Euskaltel Enpresak Webgunea
Deitu DOAN 900 840 590
  • EU
  • ES
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • EU
    • ES
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • EU
    • ES
    closeorng_icon
    Partekatu

    Runnea, prezio-erosle lehenengo eta onlineko akademia orain

    Ana - Euskaltel
    • 2018-03-14
    • notebk_icon 4 min

    Runnearen historia start-up arrakastatsu baten historia da. Eta xehetasun guztiak eman dizkigu Gorka Cabañasek: Italian hasiak dira dagoeneko, eta arrakastaz hasi ere, eta beste herrialde batzuetara zabaltzeko asmotan dabiltza; horrez gainera, onlineko salmenta ere martxan jartzeko asmoa dute, sei web-orri dituzte, 60.000 erabiltzaile erregistratuak, 3 milioi euroren salmentak…

    Euskaltel bloga. Kirola aire zabalean Euskadin…, euria barra-barra egiten duen leku batean.

    Gorka Cabañas. Jejejeje, bilbotarrak gara, ezta? Tira, egia esan, hiru bazkide gara: bat Muskizekoa, beste bat Barakaldokoa eta beste bat Leioakoa. Baina, tira, gu ez gara bustitzen, gure negozioa digitala baita. Onlineko munduan, bestelakoak dira zaparradak.

    B. Gembira Tech, Runnea? Nor zarete eta nork eratu du hau guztia?

    G.C. Gembira Tech fisikari batek eta onlineko negozioetan esperientzia duten bi kazetarik sortutako start-up bat da. Teknologia eta Big Data erabiltzen dugu erabiltzaileei laguntzeko. Datuak kudeatzeko plataforma bat garatu dugu, aukera ematen diguna datuak biltzeko, interpretatzeko eta datu horietatik ikasteko, gero azken erabiltzaileari erantzuten dioten web-atariak sortzeko. Gure lehen proiektua runnea.com izan zen, korrikalarientzako produktuen prezio-erosle bat. Teknologia hori kirolarientzat balioa izango duten edukien sorrerarekin konbinatu genuen … Eta, handik aurrera, beste hauek jarri genituen martxan: paddelea.com, https://sneakers.runnea.com , mundotraining.com buscopulsometro.com

    B. “Eraldaketa” hitza puri-purian dago orain, eta txoritxo batek esan digu zuek beste negozio-ideia bat zenutela buruan hasi zinetean. Edo garbi zenuten Gembira Tech-en ondoren Runnea etorriko zela?

    G.C. Beno, lehenengo asmoa izan zen onlineko entrenamendu-plataforma bat eraikitzea eta pertsona batek entrenatzaile pertsonal bat lortzeko egin beharreko bidea erraztea mundu digitalean. Baina, horretarako, argi genuen audientzia lortu behar genuela, gero gure produktua nori saldu izateko. Horregatik hasi ginen runnea.com-ekin. Baina oso azkar hazi zen, eta hasiera-hasieratik izan zen errentagarri, eta horrek aukera eman zigun modu horizontalean hazteko eta bertikal berriak sortzeko kirolaren eta modaren esparruetan. Eta oso ondo dihoakigu. Orain. Gure teknologiari esker, oso azkar jar dezakegu martxan proiektu bat merkatu-hobi berri batean. Hiru hilabete baino ez dugu behar proiektu konparatzaile berri bat martxan jartzeko.

    B.. Hainbat alorretako webgune espezializatuak: running-a, trainning-a, lifestyle tenis-oinetakoak, padela, pultsometroak; eta, orain, onlineko akademia bat…

    G.C. Zirkulua ixtea da kontua. Runnean audientzia zabala lortu genuen: 500.000 erabiltzaile bakar hilean eta 600.000 korrikalariz osatutako datu-base bat, askotariko informazioarekin: zenbat kilometro egiten dituzten, zer tenis-oinetako erabiltzen dituzten, nolako distantziak egiten dituzten… 2017an, academywin.com sortzea erabaki genuen, guk sortutako produktu bat eskaintzeko gure erabiltzaileei. Gure artean esaten dugu AW dela onlineko entrenamenduaren Uber moduko bat. Oraingoz, running-erako egokitua (sasoian egon, argaldu, distantzia jakin bat prestatu), eta, laster, trail, ultra trail eta triatloirako. Batetik, entrenatzaile espezializatuak daude, eta, bestetik, kirolariak. Beste zerbitzu batzuekin dugun alde nagusia da gure softwareak interpretatu egiten duela entrenatzailearen entrenamendu-metodoa eta gure plataforman erakusten duela. Kirolariak datu batzuk emate dizkigu edo guk hartzen ditugu zuzenean bere pultsometrotik, eta, une horretatik aurrera, plan guztiz planifikatu eta ulerterraz bat prestatzen diogu astero. Iritzia eskatzen diogu, eta, horren arabera, egokitu egiten diogu hurrengo asterako entrenamendua.

