Lau ideia uda honetan mugikorra aldatzeko
Nora - Euskaltel
- Ezagutu
- 2017-08-03
3 min
Zure mugikorraren pantaila arrastaz beteta dago eta ezin duzu ordua ere ikusi? Kolibri bat hegoak astintzen kamera geldoan grabatzeko gai den smartphone baten bila zabiltza? Oraindik ez duzu aurkitu zure atzamarrak bezain bizkorra den telefonorik? Mugikorra aldatzeko garaia da?
Bada, ekin lehenbailehen! Lau ideia emango dizkizugu, abuztuko gure smartphone gogokoenak.
Argazki izugarriak, errendimendu txundigarria, pantaila handi-handia, bateria agortezina, eta morroi bat ere bai, zuri bizimodua errazteko: Bixby. Irakurri hau, eta begiak zabal-zabalik dituzula geratuko zara.

– Argazkia. S8ak bi kamera ditu, egunez eta gauez emaitzarik onenak lortzeko pentsatuak. Atzekoak 12 Mpx ditu, fokuratze adimenduna, Dual Pixel sentsorea, 4k bideoa, fokuratze selektiboa (argazkia egin eta gero zer fokuratu nahi duzun aukeratzeko) eta Pro modua, hauek doitzeko aukera ematen dizuna: ISO, argazkiak ateratzeko abiadura, esposizioa, kolorea, eskuzko fokuratzea eta zurien balantzea. Eta orain foodie den guztia boladan dagoenez, Janari modua ere badauka.
– Diseinua. Samsungek pantailari ertza kendu dio, lekua irabazteko. Emaitza 18,5 : 9 formatua da, eta 5,8” hazbeteko super Amoled pantaila, irudi paregabeaz gozatzeko aukera emango dizuna. Eta, noski, hautsak eta urak ez dute hondatzen.
– Errendimendua. 10 nanometroko munduko lehen prozesadorea darabil, eta % 10 ahaltsuagoa den PUZ batekin eta % 50 eraginkorragoa den GPU batekin konbinatzen du; horrez gain, 4 GB-ko RAM eta Android 7.0 ditu. Emaitza, berriz, aparta… Zorabiatzeko moduko abiadura, energia-kontsumo txikiagoa eta errendimendu ikusgarria.
– Bixby. Morroi pertsonal berri hau itzela da. Zure ordez bilaketak egiten ditu: hitzez azaldu, idatzi edo klik egin dezakezu, eta nahi duzuna irudien bidez ere erakuts diezaiokezu. Sakatu eta esan: Kaixo, Bixby.
LGren azken miraria da, gamerrentzat ezin hobea, bateriaren iraupenagatik eta pantailaren tamaina ikaragarriarengatik.

– Argazkia. G6 smartphonea argazkigintza maite duen edonoren ametsa da. Ezaugarri hauengatik nabarmentzen da: 13 MPX-ko kamera nagusi bikoitza, aurreko kamera angeluhandia eta argazkiak keinuen bidez ateratzeko aukera, selfietarako flasha, GIFak sortzeko aukera eta 4k-ko bideo-grabaketa. Gainera, aurreko nahiz atzeko kamerak (5 MPX-ekoa) angeluhandiak dira, ezer planoz kanpo gera ez dadin.
– Diseinua. FullVision QHD pantaila du…, 14 cm-koa (5,7 hazbete)! Hautsak eta urak ez dute hondatzen, eta 30 minutuz eduki daiteke ur azpian, 1,5 metrorainoko sakoneran.
– Prestazioak. 32 GB-ko biltegiratze-memoria du, micro SD txartel batez heda daitekeena; 1,6 Ghz-ko octa core prozesadorea, 4 GB-ko RAM eta Android 7.0 sistema eragilea. Autonomia sobera du, 3.300 mAh-ko bateria baitu. Eta jokoetarako aurrezte-modua du, to!
Samsung Galaxy A3 2017
LG G6 eta S8 garestitxoak iruditzen bazaizkizu, Galaxy A3arekin mugikor itzela izan dezakezu, modu onean.

