Euskaltelen eskutik, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) hobekuntza handia egingo du bere telekomunikazio-sarean, wifi sarbide-puntu indartsuagoak sartuz, gaur egungo premietara eta prestakuntza-modalitateetara egokitzeko.

Gaur egun, UPV/EHUk wifi-sistema bat du bere zentroetan, eraikinetako zenbait gune komunetara haririk gabeko komunikazioak emateko, bai eta bilera, ikasgela eta laborategietara ere.

Azken urteotan antena berriak sartuz joan diren arren, wifi-sistema horrek estaldura handiagoa behar du: denborak aurrera egin ahala, antenen teknologia mugatuta gelditzen da, eta ezinezkoa da protokolo edo sare-zerbitzu berriak sartzea.

Testuinguru horretan, Euskaltel arduratuko da egungo wifi-azpiegituraren eboluzioa egiteaz, sarbide-puntu ahaltsuagoak martxan jarriz.

Helburua da gai izan daitezela protokolorik modernoenak onartzeko UPV/EHUn ezarri diren teleirakaskuntzako zerbitzu berriei begira, bai eta wifi-estaldura zabaltzeko ere oraindik ez dagoen edo eskasa den eremuetan. Eta hor sartuko dira irakaskuntza-gela, bilera-gune, bulego eta laborategi guztiak.

Euskaltelen, Aruba gure kolaboratzaileari eman diogu ardura lan anbiziotsu hori gauzatzeko; Hewlett Packard Enterpriseren konpainia da, ospe handiko WiFi soluzioen fabrikatzailea, eta gai da UPV/EHUren egungo datu-sarearekin bateragarriak diren soluzioak eskaintzeko.

Hala, Aruba teknologiak aukera ematen du adimen-geruza bat eransteko sareei, hainbat aplikazioren bidez funtzionamendu-datuak erauzteko. Hala, erakundeek erabakiak hartu ahal izango dituzte era askotako esparru eta espazioetan joerak eta jende-jarioa neurtuz edo espazio handiak kudeatuz. Soluzio horiei esker, EHUk haririk gabeko azpiegitura izango du, ikastetxeen arteko komunikazioa eta lankidetza hobetzeko.

Ekimen honen bidez, UPV/EHUk eskuragarritasun handiko zerbitzua bereganatuko du; hala, erakundearen web-zerbitzu eta -baliabide guztietarako wifi-bidezko sarbidea emango die ikasleei.

Proiektu honi esker, guztira 494 sarbide-puntu zabalduko dira Arabako Campusean; 834 Gipuzkoako Campusean; eta, Bizkaiko Campusean, 641 Bilbon eta 916 Leioan.

Proiektua urtea amaitu baino lehen bukatuko da, eta 1.350.000 euroko inbertsioa aurreikusi da harentzat, Next Generation berreskuratze-funtsekin finantzatua.

Enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresen arlo komertzialeko gure taldearekin.