Euskaltel WiFik larrialditik aterako zaituen 5 egoera
Nora - Euskaltel
- Ezagutu
- 2017-01-24
2 min
Kalean zaude, lagun baten zain, eta ez dator. Denbora aurrera doa. Amorrarazita? Ez kezkatu. Halako egoeretarako sortu genuen Euskaltel WiFi: 180.000 puntu baino gehiago mugikorretik edo tabletatik Internetera konektatzeko. Dirua aurrezten lagunduko dizu, eta larrialdi batetik baino gehiagotatik aterako zaitu, ez baitauka giga-mugarik. Mugikorrean Euskaltel baduzu, WiFia doan duzu. Ezaguna egiten zaizu egoera hauetakoren bat?
Bost minutuen kontua
Lagun baten bila joan zara, txirrina jo diozu ataritik, eta ia prest dagoela esan dizu. Bost minutu izango direla. Eta bost minutu horiek hamar bihurtzen dira. Hamar horiek, hogei. Gauzak okertzeko, hilaren amaiera da, eta ahituta daukazu mugikorreko datuen tarifa. Zer egin? Ezin ziurtatuko dizugu hainbeste itxaroteak ez zaituela amorraraziko, ezta?, baina bai hobeto jasango duzula bitartean Euskaltel WiFira konektatzen bazara. Egunkaria irakur dezakezu lasai, edo bideoak ikusi Youtuben. Beharbada, zain zaudela ahaztu ere egingo zaizu… Edo gehiegi ote da hori?
Unibertsitateko lana
Ordu txikiak arte aritu zara unibertsitateko lan bat prestatzen. Berandu esnatu zara, eta, presekin, ez duzu astirik izan lana irakasleari bidaltzeko edo hodeira igotzeko. Ez da ezer gertatzen. Autobusaren zain zauden bitartean, geltokian, mugikor edo tabletatik Euskaltel WiFira konekta zaitezke eta bidali. Ez dago giga-mugarik. Eta hain azkar doa, ez duzu berrikusteko denborarik ere izango!
Apustua
Trago batzuk hartzen ari zara kuadrillarekin, eta norbaitek zuen taldearen gol mitiko bat ekarri du gogora. Baina… nork eman zuen azken pasea? Horra eztabaida. Urlia zela, Sandia zela. Adostasunik ez. Hurrengo tragoa jokatzeko prest dagoenik ere bada. Zuk, berriz, hogeita hamaika eskutik… Xehetasun guztiekin gogoratzen duzu jokaldia. Euskaltel WiFirekin, erraz frogatu dezakezu arrazoi duzula. Konektatu, eta gola Youtuben bilatzea aski duzu. Eta, hara, azkenean oker bazeunden ere, ia berdin dio. Hori da gutxienekoa; lagunekin taldearen une gozoak gogoratzea da kontua!
Modako jatetxea
Lagunekin zaude, eta afaltzeko gogoa duzue. Ez dakizue nora joan. Halako batean, gogora etorri zaizu modako jatetxe bat gomendatu dizutela erdigunean. Badakizu zer kaletan den, baina izena ez duzu gogoan. Erreserbatu beharra dagoen ere ez dakizu seguru. Errematerako, zure mugikorreko tarifari ia ez zaio Interneteko megarik geratzen. Euskaltel WiFi bikaina da halako egoeretan. Konektatu, Googlen bilatu, eta, izenarekin, telefono-zenbakia hartu eta deitu, mahairik baduten jakiteko.
Bideoa
Igandea familiarekin. Paseoa parkean. Haurrak gero eta handiago dira. Unea aparta da. Horregatik, bideo bat grabatzen duzu haurrekin, eta partekatu nahi duzu familiako whatsappean edo Instagramen. Modurik onena zein? Zalantzarik gabe, Euskaltel WiFi. Ez duzu gastatuko mugikorreko tarifa eta azkar joango da bideoa, nahiz mega asko okupatu.
Eta, zuri, zer egoeratan salbatu dizu bizia Euskaltel WiFik? Konta iezaguzu iruzkinen atalean; entzuteko irrikaz gaude!
ZURE IRITZIAK BALIO DU