    Beste zerbitzu asko ditugu: esate baterako, barne-mezularitza entrenatzaileekin, elikadura-jarraibideak asteko egun bakoitzerako, entrenamendura egokituak; masterclassen bideoak; podcastak; artikulu espezializatuak, eta deskontuak runningeko materialean. 800 korrikalari baino gehiago ditugu gurekin entrenatzen, eta hitzarmenak egin ditugu Espainiako zenbait lasterketarekin eta zenbait markarekin, hala nola Adidas eta ForumSport etxeekin.

    B. Zenbakiak oso pozik egoteko modukoak dira: 25.000 produktu baino gehiago saldu dituzue, bi milioi euro baino gehiago fakturatu dituzue 2016an, 50.000 erabiltzaile erregistratu dituzue…

    G.C. Egia esan, oso pozik gaude. 2017an, hiru milioi euro baino gehiagoko salmentak egin genituen, 60.000 erabiltzaile baino gehiago ditugu, eta jende berria sartzen ari gara lantaldean. Gaur egun, 7 pertsona aritzen gara, baina urtearen amaierarako 9 edo 10 izango gara.

    B. Eta orain, hedatze-prozesu betean, Italiara begira zaudete… Horixe da enpresa nazioartekotzea, ezta? Bertigoa ematen dizue edo urrats naturala da zuentzat?

    G.C. Urrats planifikatua eta naturala da guretzat. Teknologia garatuta eta testatuta, gure estrategia da Runnea+AcademyWin eredua beste herrialde batzuetara zabaltzea. Italian hasi gara, eta uste baino trafiko eta salmenta handiagoak lortu ditugu. Gure hurrengo jomugak Frantzia, Alemania eta Erresuma Batua dira.

    “Italian hasi gara dagoeneko Runnearekin; hurrengo pausoak Frantzia, Alemania eta Erresuma Batua dira”

    B. Eta pentsatu duzue onlineko salmentan hastea? Top Secret?

    G.C. Bai, hori da gure erronketako bat, nazioarteko marketplace bat izatea. Orain, hiru negozio-eredurekin ari gara lanean, afiliazioa, publizitatea eta gure produktu baten zuzeneko salmenta (Academy Win), eta hainbat marka eta handizkarirekin akordioak egiten ari gara gure web-plataformetatik zuzenean dendei eta markei saltzeko.

    B. Zertan laguntzen dizue Euskalelek honetan guztian? Zer aukera edo zer abantaila ditu gurekin lan egiteak?

    G.C. Konfiantza ematen digu gure negozioa ulertzen duen enpresa teknologiko bat gure ondoan izateak. Elkar ulertzea ezinbestekoa da konfiantzazko harreman batean, eta hori oso erraza izan da Euskaltelekin

    B. Edukia oso garrantzitsua da zuen onlineko estrategian: zenbait blog; aldizkari digital bat; YouTubeko kanal bat, 61.000 harpidedunekoa. Zenbateko garrantzia du kanal honek Runnearentzat?

    G.C. Edukia gure enpresaren % 50 da. Hain zuzen, gure lantaldearen erdia garapen teknikoaz arduratzen da eta beste erdia komunikazioaz. Eta komunikazioan profilak bereizita dauzkagu: kazetaritza, sare sozialak, analitika eta SEO. Ikus-entzunezkoak egiten dugunari aurpegia, irudia, jartzen laguntzen digu. Analizatzen dugun produktua erakusten dugu, gure erabiltzaileei entrenatzen laguntzen diegu, eta kiroleko lesioei buruz hitz egiten dugu. Iaz, 12 milioi minutuko bistaratze-denbora izan zuen gure kanalak.

    B. Influencer mordoa duzue…

    G.C. Proiektu honen gauza politena da komunitatea organikoki sortzen joan dela. Erabiltzaileek berek proposatzen ziguten taldeko kide izatea. Halaxe hasi ginen inplikazio handiko kirolari anonimoak taldean sartzen; haiek ikusgai egiten saiatu gara; haietako batzuk benetako influencerak dira sare sozialetan, eta profil ospetsuak dira beren sektorean.

    B. Eta podcastak ere egiten dituzue! Hiri denboraldi egin dituzue dagoeneko Runnea Podcastekin. Nolakoa da esperientzia?

    G.C. Egia esan, bulegoan denok podcast zaleak garelako hasi ginen. Goizero etortzen da norbait teknologiari, telesailei edo start-upei buruzko saioren bat entzuteko gomendatuz. Horregatik prestatu genuen. Eta ondo atera zenez eta erabiltzaileei gustatzen zaienez, aurrera egin dugu.

