Garai berri batean gaude: eraldaketa digitalaren garaian, hain zuzen. Etengabe eta abiadura handian jartzen gara erronka berrien aurrean, non funtsezkoak baitira telekomunikazioak; izan ere, enpresei eta pertsonei zerbitzu teknologikoak eta komunikazio-zerbitzuak ematen dizkietenez, gizartearen eta ekonomiaren digitalizazioan ardatz dira.

Disrupzio teknologikoak komunikazio-zerbitzuak etengabe eboluzionatzera behartzen ditu, eta etengabe berritu beharra dago estrategia berriak diseinatzeko, teknologia funtsezko gaitzaile duten negozio-eredu berriak ustiatzeko —nahiz teknologia ez izan ez gaitzaile bakarra ez nahikoa— eta prozesuak, pertsonak eta zerbitzuak eraldatzeko eta metodologia arinak erabiltzeko.

Oso sektore lehiakorra da, eta, OTT zerbitzuak ematen dituzten konpainia handiak ere gehitu zaizkio: Netflix, Amazon, Microsoft, Google… Internet bidezko zerbitzuak eta edukia eskaintzen dituztenez ohiko operadoreen parte-hartzerik gabe, ohiko operadoreekiko lehia zuzenean aritzen dira.

Testuinguru horretan, Euskaltel, aholkulari teknologiko osoa izanik, harago joaten da, eta unean uneko IKT teknologia berrienak eta indarra hartzen ari diren teknologiak sartzearen alde egiten du (adibidez, gauzen Internet, big data, adimen artifiziala eta txatbotak).

Datuen adimena, faktore bereizgarri

Enpresak nabarmen ari dira egiten datuen alde. Hori dute aktibo garrantzitsuena, eta gakoa da %100 datuetara bideratuak (data driven) izan nahi duten konpainien digitalizazio-estrategian. Garrantzitsua da big datako berariazko plataformak garatzea, telekomunikazio-enpresok eta gure bezeroek datuak eraginkortasunez ustiatzeko, denbora errealean eta analitika aurreratuko eta adimen artifizialeko tekniken bidez.

Adimen artifiziala izango da etorkizunean enpresen beste oinarri funtsezko bat. Horregatik da garrantzitsua aurrerapen teknologikoak eta berrikuntza ikaste automatikorantz (machine learning-erantz) bideratzea bai barne-erabileretarako bai gure bezeroek erabiltzeko.

Ingurune digitaleko erronka teknikoei erantzuteko, edonola ere, plataformak, teknologia eta langile aditu oso kualifikatuen ezagutza eta esperientzia behar dira, eta, halaber, kide espezializatuekiko aliantza solidoak. Digitalizazioa arrakastaz egiteko, erabakigarriak dira lankidetza eta trebakuntza.

Berandu baino lehen ikusiko dituzue berrikuntza eta eraldaketa horien onurak zuen enpresetan. Enpresak lehiakorragoak eta eraginkorragoak bihurtzen dira, eta, eredu komertzial eta bezero digitalen aldeko apustu argia egiten duten bezeroen portaera berriei erantzuteko ahalmen handiagoa dute. Izan ere, bezeroak hobeto ezagutzen dira, eta, hala, erabaki komertzialak hobeto egokitzen dira haien itxaropenetara. Horrek eragin zuzena du diru-sarrerak sortzen, bajak gutxiagotzen eta salmenta berriak maximizatzen.

Funtsean, enpresa osoak ulertu eta jakin behar du hau: baldin eta teknologia eta berrikuntza negozioarekin uztartuta badaude, enpresa gai izango da baliozko zerbitzu bereizgarri eta oso lehiakorrak emateko eta %100 natibo digitala den gizarte bati ekarpenak egiteko heldutasuna eta mentalitatea izango ditu.

Interesatzen zaizkizu enpresarako ditugun soluzio teknologikoak? Gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu zaitez gure buletinera. Enpresa-bezeroentzako sail komertzialarekin ere jar zaitezke harremanetan.