– Diseinua. 4,7” hazbeteko super AMOLED pantaila du eta uretan sar dezakezu, baina snorkel egiteko bakarrik (1,5 metrora eta 30 minutuz, gehienez). Hatz-markaren bidez desblokeatzen da, eta Always On Display funtzioa du, begi-kolpe bakarrean erlojua, egutegia eta jakinarazpenak ikusteko, pantaila piztu gabe. Ezin praktikoagoa da!
– Kamera. Prest al zaude f/1.9-ko foku-irekiera duen 13 MPX-ko kamerarekin argazki mundial mordoa ateratzeko? Argi gutxi dagoenean ere, argazkiak primeran ikusten dira. Eta aurreko kamerak ere 8 MPX ditu, selfieak egiteko nahikoa eta gehiegi. Gainera, A3ak aurpegia mehetzeko, azala leuntzeko eta begiak handitzeko aukera ematen dizu…; badakizu, behar baduzu ere 😉
– Prestazioak. Zortzi nukleo, 1,6 Ghz-ko abiadura, 2 GB-ko RAM, 16 GB-ko memoria hedagarria eta 2.350 mAh-ko bateria. Itxura ona du, ezta? Eta horri guztiari hau erantsi behar zaio: kargatze bizkorra, C motako USBa (kablea nora begira entxufatu behar duzun pentsatzen segundo bakar bat gal ez dezazun), Samsung Pay eta karpeta seguru bat sortzeko aukera, aplikazio edo datu konfidentzialak gordetzeko. Emaitza, aho zabalik geratzeko moduko terminal bat.
Euskaltelek gehien saltzen dituen mugikorretako bat da, bai prestazioengatik, bai kalitate eta prezioarengatik. Antzeko prezioa duten beste batzuekin alderatzen badugu, P10 Lite argi eta garbi gailentzen da. Ikusiko duzue zergatik.
– Prestazioak. Zortzi nukleoko prozesadore bat du, 2.1 Ghz-ko errendimendua duena. Horri 4 GB-ko RAM memoria eta 32 GB-ko barne-biltegi hedagarria eransten badizkiogu, zorabiatzeko moduko abiadura duen terminal bat izango dugu. Hori gutxi balitz, Android 7.0 Nougat ekartzen du.
– Kamera. 12 MPX-ko bereizmena eta f2.0 irekiera ditu, eta Huawei ospetsu egin duen errendimendua: argazki argiak, garbiak, argazkiak abiadura handian ateratzeko aukera eta fokuratze bizkorra… Aurreko kamerak 8 MPX ditu, selfietan portzelanazko azalarekin atera nahi baduzu zure alde ona erakutsi behar izateko nahikoakJ. Eta zer esan haren Knucle Sense teknologiari buruz: nahikoa duzu pantaila bi aldiz atzamar batez ukitzea, berehala argazkia ateratzeko; ukitu bi aldiz bi atzamarrekin, eta bideoa grabatzen hasiko da; marraztu S bat hatz-koskoekin, eta pantaila-argazki luze bat aterako duzu. Ezin errazagoa!
– Bateria. Horra telefonoaren beste indargune bat. 3.000 mAh ditu, ordu luzez erabil dezazun, eta kargatze bizkorra ere badu: 10 minutuz entxufatuta eduki, eta bi orduz ikus ditzakezu bideoak.
Erabaki duzu zer smartphone den egokiena zuretzat? Gogoratu terminal horiek eta beste batzuk dituzula eskura gure webgunean, aukerarik onena egin dezazun. Eta terminala aldatzea erabaki baduzu, gogoratu ez duzula inolaz ere zakarrontzira bota behar zure mugikor zaharra, badagoela bestelako aukerarik.
ZURE IRITZIAK BALIO DU