Teknologia, segurtasuna, lankidetza eta pertsonak dira enpresak digitalizatzeko osagai nagusiak. Horixe nabarmendu zuten 'Garai berriak, aukera handiak’ izenburutzat hartuta Bilbon enpresentzat egin zen jardunaldi teknologikoan.

Inspiraziora, ikaskuntzara eta hausnarketara gonbidatu nahi zintuztegun, eta, horretarako, Josep Piqué gonbidatu genuen, ministro ohia, enpresaria, ekonomialaria eta nazioarteko hizlari aditua bera. Jardunaldian, enpresa eta erakundeetako hainbat lagun elkartu ginen, modu presentzialean nahiz online, eraldaketa digitaleko joerak eta esperientzia arrakastatsuak bertatik bertara ezagutzeko.

Esaldi batean laburbildu zuen Josep Piquék digitalizazioaren erronka: “Edo digitala zara edo ez zara. Edo digitalizatu egiten gara, edo desagertu egingo gara". Digitalizazioa ez da aukera bat, baizik eta behar bat. Horregatik, prozesuak eta produktuak soluzio batzuetara egokitu behar dira, hala nola adimen artifizialera edo 5G-ra. Hain zuzen, teknologia horietan buru-belarri dabil Euskaltel, BAI Analytics sortuz eta 5G Euskadi proiektua koordinatuz, besteak beste.

Josep Piqué: “Edo digitala zara edo ez zara. Edo digitalizatu egiten gara, edo desagertu egingo gara".

Halaber, Josep Piquék nabarmendu zuen enpresentzat eta herrialdeentzat garrantzi estrategikoa duela teknologian inbertitzeak, eta publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza giltzarria dela. Testuinguru horretan, interesgarriak dira Next Generation funtsak eta haien bi bektoreak: digitalizazioa eta ingurumen- eta energia-trantsizioa. Haren iritziz, funts horiek ez dira xahutzeko, inbertitzeko eta gure etorkizuna finantzatzeko baizik.

Digitalizazioaz ari garenean, sortu den lehengai berrian jarri behar dugu arreta: datuetan. Gero eta ohikoagoa da datuokhodeian kudeatzea. Bestalde, ez diegu begirik kendu behar teknologia digitalek dakartzaten arriskuei ere: datuen pribatutasuna eta kudeaketa, haien jabetzari buruzko etika eta zibererasoak.

Jardunaldi Teknologikoaren gakoetako bat izan da aro digitalean enpresek dituzuen erronkak modu praktiko eta hurbilekoan azaltzea, eta enpresei lehiakorragoak izateko soluzioak eskaintzea. Euskaltelentzat, jardunaldi hau aukera on bat izan da zuen beharrak, erronkak eta zalantzak zein diren jakiteko. Hori nabarmendu zuen Euskalteleko zuzendari Jon Ander de las Fuentesek, bertaratutakoei egin zien ongietorrian.

Egungo egoerako erronkei eta aukerei buruzko mahai-ingurua

Josep Piquérekin batera, EAEko eta Nafarroako zenbait profesional aritu ziren “Arrakasta, erronkak eta aukerak egungo egoeran” mahai-inguruan, DEIAko zuzendari Iñaki González moderatzaile zutela.

Koldo Etxeberria Kutxabankeko Sistemen zuzendariak azaldu zuenez, bankuek ezin dute teknologiatik banandu. Ildo horretatik, bezeroarekiko beste harreman-eredu bat garatzen ari dira, harreman digital bat; eta horrek negozioa eta gure banaketa-eredua aldatzea dakar.

Bestalde, SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik uste du baikortasun- eta ziurgabetasun-unea dela hau: enpleguari eta industria-jarduerari dagokienez, adierazleak positiboak dira, eta, aldi berean, enpresak laguntzak eskatzen ari dira pandemiak eragindako kalteak murrizteko eta digitalizazioari heltzeko.

Ignacio Lekunberri Mutualiako zuzendari kudeatzaileak pertsonetan jarri zuen arreta. Laster, ospitale adimendun bat inauguratuko dute Bilbon: zentro horretan, pazienteak izango dira ardatza, ez da paper-konturik izango, oso presente egongo da etxeko medikuntza, eta datuen segurtasuna bermatuko da.

Izan ere, zibersegurtasunak lehentasunezkoa izan behar du, Euskalteleko enpresen arloko zuzendari Isidro Fernández de la Callek nabarmendu duenez. Zibererasoak gero eta gehiago eta gero eta sofistikatuagoak direla kontuan hartuta, modu batean baino gehiagotan laguntzen dugu: enpresa txikientzat, serieko segurtasun-piezak gure enpresa-telekomunikazioen zerbitzuetan sartzearen aldeko apustua egin dugu; handien kasuan, berriz, komunikazio-sistemen segurtasuna bermatzeko jarduera-protokoloak ezarri ditugu enpresekin elkarlanean.

Laburbilduz, 'Garai berriak, aukera handiak' jardunaldiak balio izan digu enpresa baten eraldaketa digitalaren funtsezko alderdiei ekiteko: teknologia aurreratuak, datuaren kudeaketa, zibersegurtasuna, aliantzak eta pertsonak. Horiek eta zuen enpresaren behar zehatzak kontuan hartuta, arrakastaz aurre egin ahal izango diozue digitalizazioari. Euskaltelen, baditugu bide horretan laguntzeko zenbait soluzio teknologiko.

‘Garai berriak, aukera berriak' Jardunaldi Teknologikoak berriz ikusi nahi badituzu, egin klik hemen: