? Elena Fernández. Bi gauzek. Pasioak mugiarazten zaitu hasieran, baina errentagarria izateko erak bilatu behar dira beti. Pasioari esker, baina, merezi dute negozio bat abiarazteak dakartzan lo-galtzeek eta konplikazioek. Eta orobat egiten du berezi zure proiektua. Egunero izaten dira ustekabekoak, plan-aldaketak, etab., eta dena … Continue reading Elena Fernández elkarrizketatu dugu, txakurzaleentzako Dog Vivant aplikazioaren sortzaileetako bat

Euskalteleko Negozio eta Marketin zuzendariak, Koldo eta Isabel, elkarrizketatuko ditugu

Euskaltel bloga. Isabel, urte emankorra izan zen 2017a, nobedadez betea. Guztietatik, zein hautatuko zenuke? Isabel Canales. Guztietatik bat? Bueno, iaz egin genituen gauzetatik, bereziki harro gaude WiFi-a Oporretan produktuaz. Bezeroei entzutetik, haiek ezagutzetik eta haientzat lan egitetik sortu zen; harrituta utzi nahi genituen. Jakingo duzuenez, WiFi-a Oporretani esker, poltsikoan eraman dezakezu internet oporretara zoazenean. Beste … Continue reading Euskalteleko Negozio eta Marketin zuzendariak, Koldo eta Isabel, elkarrizketatuko ditugu

Zuekin, Marti Buckley: Kazetaria, blogaria, sukaldaria… Donostian bizi den estatubatuarra.

Nor naiz. Marti Buckley naiz. Idazlea, txiki-txikitatik, baina leku askotara eraman nau bizitzak. Alabamatik Donostiara, kazetaritzatik sukaldaritzara, eta handik berriz kazetaritzara. Euskal kulturarekin maiteminduta nago, eta irailean argitaratuko da nire lehenengo liburua: Basque Country. Euskaltel bloga. Hasteko: Zer egiten du Donostian AEBko Alabamako kazetari, blogari, itzultzaile eta sukaldari batek? Marti Buckley Iruñean egin nuen Erasmus … Continue reading Zuekin, Marti Buckley: Kazetaria, blogaria, sukaldaria… Donostian bizi den estatubatuarra.

Kutxa Kultur Festibalaren une gogoangarriak

Zer uste zenuten, euriak eta udazkeneko freskurak etxean geraraziko gintuztela asteburuan? Ezta pentsatu ere! Aurten ere ezin hobeto ibili gara Donostia Kutxa Kultur Festibalean. Halako kartela izanda, ez genuen inola ere pentsatu ez joaterik! The Jesus and Mary Chainmitikoak, Love of Lesbian, Zea Mays… eta beste asko. Hogeita hamar talde inguru, zuzeneko musika onenaz gozatzeko. … Continue reading Kutxa Kultur Festibalaren une gogoangarriak