Gozatu

Gozatu

Bermeoko 2024ko Arrain Azoka: programa eta ordutegiak

Euskal Herriko azoka garrantzitsuenaren beste edizio bat ospatuko du laster Bermeok. 2024ko maiatzaren 17tik 19ra egingo den Arrain Azoka Bermeoren itsas eta arrantza-tradizioaren erakusleihorik onena da. Zatoz eta gozatu Bermeoko kontserba-fabriketako postuez, eskaintza gastronomikoaz, itsasontzi-txangoez, danborradez eta 2024ko Arrain Azokaren programako beste hainbat jardueraz.

Gozatu

Balmasedako 2024ko Erdi Aroko Azoka: egitaraua, ordutegiak...

Balmasedako 2024ko Erdi Aroko Azoka maiatzaren 11tik 12ra bitartean ospatuko da Enkarterriko hirigune historikoan. Ikusgarria izango da: kaleak apainduta, auzokideak garaiko jantziekin, gaueko ikuskizunak, kontzertuak, janari-postuak, haurrentzako jarduerak eta askoz gehiago. Balmasedako Erdi Aroko Azoka Euskadiko ospetsuenetako bat da, eta milaka bisita jasotzen ditu urtero. Jarraian, Balmasedako 2024ko Erdi Aroko Azokaren programa azalduko dizugu, guzti-guztiaren berri izan dezazun.

Gozatu

Gomendatutako euskarazko liburuak

Nobedade literario ugari izaten dira urtero, eta odisea bat izan daiteke hurrengoa zein irakurriko duzun erabakitzea. Gaur, lan hori erraztuko dizugu: gomendatutako euskarazko 12 liburu aukeratuko ditugu, zure gustukoena aukeratu dezazun.

Gozatu

2024ko Antxua Eguna Getarian: antxoaren jaiko egitaraua

Maiatzeko lehen ostiralean ospatzen da Antxua Eguna Getarian. Aukera paregabea da jaki hori dastatzeko, txakolina, musika eta askoz gehiago lagun dituela. Hain zuzen, Getariako 2024ko Antxua Eguna maiatzaren 3an izango da, eta asteburu osoan izango dira jarduerak, igandera arte, Arrantzale Eguna ospatzen den arte. 2024ko antxoaren festako egitarau osoa kontatuko dizugu hemen.

Gozatu

Euskal dantza motak

Euskal dantzak dira gure folklore eta kulturaren erakusgarri ederrenetako bat. Harriturik uzten gaituzte ikusgarritasunagatik eta dotoretasunagatik, tradizioari uko egin gabe. Jakin nahi duzu zer-nolako euskal dantza tradizionalak ditugun eta zer jantzi izaten dituzten? Post honetan argituko ditugu zure zalantzak.

Gozatu

San Prudentzio 2024: Arabako zaindariaren eguna eta jaiak

Apirilaren 28an hil zen San Prudentzio. Arabako zaindari bihurtuta, haren omenez ospatzen dira San Prudentzio jaiak, Arabako probintzian oso ezagunak. Hala, "Erretretaren" doinuek edo "Danborradak" milaka lagun biltzen dituzte urtero Gasteizen eta Armentiako erromeria herrikoi handian.