Joan Euskaltel Enpresara
Deitu DOAN 900 840 590
  • ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    Pandemiaren aurrean, digitalizazioaren erronka: indartuta ateratzea krisi honetatik

    Euskaltel
    • 2020-03-23
    • notebk_icon 2 min

    Duela urte batzuk hasi zen hedatzen eraldaketa digital terminoa. Kontzeptu ezagun horrek, zeinak adierazten baitu nola laguntzen digun bilakaera teknologikoak gure enpresetan hobetzen, aparteko garrantzia hartu du egun hauetan.

    Koronabirusak eragindako osasun-alarmak solidarioak eta arduratsuak izatea eskatzen digu; gure osasuna eta gure ingurukoena arriskuan ez jartzea, eta aurrez aurre ahalik eta gutxien jardutea. Horregatik, enpresa gehienek eraldatzea erabaki dute, txipa aldatzea, eta telelana orokortu dute.

    Egoera horrek erronka baten aurrean jartzen gaitu: gure lan-prozesuen digitalizazioa probatzea, hau da, edozein lekutatik eta edozein unetan modu arin eta errazean lan egin ahal izatea. A priori, erronka zaila da, baina ez ezinezkoa.

    Teknologia izango da erronka horri aurre egiteko gure aliatu nagusia oraingo honetan ere, baina ez dugu lortuko gutako bakoitzaren erantzukizunik gabe. Euskaltel, gainerako telekomunikazio-operadoreekin batera, lanean ari da enpresei eta telelana egiten ari diren edo egin nahi duten langile guztiei zerbitzua bermatzeko, beren lantokian baleude bezala lan egin ahal izan dezaten.

    Egoera berri honetan, Euskaltelek zure eskura jartzen dituen zerbitzu eta soluzio batzuk gogorarazten dizkizu, zure enpresarekin, zure ekipoekin eta zure bezeroekin komunikatzen jarraitzeko, zure enpresatik nahiz etxetik.

    Suebaki birtuala. Zer aukera ematen dizkizu?

    • Mutur batetik besterainoko zure komunikazioak eta segurtasuna kudeatzen ditu, eta zure bezeroei aukera ematen die aplikazio guztietara segurtasunez sartzeko, eta plataformak kontrolatuta eta beti eguneratuta eta eskuragarri edukitzeko.
    • Zure langileak beste sare batzuetara konektatzeko aukera ematen du. Beharrezkoa da sare pribatuko zerbitzari jakin batzuei sarbidea erraztu nahi badiezu —adibidez, enpresa hornitzaileei edo mantentze-lanetako enpresei— edo zure langileek telelana egin behar badute.
    • Zirkulazioa garbi eta seguru mantenduko duzu, eta zure azpiegituretarako segurtasun-soluzio orokor bat izango duzu, bai datacenter zerbitzuetarako eta bai urruneko kokapenetarako, sare korporatiboko atzitzeen bidez edo VPN-sarbideak dituzten urruneko kokapenen bidez. Hala, seguru nabigatuko duzu, eta sare osoa kontrolatu ahal izango duzu.
    • URL maltzurretarako sarbideak iragazten ditu, eta aplikazioen kontrola modu zentralizatuan egiten du, erabiltzaile guztiak bulegotik sartuko balira bezala.
    • Birusen eta spamen aurkakoa eguneratuta mantentzen du, birus informatikoak eta beste programa maltzur batzuk detektatu eta ezabatzeko, eta, hala, nabigazio eta posta-zerbitzu garbi eta segurua izateko aukera ematen du.

    Microsoft Teams. Zer aukera ematen dizkizu?

    • Txat eta deien bidez komunika zaitezke zure langileekin, bai elkarrizketa pribatuetan, bai talde txikietan eta bai lantaldeetan.
    • Fitxategiak, aplikazioak edo zure mahaigaina parteka ditzakezu Skyperekin duen integrazio naturalari esker, eta une garrantzitsuak geroago berrikusi, grabatutako edukiaren transkripzioekin.
    • Talde-laneko eremu batean kudea ditzakezu elkarrizketa, fitxategi eta tresna guztiak.
    • Teams aplikazioan bertan sortu, editatu eta partekatu ditzakezu dokumentuak.

