Gurea bezalako mundu hiperkonektatu batean, konektagarritasuna oso garrantzitsua da; horregatik, ezinbestekoa da eboluzionatzen duten azpiegiturak eta pertsonen eta enpresen beharretara egokitzen diren banda zabaleko zerbitzuak izatea. Horixe da Euskal Herriko Unibertsitatearen kasua. Euskaltelen eskutik, jauzi handia egin du orain bere azpiegituren telekomunikazioetan, eta wifi-sarea indartu eta modernizatu du.
EHUren zentroetako gaur egungo wifi-sistemak hari gabeko komunikazioa eskaintzen du eremu komunetarako, hala nola bilera-geletarako, ikasgeletarako edo laborategietarako.
Wifi-sistema hori osatuz joan da azken urteotan, baina, denborak aurrera egin eta behar teknologiko berriak sortu ahala, beharrak ere handitu egin dira, eta, orain, estaldura handiagoa eta sare-protokolo eta -zerbitzu berritzaileagoak eta indartsuagoak inplementatzeko aukera emango duen azpiegitura bat eskatzen ditu.
Zertan hobetuko den EHUko wifi-sistema
Puntu horretan sartu da jokoan Euskaltel. Gaur egungo wifi-azpiegitura garatzeaz arduratuko gara; sarbide-puntu ahaltsuagoak gehituko ditugu, besteak beste telebista bidezko irakaskuntzako zerbitzu berriak eskaintzeko (dagoeneko erabiltzen dira sistema horiek EHUn).
Wifi-estaldura ere osatu egingo da wifirik ez dagoen edo eskasa den tokietan, ikasgela, bilera-gela, bulego eta laborategi guztietan erabiltzeko modukoa izan dadin.
Guztira 494 sarbide-puntu zabalduko dira Arabako Campusean; 834 Gipuzkoako Campusean; eta, Bizkaiko Campusean, 641 Bilbon eta 916 Leioan.
Ekimen honen bidez, EHUk eskuragarritasun handiko zerbitzu bat bereganatuko du; hala, batetik, hari gabeko azpiegitura horri esker hobetu egingo da zentroen arteko komunikazioa eta lankidetza, eta, bestetik, erakundearen web-zerbitzu eta -baliabide guztietarako wifi bidezko sarbidea emango die ikasleei.
Proiektu hori gauzatzeko, gure kolaboratzaileetako baten, Arubaren, konfiantza du Euskaltelek. Wifi-soluzioen fabrikatzaile izen handiko bat da Aruba, eta gaitasuna du EHUren egungo datu-sarearekin bateragarriak diren soluzioak eskaintzeko. Soluzio horiek, gainera, bat egiten dute EHUren bilakaera- eta berrikuntza-dinamikarekin, campus guztien konektagarritasun-beharrei eraginkortasunez erantzuteko.
Aruba teknologiari esker, zenbait aplikazio erabiliz, inteligentzia-geruza bat erants diezaiekegu sareei, funtzionamendu-datuak ateratzeko, erakundeek erabakiak har ditzaten, era askotako esparru eta espazioetako edo espazio handien kudeaketako joerak eta parte-hartzeak neurtuz.
Horri esker, hobekuntza teknologiko honekin dituen helburuei aurre egin ahal izango die EHUk:
-
Ikasleei beren jarduera akademiko eta sozialerako zerbitzu hobea eskaintzea
-
Ikerketa-taldeen arteko konektibitatea indartzea, beste erakunde eta unibertsitate batzuekin lankidetzan proiektuak garatzean.
-
Irakaskuntza-metodologia berriei laguntzea.
Euskaltelen pozik gaude puntako soluzio teknologikoak eskaintzeko aukera dugulako Euskadin funtsezkoa den erakunde bati, hots, unibertsitate publikoari. Proiektu honekin, unibertsitatearen azpiegitura modernizatzeaz eta balio erantsiko zerbitzu berriak garatzeko plataforma bat eskaintzeaz gain, Euskaltelek lagunduko du gure gizartean talentua garatzeko funtsezkoak diren hezkuntza-tresnak hobetzen.
Gehiago jakin nahi baduzu gure soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Azken albisteen berri izateko, berriz, jarraitu guri LinkedInen.