    B. Eta sare sozialak? Zein erabiltzen duzue gehien eta nola laguntzen dizuete Runnea ikusgai egiten?

    G.C. Youtube da, zalantzarik gabe, gure sare sozial arrakastatsuena. Gero, Instagram, Facebook eta Twitterrek laguntzen digute egiten duguna plazaratzen eta erabiltzaileekin harremanetan jartzen. Zozketak ere egiten ditugu, eta egunero esku artean izaten ditugun milaka prezioen artean aurkitzen ditugun mauken berri.

    B. Ia guztiz konbentzitu gaituzue… Beraz, Runnean tenis-oinetako on batzuk erosteaz gain, zer beste gomendio emango zenigukete korrika egiten hasi nahi dugunoi?

    G.C. Lehenengo gauza, osasun-azterketa bat egiteko. Korrika egitea osasungarria eta dibertigarria da, motibazioa sustatzen du, eta estresaren aurkako jarduera ezin hobea da, baina ez dugu arriskuan jarri behar gure osasuna. Eta sasoiko gaudela egiaztatu ondoren, bi gomendio: oinetakoei buruzko aholkua eskatzea runnea.comen, eta entrenatzen hastea Runnea taldearekin (Team Runnea) academywin.comen 😉

    B. Eskerrik asko!

    ¿Te ha gustado?
    Ikustaldiak: 11

    Formulario contacto

    • Jarri harremanetan gure aholkulariarekin

    • Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta zure informazio-eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko pribatutasun-politikaren informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baja eman nahi baduzu, mesedez, bidali mezu elektroniko bat Euskaltel Enpresasera.

    • This field is for validation purposes and should be left unchanged.
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
    dietu doan Deitu DOAN 900 840 590
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • #FLL Euskadi: aprender divirtiéndose Enpresak
      • soluciones_5G 5G teknologiaren abantailak, sektoreak eta erabilera-kasuak enpresetan Enpresak
      • soluciones_tecnologicas_K_crear_empresa Enpresa edo negozio bat arrakastaz sortzeko urrats eta soluzio teknologikoak Enpresak
      • kit_digital_marketplace Marketplace, Kit Digitalak eskaintzen duen soluzio berria Enpresak
      • jornadas_tecnologicas Josep Piqué: ‘La empresa que no invierta en la digitalización desaparecerá del mercado más pronto que tarde’ Enpresak
      • Lanbide teknikoak ez dira gizonenak, ezta emakumeenak ere, teknologia gustatzen zaigunonak baizik Enpresak
      • Ternua Ternua taldea eta haren digitalizazio-prozesua Enpresak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics Big Data características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina ciberseguridad pymes ciberseguridad trabajo data driven DataRobot digitalización Entornos y soluciones Cloud erronkak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas iot irtenbide teknologikoak jornadas tecnológicas kit digital protección pymes pymes euskadi redes 5g responsabilidad social Euskadi seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones de inteligencia artificial soluciones inteligencia artificial soluciones pymes Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital pymes Transformación Digital ventajas 5g ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    5G teknologiaren abantailak, sektoreak eta erabilera-kasuak enpresetan

    • 23 urtarrila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Enpresa edo negozio bat arrakastaz sortzeko urrats eta soluzio teknologikoak

    • 13 urtarrila
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Marketplace, Kit Digitalak eskaintzen duen soluzio berria

    • 04 urtarrila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Lan egiteko modu berriak: coworkingetik bulego birtualera

    • 27 abendua
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Nola erabili adimen artifiziala denbora errealean prezio optimoak jartzeko

    • 20 abendua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Zer abantaila dituzte IoT soluzioek mundu hiperkonektatu batean?

    • 13 abendua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Euskal enpresak erabat digitalizatzearen alde egiten dugu

    • 09 abendua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Zibersegurtasunari buruz jakin beharreko 10 datu

    • 30 azaroa
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltelek jakinarazten dizu ematen dizkiguzun datu pertsonalak informazio-buletinean izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko eta bezero zaren enpresetako jakinarazpen komertzialak bidaltzeko erabiliko ditugula. Datu horiek erabiltzeari uko egiteko edo datuetara irispidea izateko eskubidea duzu, besteak beste. Pribatutasun-atalean kontsultatu dezakezu pribatutasun-politikari buruzko informazio guztia Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baja eman nahi baduzu, mesedez, bidali mezu elektroniko bat Euskaltel Enpresasera.