• ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    Lanbide teknikoak ez dira gizonenak, ezta emakumeenak ere, teknologia gustatzen zaigunonak baizik

    Nora - Euskaltel
    • 2017-06-07
    • notebk_icon 2 min

    Oso enpresa gutxik dute gizon- eta emakume-kopuru bera langileen artean. Eta oso gutxi dira, halaber, STEAM eremuetan (Science, Technology, Engineering, Art, Maths) emakume ugari dituztenak.

    Euskaltelen emakume asko ditugu arlo teknikoetan lanean, eta saiatzen gara bokazio zientifiko-teknologikoa sustatzen emakumeen belaunaldi berrietan. Gure ustez, garrantzitsua da aurre egitea ikasleek —batik bat, emakumeek— ikasketa teknikoei ihes egiteko duten joera gero eta nabarmenagoari. Nahikoa da adibide bat, horretaz jabetzeko: nahiz eta Espainiako unibertsitate-sistemako ikasleen % 54,3 emakumezkoa izan, % 26,4raino jaisten da emakumezkoen ehunekoa arlo teknikoen titulazioetan, hala nola ingeniaritzan eta arkitekturan.

    Foto de la trabajadora Izaskun Pellejero

    Aldatu egin nahi dugu joera hori, eta lortu nahi dugu emakume profesionalak arlo teknikoetan lan egiteko eredua —Euskaltelen duguna— leku guztietara zabaltzea. Har dezagun, adibidez, Izaskun Pellejero lankidearen kasua: Telekomunikazio Ingeniaritza ikasi zuen, eta Sare eta Zerbitzuen Ingeniaritza Sailean lan egiten du orain.

    Horretaz gain, Telekomunikazio Ingeniaritzako master bateko irakaslea da Izaskun, eta azaldu digu espezializazio horretan emakumeen presentzia % 50etik —hori zen proportzioa berak ikasi zuenean— gaur egungo % 15era jaitsi dela. Jaitsiera horren arrazoia, batetik, unean uneko “joera” izan daiteke, baina, bestetik, “kultura- eta hezkuntza-arazo bat da, arlo guztietan zuzendu behar litzatekeena, umetatik hasita”.

    “Lanbide hau ez da gizonena, ezta emakumeena ere, teknologia (ingeniaritza, oro har) gustatzen zaienena baizik eta arlo horretan bizi eta aurrera egin nahi dutenena”, dio Izaskunek.

    Berak badaki “Euskaltel ezohiko enpresa bat” dela “emakume asko baitaude arlo tekniko guztietan”, bere sailean adibidez, non gehiago baitira emakumeak gizonezkoak baino. Baina ez da hori gertatzen “gurekin harremanetan dauden edo gurekin lan egiten duten beste enpresa askotan, non gehienak gizonezkoak baitira ”.

    Iritzi berekoFoto de la trabajadora de Euskaltel Iratxe Pereza da Iratxe Pérez, Euskalteleko beste STEAM emakume bat. Izaskunekin batera dihardu Sare eta Zerbitzuen Ingeniaritza Sailean, eta garbi izan du betidanik bere bokazioa: “Matematika eta fisika oso gogoko izan ditut beti…”. Emakume izatea ez du sekula izan oztopo ez karrera tekniko bat egiteko, ez lehenengo lana lortzeko. Baina, noski, lehenengo lan-aukera hura Euskaltelek eman zion, non, Iratxeren ustez, arlo teknikoetan diharduten emakume-kopurua “batez bestekoa bainoa handiagoa baita”.

    Nahiz eta berak ez duen oztoporik topatu bidean, uste du “bide luzea dagoela oraindik egiteko” emakumeak ikasketa eta lan teknikoetan ikusteari dagokionez, eta ziur da gizarteak “aurrera begira duen eginkizunetako bat” dela berdintasun oso-osoa lortzea eremu horretan.

