Bilboko itsasadarrak Bizkaiko hiriburua konektatzen eta komunikatzen du. Eta hori bera ari da egiten Euskaltel: bilbotarrak Euskadiko Internet-sare modernoenera konektatzen. 350.000 kilometro baino gehiagoan zuntz-estaldura emateko prestatutako sarea, eta Bilbon erabil daiteke jada. Kontratatu zuntz-tarifa onena eta giga mugagabeak zure mugikorrerako Euskaltelekin.

Kontsultatu Bilboko zuntz-estaldura

Zer abantaila ditu zuntz optikoak Bilbon?

Jaitsierako eta igoerako 10 giga bitarteko abiadurak emango dituen zuntz-sarea, merkatuko wifi-teknologia onenarekiko bideratzailea, 4K telebista eta doako instalazioa. Hemen dituzu Bilbon Euskalteli esker kontrata dezakezun zuntz-eskaintza onenaren xehetasun guztiak.

  • Jaitsierako eta igoerako 10 giga bitarteko abiadura: Euskaltelen zuntz optikoak FTTH teknologia erabiltzen du; hau da, zuzenean sartzen da zure etxean. Horri esker, askoz bizkorrago konektatu ahal izango zara Internetera, ohiko zuntz-teknologiarekin baino 4 aldiz deskarga-gaitasun handiagoarekin eta datu-igoerako 8 aldiz gaitasun handiagoarekin.
  • Wifi-estaldura etxe guztian: xehetasun teknikoetan sartu gabe, WiFi 6 bideratzailea instalatuko dizugu; une bakoitzean kalitate oneneko banda modu adimentsuan hautatzen duen estandar modernoena. Hala, 4 aldiz estaldura handiagoa lortuko duzu, ez dezazun izan interferentziarik nahiz eta mugikorra, tableta, kontsola, eramangarria, etab. batera konektatu.

Abantaila gehiago:

Bada, gamingaren zaleentzat, hainbat abantaila ditu. Izan ere, zuntz-sare berri hau gamingeko zerbitzari onenetara eta Twitchera konektatzen da. Atzerapena minimizatuko duzu, eta Ibai Llanosen pareko joko-esperientzia izango duzu.

Gainera, 4K deskodetzailea ere sartzen da Euskaltelen eskaintzan, eta doan instalatuko dizugu etxean. HDarekin ez bezala, zure telebista Smart TV bilakatuko da, aplikazioak deskargatzeko eta botoi bakar bat sakatuta Amazonen eta Netflixen sartzeko aukera izan dezazun eta irudi-kalitate hobeaz goza dezazun.

Konbinatu zure zuntz-eskaintza mugikor-tarifekin

Bilboko zuntz-tarifa osoenari mugikor-tarifak gehitzen badizkiozu, konexio oneneko bilbotarra izango zara.

Giga mugagabedun mugikor-linea bat edo gehiago kontrata ditzakezu, inoiz gehiago ez geratzeko daturik gabe. Estaldura hirukoitza ere izango duzu, beti konektatuta egoteko, eta 5G teknologia.

Ikusi zuntza + mugikorra eskaintzak Bilbon

Nola kontrata ditzakezu zuntza eta mugikorra Bilbon?

Euskalteleko bezeroa zaren edo bezero izatear zauden ikusi behar da.

Euskaltelekin bazaude jada, doan igaro zaitezke zuntz berrira. Dagoeneko bezeroei deitzen ari gara, hitzordua zehaztu eta teknikari bat joan dadin zure etxera MAX zuntz-sarea instalatzera. Esan dugun moduan, WiFi 6 bideratzailera aldatzeak eta deskodetzaileak (oraindik ez baduzu 4Krik) ez dizue kosturik eragingo.

Baldin eta etxean edo negozioan oraindik ez baduzu Euskaltel kontratatuta, dei iezaguzu alta emateko eta zuntz optiko berriaren abantaila guztiez gozatzen hasteko.

Bilbok bizkorrago nabigatzen du

Eta ez itsasadarrean bakarrik 😉. Duela gutxi pentsaezina zen 10 giga bitarteko Interneteko konexioa izatea. ADSLa eta bestelako zuntzak ez ziren hain urrun iristen.

Guk lortu dugu, Euskadin zabaltzen ari garen eta dagoeneko Bilbora iritsi den sareari esker.

Gaur egun, Euskaltelen etxerainoko zuntz optikoa (FTTH) Bizkaiko hiriburuko ia 55.000 etxebizitza eta negoziotan dago.

Eta gehitzen jarraitzen dugu: hobekuntza-lanak bukatzen direnean, Bilboko milaka etxe eta enpresatara helduko da zuntz-estaldura, zuntz simetrikoaren konexioarekin.

Teknologikoa ere bada Bilboko eraldaketa

Bilboko itsasadarrak ikusi zuen Bilbo nola igaro zen hiri industriala izatetik hiribildu modernoenetako bat izatera, eta Guggenheim Bilbao Museoa eraldaketa horren sinboloa da.

Etengabe hazten ari da eboluzio hori, eta, orain, merkatuko zuntz-sare aurreratuenarekin, jauzi teknologiko bat ere egin du hiriak.

Guggenheim museoaz gainera, hiribilduko Alde Zaharra ere txapela kentzeko modukoa da. Zazpi kaleetan zehar ibiltzea eta kuadrillarekin poteatzea dira astebururako planik onenak.

Erriberako merkatua ahaztu gabe; itsasadarraren ikuspegiaz gozatzeko aukera emango dizu. Paseoan ibili, 13 zubiak eta San Mames ingurua ezagutu... Bilbo asko daude Bilboren barruan; horregatik da bisita gehien jasotzen duen hirietako bat.

Gozatu Bilbon mugikor-tarifa onenaz eta Euskadiko prestazio onenak dituen zuntzaz.

Irudia: Euskadiko turismoa