Tag Archives: inteligencia artificial aplicaciones

Erabili adimen artifiziala langileen txandak kudeatzeko

Ez da erraza langileen eskaeren eta zuen enpresaren produkzio-beharren arteko oreka lortzea. Enpresa baten hastapenetan, nahikoa izan daiteke kalkulu-orri bat, baina, aurrera begira, nahitaezkoak dira soluzio digitalak, enpresa eraginkorra eta optimoa izango bada. Eta hor sartzen dira jokoan adimen artifizialeko soluzioak. Datuak eta analisi matematikoko metodo aurreratuak erabiliz, adimen artifizialak erantzukizun berriak eta autonomia hartu … Continue reading Erabili adimen artifiziala langileen txandak kudeatzeko

AAk nola sustatzen du kirolaren industria?

Kirol-erakundeek badakite eraldaketa digitalak eta teknologia berriek zer balio ekar diezazkieketen. Kirola lehiakortasun handiko sektorea da, eta lehiakideak antzeko egoeran daude ekitaldi bakoitzari buruz duten informazioari dagokionez. Gainera, etengabeko araudi-aldaketetara eta negozioaren beharretara egokitu beharra dago. Informazioa eta datuak ahalik eta gehiena aprobetxatu eta erabakiak hartzeko prozesuan aplikatzean datza arrakasta. Kirolaren munduan, egunero hartzen dira … Continue reading AAk nola sustatzen du kirolaren industria?

Euskaltel, BAIC Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroaren kide sortzailea

Adimen artifiziala ez da, ez, paseko hegaztia; gure artean da jada, eta, sektore eta jarduera askotarikoetan hedatu ahala, gero eta proiektu eta ekimen gehiago ari dira sortzen, enpresetan ere ezarri eta garatu dadin. Testuinguru horretan kokatzen da BAIC (Basque Artificial Intelligence Center) elkarte sortu berria, zeinaren kide sortzaileetako bat baita Euskaltel; Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroa … Continue reading Euskaltel, BAIC Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroaren kide sortzailea

Nola laguntzen dio adimen artifizialak osasunaren sektoreari?

Osasunaren industrian abiadura handian ari dira gertatzen aldaketak. Gaixotasun kroniko eta minbizietatik hasi eta erradiologia eta arriskuen ebaluaziora arte, adimen artifizialeko soluzioekin erlazionatuta dauden hainbat aukera daude, esku-hartzeak doiagoak, eraginkorragoak eta inpaktu onenekoak izan daitezen eta zaintza-prozesuaren une aproposean egin daitezen Osasunaren industrian, lehentasunezkoa da pazienteen zaintzaren alderdi medikoa kontrolatzea eta funtzionamendua optimizatzea, behar handiak … Continue reading Nola laguntzen dio adimen artifizialak osasunaren sektoreari?

Adimen artifiziala, utilityen sektorerako erregaia

Adimen Artifizialak berrikuntza bultzatzen du sektore guztietan; baita utilityen sektorean ere. Dagoeneko bistakoa da AAk balio-kateko puntu guztietan izan dezakeen eragin izugarria. AA eraginkortasunez aprobetxatuz, zure enpresak abantaila estrategiko garbia izango du prozesu operatiboak eta ekoizpen-aktiboak zehazki ulertzen ez dituzten beste batzuen aldean. Utilityen sektoreko oinarrizko zerbitzuen zikloen, kapital-plangintzako erronken eta arrisku operatibo gero eta … Continue reading Adimen artifiziala, utilityen sektorerako erregaia

Mileva, zure Data Driven enpresarako behar duzun plataforma

Mundu hiperkonektatu honetan, Gauzen Interneten eta adimen artifizialean oinarritutako enpresa-soluzioak gero eta eta gehiago erabiltzen diren honetan, aparteko garrantzia hartu du biltegiratze-arkitekturen modernizazioakdatuaren kudeaketa modernoa egiteko. Egoera horretan, enpresei oraingo datu-base erlazionalak osatzeko eta datuak sakonago eta modu eraginkorragoan ustiatu ahal izateko aukera ematen dizueten estrategien aldeko apustua egiten du Euskaltelek. Modernizazio horren bidez, analitikak … Continue reading Mileva, zure Data Driven enpresarako behar duzun plataforma

Ikusi zer abantaila dakarzkien adimen artifizialak ETE-ei

Iragarpenak egitea funtsezkoa izan da beti negozio txikiak eraginkortasunez zuzentzeko. Egunerokoan, stockaren aurreikuspenak egin behar dira, zenbat langile beharko diren kalkulatu, eta sustapen-politika on bat egin, une egokian. Gaur egun, enpresa gehienok inoiz baino datu gehiago dituzue iragarpen horiek egiteko, baina ez dituzue beti behar bezain ondo erabiltzen. Eta datuen interpretazio horren menpe egon daiteke … Continue reading Ikusi zer abantaila dakarzkien adimen artifizialak ETE-ei

Adimen artifiziala, abangoardiako enpresa baterako jauzia

Kontserba-fabrika bat, software-enpresa bat, banku bat eta hortz-klinika bat. Hasteko, haien erabilera eta beharrak guztiz desberdinak dira. Baina zerbait baldin bada adimen artifizialeko soluzioen ezaugarri dena, hain zuzen ere, egokitzeko duen gaitasuna da, mota guztietako enpresetara egokitzekoa, edozein dela ere jarduera-sektorea edo tamaina. Adibidez, adimen artifizialak lagundu diezazueke jakiten produktu bat saltzeko preziorik onena zein … Continue reading Adimen artifiziala, abangoardiako enpresa baterako jauzia

2020: adimen artifiziala enpresetako protagonista bihurtu ote da?

Zalantzarik gabe, mundua izugarri aldatu da 2020 urte berezi honetan. COVID-19ak eragindako pandemiak gauzen berezko erritmoa azkartu du, eta horrek asko eragin die enpresa pribatu eta publiko askok martxan dituzten digitalizazio-prozesuei. Eta eraldaketa digital horretan, enpresentzat aparteko garrantzia du datuak atzitu, tratatu eta balioa emateak. Eta, ia konturatu ere egin gabe, erakundeetako analisi-arloak buru dituzten … Continue reading 2020: adimen artifiziala enpresetako protagonista bihurtu ote da?

Adimen artifiziala, Covid-19aren aurkako borrokarako gure aliatu teknologikoa

Covid-19a mugarria izan da gu guztion bizitzan, gure gizartean eta gure erakundeetan, eta, enpresa askotan, denboran bat etorri da eraldaketa digitala eta adimen artifizialeko soluzioak mahai gainean jarri diren unearekin. Testuinguru horretan, funtsezkoa iruditzen zaigu pandemiaren aurkako borrokan mota desberdinetako adimen artifizialak eta haien ahalmenak aprobetxatzea. Dagoeneko emaitza onak lortzen ari dira bide horretatik. Dagoeneko … Continue reading Adimen artifiziala, Covid-19aren aurkako borrokarako gure aliatu teknologikoa