Tag Archives: ventajas 5g

5G-a, zure enpresaren eraldaketa digitalerako behin betiko bultzada

Abiadura ez da dena, jada. Orain arte, deskargatzeko abiadura zen garrantzitsuena, eta horrekin ohituta geunden. Horrela egin dugu aurrera, 2G teknologiatik hasita 3G-ra aurrena eta 4G-ra gero. Baina 5G teknologiak, abiadura handiagoaz gainera, beste gauza asko dakartza. 5G-a erabilera desberdinetarako diseinatu eta pentsatu den lehenengo teknologia mugikorra da; diseinatzean izandako estrategia-aldaketa horri esker, tresna paregabea … Continue reading 5G-a, zure enpresaren eraldaketa digitalerako behin betiko bultzada

Jardunaldia: 5G-a, zure enpresaren eraldatze digitala bultzatzeko

5G teknologiak beste abiadura-jauzi kuantitatibo bat ekarriko du, eta ezaugarri hauek izango ditu, besteak beste: latentzia oso txikia, dentsifikazio handia eta energia-eraginkortasuna. 5G teknologia giltzarria izango da aplikazio berriak garatzeko, bereziki enpresa- eta industria-sektorean. Teknologia honi esker, zailtasun tekniko batzuk konponduko dira, eta, hala, negozio-eredu berriak jarri ahal izango dira martxan zenbait sektoretan, hala nola … Continue reading Jardunaldia: 5G-a, zure enpresaren eraldatze digitala bultzatzeko

Konpainia elektrikoak, erabiltzaile izatetik 5G-a hedatzera

5G sareek erantzun beharko diete, luze gabe, erabiltzaileen telekomunikazio-beharrik zorrotzenei; erabiltzaile horien artean daude elektrizitate-konpainiak, beren sareak digitalizatzeko premia baitute. Operadorearen eta konpainia elektrikoaren arteko sinbiosiari esker, konpainiak palanka gisa jardun dezake urruneko puntuetan 5G-a hedatzeko, eta Iberdrola lanean ari da jada 5G-a errealitate izan dadin. Gaur egungo energia-trantsizioko prozesuak gero eta elektrifikazio handiagoa ekarri … Continue reading Konpainia elektrikoak, erabiltzaile izatetik 5G-a hedatzera

5G teknologia garatzen aitzindaria da Euskadi

Guztion ahotan dabil orain 5G sarea; hots, haririk gabeko sareen bosgarren belaunaldia, orain arteko 4G/LTE sarearen bilakaeraren ondorioa. Hari esker, murriztu egiten da erantzuteko denbora datu-paketeak bidaltzean eta jasotzean, eta, aldi berean, nabarmen handitzen da gailuen arteko komunikazio-gaitasuna. Sare horri esker eskualde aurreratuenetako bat izango da Euskadi, eta, hortaz, Euskadiko enpresak eta zentro teknologikoak ere … Continue reading 5G teknologia garatzen aitzindaria da Euskadi

5G Euskadi: enpresa-lankidetzaren ondorioz sortutako proiektu arrakastatsua

Azken bi urteetan, albiste asko irakurri ditugu 5G sareen hedapenari, hedatze horietarako erabiliko diren arkitektura-motei eta sare horien segurtasuna bermatzeko beharrari buruz. Aurreko belaunaldietako konexioak ez bezala (zeinak funtsean pertsonen arteko komunikaziorako diseinatuak baitzeuden), 5G-a pertsonen arteko komunikaziorako eta gailuen eta makinen arteko komunikaziorako diseinatu da; beraz, komunikazio-teknologia horretan oinarrituko dira industria-prozesuak, ibilgailuak, materialen garraio … Continue reading 5G Euskadi: enpresa-lankidetzaren ondorioz sortutako proiektu arrakastatsua

5G teknologia trenera igo da

5G teknologia errealitatea da jadanik. Hedatzen hasia da, eta gehiago hedatuko da, pixkanaka. Teknologia berri horren promesak hauek dira: datu-transmisioaren abiadura nabarmen handitzea eta oraindik imajinatu ere egiten ez ditugun zerbitzu eta aukera berriei sarbidea ematea. Euskaltelen etorkizuneko erronketako bat da 5G teknologia. Horregatik, koordinatzaile dihardugu ‘5G Euskadi’n, 5G teknologia aplikatzen duten Euskadiko 9 proiektu … Continue reading 5G teknologia trenera igo da

5G-a etorkizuneko industrian

Mundua ziztu batean aldatzen ari da, eta halaxe ari da automobilgintza-industria ere. Kontsumitzaileek auto-modelo gero eta pertsonalizatuagoak eskatzen dituzte, eta ibilgailuen fabrikatzaileek eta hornitzaileek errealitate aldakor horretara egokitu behar dute. Zenbait enpresa-arlotan dagoeneko ari dira 5G teknologia erabiltzen. Industrian, adibidez, ari dira, ekoizpen-prozesuak monitorizatuz eta kontrolatuz; baita mugikortasunean, energian eta zibersegurtasunean ere. 5G Euskadi proiektuan … Continue reading 5G-a etorkizuneko industrian

Etorkizuneko komunikazioak: 5G eta SDWAN

Kontuan izanik, batetik, haririk gabeko sareen iraultza eta, bestetik, 5G-aren etorrera, informazio asko sortu da, eta nobedade asko dago kontatzeko. Horretarako antolatu dugu ‘Etorkizuneko komunikazioak: 5G eta SDWAN’ izenburua duen gosari digitala. Topaketa honetan, modu errealistan hurbildu gara 5G teknologiaren egungo egoerara; erabilera-kasu berrien dinamizatzaile gisa enpresa-inguruneetan duen potentziala aztertu dugu, eta ikusi dugu nola … Continue reading Etorkizuneko komunikazioak: 5G eta SDWAN