All posts by Marta - Euskaltel

Bilboko San Tomas: azoka, txosnak, ordutegia…

Bilbotarrentzat egun berezia da abenduaren 21a, Bilboko San Tomas azoka eguna. Izan ere, Areatzan sortzen den giroa benetako jaia izaten da lagunekin eta familiarekin elkartzeko eta Gabonak ospatzen hasteko. Xehetasunik gal ez dezazun, Bilboko San Tomas azokaren ordutegia zein den eta postuak non jartzen diren kontatuko dizugu, gure baserritarren produkturik onenak erosteko aukera izan dezazun. … Continue reading Bilboko San Tomas: azoka, txosnak, ordutegia…

Izotz-pistak Euskadin: kokapena, ordutegiak, prezioak…

Egundoko plana proposatzen dizugu aurtengo Gabonetarako, familia-giroan goza dezazun. Garai bereziotan, izotz-pistak jartzen dituzte gure herri eta hiri askotan. Aukera paregabea zure trebetasuna probatzeko, dela patinen gainean, dela lerarekin. Hona hemen aurtengo Gabonetan Euskadin izotz gainean ibiltzeko topatuko dituzun pistarik onenak. Bilboko izotz-pista Bizkaiko hiriburuan izotz-pista ekologiko handi bat jartzen dute Areatzako kaian. Bilbao Gabonak … Continue reading Izotz-pistak Euskadin: kokapena, ordutegiak, prezioak…

Durangoko Azoka 2023: egitaraua, kontzertuak…

Abenduko zubirako guztiok itxaroten genuen plana, Durangoko Azokaren aurtengo edizioa, 2023ko abenduaren 6tik 10era. Euskal kulturako hitzordu nagusietako bat da. Disko- eta liburu-azoka baino askoz gehiago da, euskaldunen eta euskal kulturaren zaleen topagune bilakatzen baita Durango. Ez dezazun xehetasunik gal, 2023ko Durangoko Azokari buruz jakin beharreko guztia kontatuko dizugu: egitaraua, kontzertuak, nola iritsi… Durangoko Azoka … Continue reading Durangoko Azoka 2023: egitaraua, kontzertuak…

Baionako linternak: noiz eta non izango da jaia 2023an?

Imajinatzen duzu zerua koloretako linternaz argituta? Ipuinetakoa dirudien irudi hori urtero ikusi ahal izaten da Baionan, Eguberri-jaien aurreko bi larunbatetan. Jarraian kontatuko dizugu noiz, nola eta non askatzen dituzten Baionako linterna ospetsuak. Lapurdiko hiriburuan, modu ikusgarri eta magikoan hasten dituzte Eguberri-jaiak. Paperezko linternak zerurantz askatzeko jai tradizionala ekitaldi ezaguna da gaur egun, eta milaka bisitari … Continue reading Baionako linternak: noiz eta non izango da jaia 2023an?

Olentzero eta Mari Domingi: historia eta jatorria

Gabonetan, opariak ekartzen dizkie urtero Olentzerok Euskal Herriko umeei. Olentzero, ordea, ilusioa eta urduritasuna baino askoz gehiago da. Ikazkin onbera hori tradizioaren eta euskal kondairen ikurretako bat da, eta, horregatik, oso maitea dugu. Ezagut itzazu Olentzeroren eta haren lagun Mari Domingiren jatorria eta historia. Olentzero eta Mari Domingiren ospakizuna Urduritasunez eta ilusioz gainezka egoten dira … Continue reading Olentzero eta Mari Domingi: historia eta jatorria

Bilboko Umeen Gabonetako Parkea: datak, ordutegia, prezioa eta jarduerak

Bilbon haurrekin egiteko planik onenaren bila zabiltza Gabonetarako? Zatoz Umeen Gabonetako Parkera. Barakaldoko BECen izango da aurten ere, abenduaren 16tik urtarrilaren 7ra bitartean. Konbinaziorik dibertigarriena topatuko duzu: aisia, entretenimendua, kirola eta sekulako emozioak. Umeen Gabonetako Parkea (UGP) hitzordu beteranoa da Bizkaian, eta etxeko txikiei zuzenduta dago. Aurtengoa 57. edizioa izango da eta, beste behin ere, … Continue reading Bilboko Umeen Gabonetako Parkea: datak, ordutegia, prezioa eta jarduerak

2023ko sanandresak Eibarren; egitaraua, ordutegiak…

Azaroaren 30a San Andres eguna da. Azoka-eguna izaten da Euskadiko leku askotan; bereziki, Eibarren. Izan ere, baserriko produktuen eta aziendaren azoka egiteaz gain, herriko jaiak ere ospatzen dituzte Eibarren. Eibarko sanandresei buruz jakin behar duzun guztia kontatuko dizugu: egitaraua, ordutegiak, ekitaldiak… Zer egunetan ospatzen da San Andres Eibarren? Esan bezala, Eibarko jaien egun nagusia San … Continue reading 2023ko sanandresak Eibarren; egitaraua, ordutegiak…

2023ko sanandresak Azkoitian; egitaraua, ordutegiak…

Azkoitiko 2023ko sanandresak azaroaren 24tik abenduaren 3ra ospatuko dira. Astebeteko jaiak Azkoitian, ohiko danborradaz, nekazaritza-azokaz, kalejirez, talo- eta txistorra-postuez eta beste hainbat eta hainbat jardueraz gozatzeko. Ikusi hemen Azkoitiko 2023ko sanandresen egitaraua: jarduerak, ordutegiak… Azkoitiko 2023ko sanandresen egitaraua Azkoitiko jaien programaren xehetasun guztiak emango dizkizugu aurrena. Azaroaren 30a da San Andres eguna, baina egun batzuk … Continue reading 2023ko sanandresak Azkoitian; egitaraua, ordutegiak…

Euskal asmakizunik onenak

Euskadin, berritzeko eta asmatzeko joera dugu. Hala ere, beti ez ditugu izendatzen gure lurraldean sortutako asmakizun eta asmatzaileak, mugak gainditu eta eguneroko bizitza irauli dutenak. Berrikus ditzagun euskal asmakizun onenak. Ez diogu guk bakarrik, zenbaki-kontua da ere. 2022an, asmakizun berrientzako 250 patente-eskaera baino gehiago aurkeztu ziren Euskadin. Aurreko urtean baino ia % 14 gehiago da … Continue reading Euskal asmakizunik onenak

Euskadiko agenda: kontzertuak, jaialdiak, antzerkia, jaiak, erakusketak…

Planifikatu asteburua, lagunekin edo familiarekin era guztietako ekintzez gozatzeko: kontzertuak, antzerkia, jaialdiak, erakusketak, festa gastronomikoak eta beste gauza asko. Hilero, kontsultatu Euskadin egiten diren jarduera eta ekitaldien agenda. Hona hemen azarorako plan eder asko batzuk. Musika, kontzertuak eta jaialdiak Euskadin Azaroak 1: Aitana Egungo pop musikaren erreginetako bat bihurtu da Aitana. Azaroaren 1ean Bizkaia Arenako … Continue reading Euskadiko agenda: kontzertuak, jaialdiak, antzerkia, jaiak, erakusketak…