Tag Archives: Transformación Digital

Soluzio teknologikorik berritzaileenak ikusgai #OTDCHALLENGE2022n

Hitzaldi-programa zabala, showroom teknologikoa, networkingeko eremua, elkarrizketa eta parte-hartzea sustatzeko gune irekiak eta erakustaldi eta erakusketa teknologikoak. Jarduera horiek guztiek bat egin dute #OTDCHALLENGEn, Nafarroako erakusleiho teknologiko eta digital handian, zeinaren hirugarren edizioa amaitu berri baita. Euskaltelek aktiboki hartu du parte apirilaren 6an eta 7an Navarra Arenan egin den Nafarroako ETE-etako eta industria-enpresa handietako profesionalentzako … Continue reading Soluzio teknologikorik berritzaileenak ikusgai #OTDCHALLENGE2022n

Zer pentsatzen duzu contact center entzuten duzunean?

Contac Center bat deiak kudeatzen dituzten eragileen ilara batzuen irudia baino gehiago izan daiteke. Bezeroarentzako arretaren eremuan, bezeroek kanal askotako esperientzia nahi dute, gaur inoiz baino gehiago; nahi dutenean eta nahi duten bezala jarri nahi dute harremanetan enpresekin, sare sozialen bidez, testu-mezuen bidez, txatbot-etan edo ahots bidez. Eremu horretako berrikuntza azkar bizkortu da pandemian, aurrez … Continue reading Zer pentsatzen duzu contact center entzuten duzunean?

Kit Digitala programari eta ETE-entzako digitalizazio-laguntzei buruzko galderak eta erantzunak

Euskaltelek gauzak erraztu nahi dizkizu, ez bakarrik bonua eskatzeko, laguntzen izapideak egiteko eta Kit Digitalaren soluzioak inplementatzeko, baizik eta, horretaz gainera, aholkularitza digitala eskaintzeko eta bidean izan ditzakezun zalantza guztiak argitzeko. Horregatik, Kit Digitala programari buruzko galderak eta erantzunak laburki jasotzea erabaki dugu. Galdera ohikoenak dira, eta espero dugu laguntzei buruzko zalantza nagusiak argitzea. KIT … Continue reading Kit Digitala programari eta ETE-entzako digitalizazio-laguntzei buruzko galderak eta erantzunak

Faktura elektronikoak zure enpresan dituen erabilerak eta abantailak

Erosoa da, kostuak murrizten ditu, eta akatsak minimizatzen. Faktura elektronikoaren erabilerak zuen enpresari ekarriko dizkion abantaila nagusietako hiru baino ez dira. Gaur egun, ETEetarako eta autonomoentzako fakturazio digitalerako tresna bat izanez gero, faktura eta tiketak sortu, jaulki eta bidal diezazkiokezu bezeroei, eta denbora errealean egin dezakezu haien segimendua, zauden tokian zaudela ere. Lehenik eta behin, … Continue reading Faktura elektronikoak zure enpresan dituen erabilerak eta abantailak

CRM edo nola kudeatu modu eraginkorrean bezeroekiko harremana

Bezeroak dira zuen altxor preziatuena, eta ahalegin ugari egiten duzue bezeroak bilatzeko, haien beharrei erantzuteko eta, ahal den neurrian, fidelizatzeko. Horrenbestez, bezeroarekiko harremanaren kudeaketa funtsezko alderdi bat da enpresa guztietan, haien tamaina, sektorea eta kokapena edozein direla ere. Nola kudeatu modu eraginkorrean bezeroekiko harremana? CRM edo costumer relationship management sistemak aukera bilatuenak izatera iritsi dira, … Continue reading CRM edo nola kudeatu modu eraginkorrean bezeroekiko harremana

Merkataritza elektronikoak zure enpresari dakarzkion onurak

Badakizu erabiltzaileen % 80k Interneten begiratzen dutela produktu bat erosi aurretik? Interneten posizio ona duen denda bat izatea da gehiago eta bezero berriei saltzeko modurik onena. Imajinatu zuen denda Interneten: eguneko 24 orduetan zabalik, domeinu propioa eta produktuen katalogoa, produktu edo zerbitzu bakoitzaren prezioa eta neurriak zehazteko eta irudi eta bideoak sartzeko aukerarekin. Eta erosketa-prozesu guztia … Continue reading Merkataritza elektronikoak zure enpresari dakarzkion onurak

Nola hobetu zure ETEak Interneten duen presentzia

Gaur egun, ezinbestekoa da webgune osatu eta erakargarri bat edukitzea, eta Interneten ondo posizionatuta egotea. Erakusleiho ezin egokiagoa da bezeroei, eta oraindik bezero ez direnei, zuen negozioa, produktuak eta zerbitzuak erakusteko. Helburua da Interneten ikusgarritasuna emango dizuen onlineko identitate bat edukitzea zuen enpresak. Horretarako, garrantzitsua da webgune profesional bat edukitzea, direktorioetan eta sare sozialetan presentzia … Continue reading Nola hobetu zure ETEak Interneten duen presentzia

Hodei pribatua, enpresek komunikazioetarako nahiago duten ordainketa-eredua

Pandemiak ekarri digun aldaketa handienetako bat gure lan egiteko modua aldatzea izan da. Bulego tradizionalak telelana egiteko aukera berriak ekarri ditu, bai eta eredu mistoak eta langileen bizitza-erritmora egokitu eta, aldi berean, osasun-neurriak bete nahi dituzten beste aukera batzuk ere. Eta enpresek beren soluzio teknologikoak egokitu behar dituzte eraldaketa digitala ziztu bizian azkartu duen errealitate … Continue reading Hodei pribatua, enpresek komunikazioetarako nahiago duten ordainketa-eredua

Kudeatu zure enpresako sare sozialak modu eraginkorrean

Zure mezua erabiltzaile askorengana helarazten dute sare sozialek gaur egun. Eta sareetako presentzia probetxugarria eta eraginkorra izan dadin, helburu eta estrategia argiak definitzea komeni da. Lehenik eta behin, pentsatu behar da zer sare diren egokienak zuen enpresarako, eskaintzen duzuen produktuaren edo zerbitzuaren arabera, publikoaren arabera… eta kontuan izanda, halaber, zer baliabide dituzuen haiek artatzeko. Izan … Continue reading Kudeatu zure enpresako sare sozialak modu eraginkorrean