Pribatutasun-politika

Datu pertsonalak babesteko araudiari jarraikiz, EUSKALTELek Bezeroari jakinarazten dio aplikazioa deskargatzearen eta hara sartzearen ondorioz jasotako datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Fitxategi hori EUSKALTELek berak sortua da, beraren ardurapean dago eta kontratu-harremana mantentzeko eta kudeatzeko erabiltzen da.

Halaber, EUSKALTELek jakinarazten dizu ezen, datu pertsonalak babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren eta horretarako aplika daitezkeen araudien arabera, noiznahi erabil dezakezula datu pertsonaletara sartzeko, haiek zuzentzeko, ezeztatzeko edo aurka egiteko eskubidea. Horretarako, idatzi bat bidali behar diozu, postaz, EUSKALTELi, egindako eskaera adieraziz eta NANaren fotokopiarekin, helbide honetara: 3 FD posta-kutxa, 48160 Derio (Bizkaia). Bestela, Bezeroentzako Arreta Zerbitzura deitu dezakezu (1717, edo haren ordez dagokiona), edo mezu elektroniko bat bidali info@euskaltel.com helbidera.