Zein dira zuen enpresak digitalizatzearen ondoriozko joera teknologiko eta erronka nagusiak? Arazo horiek aztertu berri ditugu otsailaren 13tik 17ra bitartean, Euskaltelek antolatutako IKTen II. Astean. Doan eta online izan da, Microsoften Teams plataformaren bidez, eta izena eman behar zen aurrez.

Jardunaldi bakoitzean, mundu mailan teknologian aitzindari den enpresa batek bere ikuspegi estrategikoa eman du erabakiak hartzen eta erronka garrantzitsuenei aurrea hartzen laguntzeko.

30 minutuko bost saio izan dira, partizipatiboak eta espresak. Fortinet, Aruba, Microsoft, Red Hat eta Commvault enpresetako adituek garai berrien ezaugarri diren IKTetako joera nagusien berri eman dute, eta enpresen digitalizazio-prozesuetatik eratorritako erronkei aurre egiteko zenbait soluzio jarri dituzte mahai gainean.

Fortinet, hodeiko segurtasuna lanpostuarekin integratzea

Lehenbiziko saioa Fortinetek gidatu du, eta hodeiko segurtasuna lanpostuarekin integratzeari buruzkoa izan da.

Cristian Bermejo Richart Channel Account Manager-ak azaldu du nola hedatu segurtasuna perimetrotik LAN/WLANera eta nola lortu konektatutako aktibo guztien end-to-end ikusgaitasun bat.

Horrez gain, zuen endpointen segurtasun-jarrera nola kudeatu eta babes-mekanismo aurreratuak nola aplikatu ere azaldu du, machine learning sisteman oinarritutako detektatze- eta erantzun-sistema baten bidez, baita hodeiko zerbitzuen segurtasun-aukerak ere.

Sakatu hemen Hodeiko segurtasuna lanpostuarekin integratzea” bideoa berriz ikusi nahi baduzu.

Aruba, konektagarritasunaren oraina eta etorkizuna

Bigarren saioa Iratxe Macias Arubako Territory Account Manager-ak eman du, eta teknologiaren orainaz eta etorkizunaz eta enpresetako konektagarritasunaz hausnartu du.

Izan ere, enpresen orainaldia eta etorkizuna inoiz baino gehiago baldintzatzen ditu gaitasun eta prozesu berriak garatzeko bizkortasunak, apustu teknologiko egokian eta erresilientzia-gaitasunean oinarrituta.

Sakatu hemen "Teknologiaren oraina eta etorkizuna eta konektibitatea enpresetan" hitzaldiaren bideoa berriz ikusi nahi baduzu.

Microsoft, lanpostua seguruago egiteko tresna berriak

Hirugarren saioa Manuel García González Microsofteko Cloud Solution Architect Security-ak gidatu zuen; Microsoftek lanpostua seguruago egiteko dituen tresna berriak partekatu zituen.

Hitzaldian azaldu zuen nola lortu Microsoft 365eko segurtasun onena segurtasun aurreratuaren eta gailuen administrazio aurreratuarekin.

Pakete erabilerraza eta errentagarria da, zuen enpresa zibermehatxuetatik babesten lagunduko dizuena, malwareak eta ransomwareak barne.

Sakatu hemen “Lanpostua seguruago egiteko tresna berriak” bideoa berriz ikusi nahi baduzu.

Red Hat, aplikazioak garatzeko paradigma berria

Azkenaurreko saioan, Mario Mendoza Sánchez Red Hateko Principal Solution Architect eta Account Solution Architects Team Leadak mikrozerbitzuak eta aplikazioen garapenaren paradigma berria izan ditu ardatz.

Entzungo zenuten mikrozerbitzuen arkitekturari buruz, baina hura ulertzea eta inplementatzea erronka handia izan liteke.

Red Hatek eskaintzen dituen soluzioak probatuak daude, eraginkorrak dira eta komunitateak bultzatzen ditu, zuek zaudeten mikrozerbitzuak hartzeko prozesuaren edozein etapatarako.

Sakatu hemen “Mikrozerbitzuak: aplikazioak garatzeko paradigma berria” bideoa berriz ikusi nahi baduzu.

Commvault, datuen kudeaketako estrategia berria

Azken saioa Sandra Espinoza Commvaulteko Senior Sales Engineer-ak eman du, eta datuak kudeatzeko estrategia moderno baten giltzarriak izan ditu hizpide.

Gaur egun, datua da konpainietan balio handiena duen aktibo estrategikoa. Testuinguru horretan, hodeia hartzeko hurbilketa modernoa, "aktore txarren" aurkako segurtasuna eta babesa ahaztu gabe, funtsezkoa da edozein enpresarentzat, negozioa edozein sektoretan garatzen duela ere.

Sakatu hemen “Datuen kudeaketako estrategia berria” bideoa berriz ikusi nahi baduzu.

"IKTetako Joeren eta Azpiegituren II. Astea"rekin eta antzeko beste jarduera batzuekin, enpresei digitalizazio-prozesuetan laguntzen jarraitzen du Euskaltelek, munduko edozein agertokitan lehiakortasuna optimizatzeko.

Bide horretan bidaide izateko, aliantza-sare bat osatu du Euskaltelek jarduera bakoitzean erreferentzia diren enpresa nagusiekin.

Aliantzen sare hori osatzeko, ezinbestekoa da elkarlana; baina, ezinbestekoa ez ezik, atsegingarria ere bada. Elkarlan horri esker, balio erantsi eta bereizgarri bat eskaintzen dizugu, soluzio egoki eta berritzaileenekin; baita behar dituzun produktu eta zerbitzu osagarriak eta bereizgarriak ere. Ahaleginak batzea eta teknologiarik aurreratuenak eskaintzea da helburua, mesede egiten dizueten eta kasu bakoitzerako soluziorik egokiena eskaintzen dizueten aliantzei esker.

Enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresen arlo komertzialeko gure taldearekin.