Tag Archives: bai analytics

Nola sortu balioa modu seguruan adimen artifizialarekin

Gero eta enpresa gehiago konturatzen zarete ikaskuntza automatikoak balio handia ematen diela zuen negozio-ereduei. Hala, erakunde publiko eta pribatuek datuetan oinarritutako estrategiak jarri dituzue martxan, non ikaskuntza automatikoko algoritmoak aplikatzen baitira, gero erabaki komertzial edo operatibo egokiak hartzen laguntzeko. Baina adimen artifizialeko soluzioak zuen enpresetan aplikatzean, ez dira alde batera utzi behar segurtasuna eta efizientzia. … Continue reading Nola sortu balioa modu seguruan adimen artifizialarekin

Nola kudeatu datu pertsonalak adimen artifizialeko soluzioetan

Ba al dakizue zer diren adimen artifizialeko soluzioak? Eta nola kudeatzen den datuen babesa haietan? Ez dago zalantzarik: datu pertsonalak lortu, aztertu eta ustiatzeko paradigma berri baten aurrean gaude. Dena bihurtzen da datu, lehen ez ziren datuak ikusten dira, eta, gainera, monetizatu egiten dira datuak. Testuinguru horretan, SEA Arabako Enpresak elkarteak, Euskaltelekin eta Vadillo Asesores … Continue reading Nola kudeatu datu pertsonalak adimen artifizialeko soluzioetan

Ikerketa Operatiboarekin, automatizazioaren abantailak zure enpresarako

Ikerketa Operatiboa zuen negozioaren edo enpresaren efizientzia hobetzeko aliaturik onenetako bat izango da laster. Erabakiak hartzeko prozesuari aplikatuta, negozioei laguntzen die abiadura handiagoz eta ziurgabetasun txikiagoz erantzuten, metodo analitiko aurreratuak eta datuen analisia erabiliz. Nola aprobetxa dezakezu Ikerketa Operatiboa zure negozioan? Ikerketa Operatiboari esker, arazo operatiboetarako eta diseinu-arazoetarako irtenbide onenak lor daitezke, eta soluzioak azkar, … Continue reading Ikerketa Operatiboarekin, automatizazioaren abantailak zure enpresarako

Erabili adimen artifiziala langileen txandak kudeatzeko

Ez da erraza langileen eskaeren eta zuen enpresaren produkzio-beharren arteko oreka lortzea. Enpresa baten hastapenetan, nahikoa izan daiteke kalkulu-orri bat, baina, aurrera begira, nahitaezkoak dira soluzio digitalak, enpresa eraginkorra eta optimoa izango bada. Eta hor sartzen dira jokoan adimen artifizialeko soluzioak. Datuak eta analisi matematikoko metodo aurreratuak erabiliz, adimen artifizialak erantzukizun berriak eta autonomia hartu … Continue reading Erabili adimen artifiziala langileen txandak kudeatzeko

AAk nola sustatzen du kirolaren industria?

Kirol-erakundeek badakite eraldaketa digitalak eta teknologia berriek zer balio ekar diezazkieketen. Kirola lehiakortasun handiko sektorea da, eta lehiakideak antzeko egoeran daude ekitaldi bakoitzari buruz duten informazioari dagokionez. Gainera, etengabeko araudi-aldaketetara eta negozioaren beharretara egokitu beharra dago. Informazioa eta datuak ahalik eta gehiena aprobetxatu eta erabakiak hartzeko prozesuan aplikatzean datza arrakasta. Kirolaren munduan, egunero hartzen dira … Continue reading AAk nola sustatzen du kirolaren industria?

Euskaltel, BAIC Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroaren kide sortzailea

Adimen artifiziala ez da, ez, paseko hegaztia; gure artean da jada, eta, sektore eta jarduera askotarikoetan hedatu ahala, gero eta proiektu eta ekimen gehiago ari dira sortzen, enpresetan ere ezarri eta garatu dadin. Testuinguru horretan kokatzen da BAIC (Basque Artificial Intelligence Center) elkarte sortu berria, zeinaren kide sortzaileetako bat baita Euskaltel; Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroa … Continue reading Euskaltel, BAIC Euskadiko Adimen Artifizialaren Zentroaren kide sortzailea

Nola laguntzen dio adimen artifizialak osasunaren sektoreari?

Osasunaren industrian abiadura handian ari dira gertatzen aldaketak. Gaixotasun kroniko eta minbizietatik hasi eta erradiologia eta arriskuen ebaluaziora arte, adimen artifizialeko soluzioekin erlazionatuta dauden hainbat aukera daude, esku-hartzeak doiagoak, eraginkorragoak eta inpaktu onenekoak izan daitezen eta zaintza-prozesuaren une aproposean egin daitezen Osasunaren industrian, lehentasunezkoa da pazienteen zaintzaren alderdi medikoa kontrolatzea eta funtzionamendua optimizatzea, behar handiak … Continue reading Nola laguntzen dio adimen artifizialak osasunaren sektoreari?

Adimen artifiziala, utilityen sektorerako erregaia

Adimen Artifizialak berrikuntza bultzatzen du sektore guztietan; baita utilityen sektorean ere. Dagoeneko bistakoa da AAk balio-kateko puntu guztietan izan dezakeen eragin izugarria. AA eraginkortasunez aprobetxatuz, zure enpresak abantaila estrategiko garbia izango du prozesu operatiboak eta ekoizpen-aktiboak zehazki ulertzen ez dituzten beste batzuen aldean. Utilityen sektoreko oinarrizko zerbitzuen zikloen, kapital-plangintzako erronken eta arrisku operatibo gero eta … Continue reading Adimen artifiziala, utilityen sektorerako erregaia

Mileva, zure Data Driven enpresarako behar duzun plataforma

Mundu hiperkonektatu honetan, Gauzen Interneten eta adimen artifizialean oinarritutako enpresa-soluzioak gero eta eta gehiago erabiltzen diren honetan, aparteko garrantzia hartu du biltegiratze-arkitekturen modernizazioakdatuaren kudeaketa modernoa egiteko. Egoera horretan, enpresei oraingo datu-base erlazionalak osatzeko eta datuak sakonago eta modu eraginkorragoan ustiatu ahal izateko aukera ematen dizueten estrategien aldeko apustua egiten du Euskaltelek. Modernizazio horren bidez, analitikak … Continue reading Mileva, zure Data Driven enpresarako behar duzun plataforma

Ikusi zer abantaila dakarzkien adimen artifizialak ETE-ei

Iragarpenak egitea funtsezkoa izan da beti negozio txikiak eraginkortasunez zuzentzeko. Egunerokoan, stockaren aurreikuspenak egin behar dira, zenbat langile beharko diren kalkulatu, eta sustapen-politika on bat egin, une egokian. Gaur egun, enpresa gehienok inoiz baino datu gehiago dituzue iragarpen horiek egiteko, baina ez dituzue beti behar bezain ondo erabiltzen. Eta datuen interpretazio horren menpe egon daiteke … Continue reading Ikusi zer abantaila dakarzkien adimen artifizialak ETE-ei