    Leire Aginako lankideak ere oso garbi du: azken urteetan, jaitsiera hauteman du “arlo tekniko eta teknologikoetan aritzeko prestatu nahi duten pertsonen kopuruan”, baina uste du hori ez dela Euskadin soilik gertatzen, “Europa mailan” baizik. Eta uste du, gainera, profesional teknikoen faltak ondorioak izan ditzakeela: “Oztopo handia da, nik uste, enpresek garapen teknologikoan aurrera egiteko eta lehiakortasuna hobetzeko, eta are gehiago gurea bezalako herri txiki batean”.

    Berak, hala ere, ez du arazorik izan sekula bokazio teknikoa garatzeko. Informazio-teknologien arloko trebakuntza berariazkoari esker, “erraz” aurkitu zuen lana I+G+B-ko sektorean, eta lana aldatzeko aukera izan zuen, azkenik Euskaltelera iritsi zen arte: Enpresako Negozioen Atalean lan egiten du gurean.

    Foto de la trabajadora de Euskaltel Leire AginakoLeireren ustez, gaur egun enpresa gehienek “ulertu dute oso probetxugarria dela beren langile eta kolaboratzaileen gaitasun eta ezagutzak ahalik eta gehien baliatzea”, baina uste du, halaber, zoritxarrez, oraindik ere asko direla integrazio horri erreparatzen ez dioten enpresak. “Bada zeregina, enpresa batzuetako arduradunek ez baitute ikuspegi hori oraindik”, dio Leirek.

    Belaunaldi berriak arlo teknikoetara erakartzeko ekintzak egin behar direla uste du Leirek, ez bakarrik neskak erakartzeko, baita mutilak erakartzeko ere. Horretan saiatzen gara, hain zuzen, euskal erakunde eta organismo ugari, hala nola Innobasque, zentro teknologikoak, UPV-EHU, Ikerbasque eta zenbait enpresa; esaterako, Euskaltel.

    Hori da, adibidez, Inspira STEAM 2017 proiektuaren helburua, zeinak sentsibilizazio-ekintza ugari egiten baititu euskal ikastetxeetako 200 neskarekin. Halako proiektuei eta enpresen ildo bereko beste zenbait ekintzari esker lortuko da gero eta emakume gehiago aritzea lan teknikoetan eta Izaskun, Iratxe eta Leire lankideen kasuak salbuespen ez izatea.

    ¿Te ha gustado?
    • emakume
    • gizonak
    • Steam
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • “Software librea seguruagoa da pribatiboa baino” Enpresak
      • EcoSmartEuskaltel Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin Enpresak
      • soluciones_IoT Nola babestu datuak IoT soluzioetan Enpresak
      • Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko Enpresak
      • “Antibirusak ez dira aski Interneten babestuta jarduteko” Enpresak
      • Munduan arrakasta duten euskal enpresa sortu berriak – Bigarren zatia Enpresak
      • Euskaltel Taldeak soluzio digitalak ematen dizkie Jealsa-Rianxeira, hazten eta nazioartean zabaltzen laguntzeko aholkularia_kontaktatu, Arrakasta-kasuak, Enpresak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics big data empresa características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina ciberseguridad trabajo DataRobot digitalización digitalizazioa Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak estrategia teknologikoak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas irtenbide teknologikoak protección pymes pymes euskadi redes 5g sectores aplicaciones 5g seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones conectividad 5g soluciones de inteligencia artificial Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa ventajas 5g Zibersegurtasuna ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin

    • 13 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Nola babestu datuak IoT soluzioetan

    • 12 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko

    • 11 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Maiatzaren 12a, ETE-en Europako Eguna

    • 10 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Zure enpresaren komunikazioetan segurtasuna zaintzearen garrantzia

    • 04 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, 3,5 milioi euro eskaintzen ditu zibersegurtasun industrialeko laguntzetarako

    • 19 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Erabili adimen artifiziala langileen txandak kudeatzeko

    • 13 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Soluzio teknologikorik berritzaileenak ikusgai #OTDCHALLENGE2022n

    • 11 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta informazio-buletinean (Newsletter) izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.