Tag Archives: ‘Kit digital’

Zure enpresaren komunikazioetan segurtasuna zaintzearen garrantzia

Enpresaren datuak eta komunikazioak ondo babestuta eta zainduta daudela jakiteak lasaitasuna eta eraginkortasuna ematen du. Izan ere, enpresa guztiek, edozein sektore, tamaina eta tokitakoak direla ere, Interneteko trafikoa babestu beharra dute. Segurtasuna zaintzea bereziki garrantzitsua da telelana egiten duten edo zerbitzari bateko informazioa eskuratzen edo partekatzen duten langileak dituzuen enpresentzat. Helburua da erabat kudeatutako plataforma … Continue reading Zure enpresaren komunikazioetan segurtasuna zaintzearen garrantzia

‘Kit Digitala’ programari buruzko II. azalpen-hitzaldia

Soluzio digitalak 2022ko apirilak 5, 6 eta 7   Eta orain zer? Zein dira hurrengo urratsak? Zein da nire negoziorako soluzio digitala? Hauek dira orain geure buruari egiten dizkiogun galderak, Kit Digitaleko laguntzen eskaerak aurkeztu ondoren. Hiru saiotan, gure bazkide teknologikoek Kit Digitala programako soluzio digital guztiak azalduko dizkigute xehe-xehe eta modu dinamikoan.   Programa … Continue reading ‘Kit Digitala’ programari buruzko II. azalpen-hitzaldia

Nola funtzionatzen du bulego birtual batek?

Eraldaketa digitalak eta pandemiak bulego-eredu berri bat ekarri digute: bulego birtuala. Haren funtzio nagusia betikoa da, hau da, langileek modu efizientean lan egiteko behar dituzten baliabide guztiak dituen espazioa izatea, baina agertokia aldatu egin da. Izan ere, espazio hori ez da jada toki fisiko estatiko bat, egun bakoitzerako postuak eta baliabideak dituena. Orain zuen bulegoa … Continue reading Nola funtzionatzen du bulego birtual batek?

Faktura elektronikoak zure enpresan dituen erabilerak eta abantailak

Erosoa da, kostuak murrizten ditu, eta akatsak minimizatzen. Faktura elektronikoaren erabilerak zuen enpresari ekarriko dizkion abantaila nagusietako hiru baino ez dira. Gaur egun, ETEetarako eta autonomoentzako fakturazio digitalerako tresna bat izanez gero, faktura eta tiketak sortu, jaulki eta bidal diezazkiokezu bezeroei, eta denbora errealean egin dezakezu haien segimendua, zauden tokian zaudela ere. Lehenik eta behin, … Continue reading Faktura elektronikoak zure enpresan dituen erabilerak eta abantailak

CRM edo nola kudeatu modu eraginkorrean bezeroekiko harremana

Bezeroak dira zuen altxor preziatuena, eta ahalegin ugari egiten duzue bezeroak bilatzeko, haien beharrei erantzuteko eta, ahal den neurrian, fidelizatzeko. Horrenbestez, bezeroarekiko harremanaren kudeaketa funtsezko alderdi bat da enpresa guztietan, haien tamaina, sektorea eta kokapena edozein direla ere. Nola kudeatu modu eraginkorrean bezeroekiko harremana? CRM edo costumer relationship management sistemak aukera bilatuenak izatera iritsi dira, … Continue reading CRM edo nola kudeatu modu eraginkorrean bezeroekiko harremana

Merkataritza elektronikoak zure enpresari dakarzkion onurak

Badakizu erabiltzaileen % 80k Interneten begiratzen dutela produktu bat erosi aurretik? Interneten posizio ona duen denda bat izatea da gehiago eta bezero berriei saltzeko modurik onena. Imajinatu zuen denda Interneten: eguneko 24 orduetan zabalik, domeinu propioa eta produktuen katalogoa, produktu edo zerbitzu bakoitzaren prezioa eta neurriak zehazteko eta irudi eta bideoak sartzeko aukerarekin. Eta erosketa-prozesu guztia … Continue reading Merkataritza elektronikoak zure enpresari dakarzkion onurak

Nola hobetu zure ETEak Interneten duen presentzia

Gaur egun, ezinbestekoa da webgune osatu eta erakargarri bat edukitzea, eta Interneten ondo posizionatuta egotea. Erakusleiho ezin egokiagoa da bezeroei, eta oraindik bezero ez direnei, zuen negozioa, produktuak eta zerbitzuak erakusteko. Helburua da Interneten ikusgarritasuna emango dizuen onlineko identitate bat edukitzea zuen enpresak. Horretarako, garrantzitsua da webgune profesional bat edukitzea, direktorioetan eta sare sozialetan presentzia … Continue reading Nola hobetu zure ETEak Interneten duen presentzia

‘Kit Digitala’ programari buruzko I. informazio-hitzaldia

2022ko otsailaren 3a   ‘Kit Digitala’ programa Espainiako Gobernuaren ekimen bat da, eta 3.000 milioi euroko aurrekontuadu, Next Generation EU Europako funtsetako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan. Helburua da enpresa txiki eta ertainei laguntzak ematea, digitalizazio-bonuen bidez, DigitalizaziorakoSoluzioen Katalogoko soluzio bat edo gehiago kontratatzeko. Zertaz hitz egingo dugu hitzaldi honetan?: Kit Digitala programa.. Bonu … Continue reading ‘Kit Digitala’ programari buruzko I. informazio-hitzaldia