Tag Archives: dirulaguntzak

Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu?

Banda zabal ultralasterreko sarea zure enpresara konektatzeko laguntza-programaren deialdi irekia SPRIk (Industria Sustatzeko eta Eraldatzeko baltzua) Enpresentzako Banda Zabal Ultra-azkarra 2021 dirulaguntzen programa jarri du martxan. Deialdia 2021eko azaroaren 26ra arte egongo da irekita, aurrekontua lehenago agortzen ez bada. Guztira, 400.000 euroko aurrekontua du. Programa honen helburua da gutxienez 600 Mb/s-ko banda zabal ultralasterreko sareak helaraztea … Continue reading Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu?

Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailaren dirulaguntza-programen deialdi irekia.

Otsailaren 26an (ostirala), Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailak lehen sektorerako, elikagai-industriarako eta jasangarritasunerako 2021eko dirulaguntza-programak aurkeztu zituen. Hona hemen enpresek jaso ditzaketen dirulaguntzak: Arrantza, Nekazaritza eta Abeltzaintza Nekazaritzako ustiategien digitalizazioa Ustiapenaren titularrak prestakuntza-ikastaroetara joateko eta ustiategia digitalizatzen laguntzen duten ekipoetan inbertitzeko laguntza ekonomikoa. Onuradunak: Ustiategien titularrak Zenbatekoa: zehaztu gabe Argitaratzeko aurreikusitako data: 2021eko 3. … Continue reading Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailaren dirulaguntza-programen deialdi irekia.

Araba Innova – Digitaliza 2021 deialdia zabalik! Zure berrikuntza- eta digitalizazio-proiektuekin lagunduko dizugu

Araba Innova laguntza-programa beren negozioan berrikuntza eta digitalizazioa sustatzea helburu duten Arabako enpresei zuzenduta dago. Programa honen helburua da enpresen lehiakortasuna hobetuko duten ekintzak sustatzea, eta, horretarako, ekintza hauek sustatuko dituzten jarduera berritzaileak lagunduko dira: fabrikazio aurreratuko teknologiak (4.0 industria) sartzea; teknologia digitalak ezartzea eta erabiltzea; produktuak, prozesuak eta/edo merkatuak dibertsifikatzea, eta enpresen antolaketa hobetzea. … Continue reading Araba Innova – Digitaliza 2021 deialdia zabalik! Zure berrikuntza- eta digitalizazio-proiektuekin lagunduko dizugu