Tag Archives: babesa

Euskadin surfa egiteko 5 hondartzarik onenak

Ez da sekretua: Euskadin izugarri maite dugu surfa! Asko gustatzen zaigu surfa ikustea, egitea eta bizitzea. Horregatik, Euskaltel beste urte batez ere EHSFren laguntzaile da Euskal Herriko Surfing Zirkuituan, zeinak bigarren proba izango baitu SopelakoArrietara hondartzan. Beraz, badakizu: presta zaitez, laranja-kolorez marka itzazu irailaren 23a eta 24a, eta… goza ezazu ikuskizunaz! Eta tarte bat duzun bakoitzean ohola hartu eta neoprenoa … Continue reading Euskadin surfa egiteko 5 hondartzarik onenak

Euskal Encounter 25: inoiz baino irekiagoa eta ikusgarriagoa

Aho zabalik geratuko zara aurten Euskal Encounterrekin. Hilaren 22tik 25era bitartean, Estatuko informazio-teknologien eta bideo-jokoen inguruko profesional eta zaleen topagune handienaz gozatzeko aukera izango duzu, giro benetan bakan eta oso berezian. Jakin nahi duzu zergatik? Lehenik eta behin, HEGAN egingo dugulako Interneten barrena. Zuntz Optikoko gure sareari esker, parte-hartzaile guztiok Euskal Encounterreko 40 GB simetriko izango … Continue reading Euskal Encounter 25: inoiz baino irekiagoa eta ikusgarriagoa

‘Phising’: gogoan izan ez dizkizugula inoiz eskatzen zure datuak posta elektroniko bidez

Gure segurtasun-taldea ohartu da gero eta phising-kasu gehiago daudela; hau da, norbait, datu pertsonalak eskuratzen saiatzeko, enpresa bat balitz bezala aritzen da. Zure telefonoa, zure pasahitzak, zure baku-kontua edo NANa. Gogoan izan: guk ez dizkizugu inoiz eskatzen zure datu pertsonalak posta elektroniko bidez ematea eta, oro har, enpresa fidagarri batek ere ez du horrelakorik egingo. … Continue reading ‘Phising’: gogoan izan ez dizkizugula inoiz eskatzen zure datuak posta elektroniko bidez

Prestatu agenda maiatzeko ekitaldirik onenetarako

Gogoko dituzu moda, ekintzailetza, informatika edo berrikuntza? Primeran! Ekitaldi interesgarriz beteta datorkigu maiatza Euskadira. Guk parte hartuko dugun batzuk proposatzen dizkizugu. Gonbidatuta zaude, noski! Apuntatu zure agendan: maiatzaren 11. Moda eta ekintzailetza interesatzen zaizkien guztientzako egun handia. Bilbokoa baldin bazara, edo handik gertu bizi bazara, jakin ezazu  Bilbao International Art & Fashion III. Foroa egingo … Continue reading Prestatu agenda maiatzeko ekitaldirik onenetarako

Elkarrizketa Go!azen-eko protagonistekin: “Jarraitzaileek mezuak bidaltzen dizkigute egunero sare sozialen bidez”

Azaroan Go!azen-en denboraldi berria estreinatu zenetik —Euskaltelek babestua— ostiralero telebistari itsatsita egon gara, Basakabiko ikasleen abenturaz gozatzen; etengabe harritzen eta hunkitzen gaituzte haien abestiek. Baina, Donostia hankaz gora jarri eta gero bere flashmobarekin, aurreestreinaldian Kursaala bete eta gero eta Euskadiko antzokietatik igaro eta gero, amaitzear dago Goa!zenen bigarren denboraldia. ETB-1ek telesail musikal ezagun honen hamargarren eta … Continue reading Elkarrizketa Go!azen-eko protagonistekin: “Jarraitzaileek mezuak bidaltzen dizkigute egunero sare sozialen bidez”

Aurtengo Gabonetako planik onenak

Eta orain, zer egingo dugu? Hemen dira Gabonak. Egun batzuk libre ditugu, eta, hain lanpetuta gaudenez, denborarik ez dugu izan agenda begiratu eta zer plan berezi dauden ikusteko. Lasai. Hemen gaude zuri laguntzeko: aurtengo Gabonetan Euskadin izango diren planik onenak proposatuko dizkizugu. Edo, behintzat, haietako batzuk. Adi! Umeen Gabonetako Parkea, Irunen, Donostian, Bilbon eta Gasteizen … Continue reading Aurtengo Gabonetako planik onenak

Iker Merodio: “Interneten argitaratuko orduko, edukiak ez dira jada zureak”

Euskal Kazetarien Elkartearen Kazetaritza Digitalaren Saria  jaso zuen Iker Merodiok duela egun batzuk, Euskaltelen Harreman Instituzionaletarako zuzendari Nerea Lupardoren eskutik. Urte luze darama eremu digitalean lanean Bogando por la reden idazleak, eta harengana jo du Euskaltelek bere lanaz hitz egin eta eguneroko jardunean teknologia berriak nola txertatzen dituen azal diezagun. – EKT bloga: Noiz erabaki zenuen … Continue reading Iker Merodio: “Interneten argitaratuko orduko, edukiak ez dira jada zureak”

Nola babestu zure kontuak eta profilak

Datu pertsonalak, bankuko gakoak, informazio pribatua: gure bizitzaren zati handi bat sarean gertatzen da, eta, askotan, segurtasun-hesi bakar batez babestuta egoten da: hots, pasahitzez. Pasahitzak dira pirata informatikoen aurkako lehen defentsa-lerroa, baina, hala ere, teknologia berrien erabiltzaileok lasaiegi jokatzen dugu pasahitzei dagokienez. Gutako gehienok konfiantza itsu-itsua dugu gure smartphone, tableta eta ordenagailuek programekin batera izan … Continue reading Nola babestu zure kontuak eta profilak