The Terror sailaren azken kapitulua ikusi nahi duzu AMC kanalean baina ordu berean The Walking Dead ematen dute Foxen? Blindspot ikusteko irrikaz zaude baina egun berean Vis a vis ematen dute? Ezin aukeratu ostiral gauerako bi plan hauen artean: Dunkerque edo La Rocaren saio berezia?

Lasai, arazorik ez! Zure Euskaltelen telebistak badu horretarako soluzioa. Ez zenuen ikusi du izena, eta HD deskodetzailearekin eta 4K deskodetzailearekin eskuratu daiteke. Telesailen estreinaldiak, dokumentalak, filmak, kirola... Nahi duzun guztia gordeko dizugu 7 egunez, zuk ezer egin behar izan gabe. Eta nahi duzunean ikusteko aukera izango duzu, ordutegirik eta presarik gabe.

“Ez zenuen ikusi” zerbitzuan sartzeko, botoi bat sakatzea besterik ez duzu.

HD deskodetzaile bat baldin baduzu, sakatu urrutiko aginteko Replayteka botoia, eta sartu Ez zenuen ikusi aukeran. Bilatu ikusi nahi duzun saioa ematen duen kanala, eta voilà, hantxe izango duzu, zuk ikusi zain.

4K deskodetzailea baldin baduzu, are erosoago eta errazagoa da “Ez zenuen ikusi” zerbitzua erabiltzea. Hiru aukera dituzu:

Bilatzailearekin.

Gure aukera gogokoena; 4K deskodetzailearen funtzio onenetako bat, zalantzarik gabe. Zabaldu menua etxetxoaren irudia duen tekla sakatuz, jarri luparen gainean, eta idatzi bilatu nahi duzun saioaren izenburua. Kito! Izen horrekin ditugun saio guztiak ikusiko dituzu pantailan. Gainera, orain, denboraldika multzokatuta daude telesail guztiak. Beraz, erraz-erraza. Hori bai: ikusi nahi duzun saioaren izenburua jakin behar duzu.

 

Programazio-gidatik

Kuadrillakoekin elkartu eta berandutu egin zaizu El Intermedio ikusteko? Bada, urrutiko agintearen Menu botoiaren ondoko GUIA botoia sakatuta berreskura dezakezu: jarri saioa ematen duen kanalaren gainean, zoaz saio hori eman zen orduraino, sakatu OK, eta kito.  Azkar eta erraz-erraz.

Replaytekatik.

Ez duzu ikusi samulu taldea desagertu geroztiko “El Conquis”eko eztabaida? Lasai, ez zara geldituko zure reality gogokoenaren berri izan gabe: sartu Replaytekan, hautatu Ez zenuen ikusi kategoria, bilatu ETB kanala, eta nabigatu “El Conquis”era iritsi arte. Eta gozatu!

Bakoitzak bere trukoak ditu, ezta? Eta zuk, nola bilatzen dituzu zure eduki gogokoenak “Ez zenuen ikusi” zerbitzuan? Baduzu bizimodua errazten dizun trukotxoren bat? Esaguzu!