    Datuen VPNak bermatzen du zure langileak Internet bidez eskuratu ezin diren aplikazio kritikoetara konektatzea, IP-sare korporatiboan integratuta baleude bezala, banda zabala edo mugikor baten bidezko konexioa erabiliz.

    Tresna eta gomendio hauek, eta beste askok, erakusten dute zer garrantzitsua den teknologia horrelako krisietan. Horrelako uneetan erakusten dute enpresek beren langileekin, bezeroekin eta oro har gizartearekin duten konpromisoa.

    Orain, digitalizazioaren erronketako bat da laguntzea enpresei eta norbanakoei lasaitasunez eta profesionaltasunez aurreiten eg etorkizunari, eta laguntzea, halaber, azken helburua lortzen, hots, osasunaren mugak gainditzen dituen eta gizartearen eremu guztiei eragiten dien krisi honetatik lehenbailehen eta indartuta ateratzen.

    ¿Te ha gustado?

    Formulario contacto

    • Jarri harremanetan gure aholkulariarekin

    • Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta zure informazio-eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko pribatutasun-politikaren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.

    • This field is for validation purposes and should be left unchanged.
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
    dietu doan Deitu DOAN 900 840 590
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • #FLL Euskadi: aprender divirtiéndose Enpresak
      • big_data_privacidad Datuen babesa, Big Data soluzioak garatzen edo erabiltzen dituzten enpresetan Enpresak
      • roberto_romero_jornadas_tecnologicas Roberto Romero: “Metabertsoa da telekomunikazio-sare globalen hurrengo iraultza handia” Enpresak
      • Euskaltelek sendotu egin du energiaren kudeaketa: ziurtagiria lortu du, eta 0 emisioko enpresa bihurtu da Enpresak
      • Badator Bilbora Zientzia Azoka, zientziaren festa Enpresak
      • Business and breakfast: gauzen Interneteko (IoT) soluzioak Ekitaldiak, Enpresak
      • Eraldaketa digitala: euskal enpresen indargunea eta aukera Enpresak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics big data empresa características 5g Ciberseguridad ciberseguridad trabajo data driven DataRobot digitalización digitalizazioa Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas jornadas tecnológicas protección pymes pymes euskadi redes 5g Responsabilidad Social Corporativa responsabilidad social Euskadi sectores aplicaciones 5g servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones conectividad 5g soluciones de inteligencia artificial Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa ventajas 5g Zibersegurtasuna ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Datuen babesa, Big Data soluzioak garatzen edo erabiltzen dituzten enpresetan

    • 30 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Roberto Romero: “Metabertsoa da telekomunikazio-sare globalen hurrengo iraultza handia”

    • 28 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Euskaltelek sendotu egin du energiaren kudeaketa: ziurtagiria lortu du, eta 0 emisioko enpresa bihurtu da

    • 21 ekaina
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Santiago Niño-Becerra: “Teknologia oso garrantzitsua izango da etorkizun hurbilean”

    • 17 ekaina
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Ezagutu publizitate digitalaren joera nagusiak

    • 15 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Euskaltelek bat egin du efektu digitalarekin, ‘Gaur erabakiko duzu zer etorkizun nahi duzun’ Jardunaldi Teknologikoen bidez

    • 10 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Inbound marketinaren gakoak

    • 07 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Zure negozioa babesteko jardunbide egokiak

    • 26 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltelek jakinarazten dizu ematen dizkiguzun datu pertsonalak informazio-buletinean izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko eta bezero zaren enpresetako jakinarazpen komertzialak bidaltzeko erabiliko ditugula. Datu horiek erabiltzeari uko egiteko edo datuetara irispidea izateko eskubidea duzu, besteak beste. Pribatutasun-atalean kontsultatu dezakezu pribatutasun-politikari buruzko informazio guztia Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.