Udan..., nahi duzu probatu fundamentu handiko gutizia goxo-goxo bat? Bada, presta zaitez: sukaldari paregabe eta komunikatzaile are hobe bat gonbidatu dugu gure lantaldera, behar adina perrexil jar diezaion Euskaltelek, R-k eta Telecablek batera prestatu duten lehenengo gutizia goxoari.

Badakizu dagoeneko nori buruz ari garen? Bada Karlos Arguiñanori  buruz, gure sukaldari ezagunetako bati buruz, alegia. Euskaltel Taldeak batera egiten duen lehen eskaintza handi honen babesle izatea nahi dugu Karlos Arguiñano. Izan ere, produktu eta zerbitzu gero eta indartsuagoak eta homogeneoagoak lortu nahi ditugu, baina  betiere Euskadiko, Galiziako eta Asturiasko gure marken nortasuna mantenduz.

Eta Arguiñano gai denez bere errezetekin gu denok alaitzeko, eskatu diogu eskaintza paregabe hau ere aurkez dezala “mugikor bat fundamentuz estreinatzeko”. Eskaintza horren bidez, zuntzeko bezero berri guztiek eta lehendik bezero direnek azken belaunaldiko smartphone bat baldintza paregabeetan lor dezakete.

Zertan datza?

Eskaintza honek bi modalitate ditu, KIN eta KON, eta uztailaren 31 arte edo izakinak agortu arte balia dezakezu. Zer eskaintzen den jakin nahi duzu? Bada, apuntatu: lehenengoarekin, hilean 6 € ordainduta 10 GB estrako bonu bat kontratatuz gero, Samsung Galaxy A20e mugikor bat 0 €-an eskuratu dezakezu. Eta prestazio gehiagoko terminal bat nahi baduzu oporretan Instagrami txinpartak ateratzeko, hilean 12 € ordainduta 20 GB estra kontratatze hutsagatik Samsung Galaxy A50 mugikor bat 0 €-an eskuratu dezakezu.

Gogoratu sustapen hau hilabete amaiera arte edo smartphoneak agortu arte bakarrik balia dezakezula; beraz, ibili bizkor eta kontratatu orain bi bonuetako bat mugikor berria oporretara joan aurretik lortzeko. Mugikor bikain bat zain duzu, pantaila infinitua, kamera bikoitza eta hirukoitzaeta Zarauztik, Sanxenxotik edo Arriondasetik sare sozialak erretzeko behar dituzun datu guztiak dituena.

Beraz, Euskalteledo Telecableren saltokiren batera joaten bazara, presta zaitez Karlos Arguiñanoren irudia ikusteko eta "fundamentu handiko" eskaintza batez gozatzeko.