Erosoa da, kostuak murrizten ditu, eta akatsak minimizatzen. Faktura elektronikoaren erabilerak zuen enpresari ekarriko dizkion abantaila nagusietako hiru baino ez dira.

Gaur egun, ETEetarako eta autonomoentzako fakturazio digitalerako tresna bat izanez gero, faktura eta tiketak sortu, jaulki eta bidal diezazkiokezu bezeroei, eta denbora errealean egin dezakezu haien segimendua, zauden tokian zaudela ere.

Lehenik eta behin, zure bezero publiko eta pribatuekiko prozesu administratiboak bizkortzen dira, fakturak elektronikoki egiten direlako, erraz eta bizkor. Horri esker, zuen negozioa hobeto eta modu eraginkorragoan kontrolatu dezakezue, eta administrazio-lanetan denbora aurreztu.

Begi-bistakoa da inprimatze-, paper-, banaketa- eta bidalketa-gastuen kostuak murrizten direla. Ingurumena zainduko duzue eta, bide batez, zuen patrika ere bai.

Lagungarria da gastuak kontrolatzeko, ziurtagiriak —eta segurtasun-kopiak— digitalki jaso eta gordetzen direlako, behar dituzuenean eskura izateko, eta errazago kudeatzeko. Eguneroko gastuak errazago aurkitu eta ikusiko dituzue eta, gainera, fakturazioaren ikuspegi globala izango duzue, hiruhilekoka edo urteka, sektoreka edo lokalizazioka, zuen beharren arabera.

Eta, noski, errazago kontrolatuko duzue fakturen muga-eguna.

Kudeaketa automatizatua eta pertsonalizatua

Kudeaketa automatizatua denez, langileen akatsak minimizatzen dira, eta denbora eta karga administratiboa gutxiagotzen, bereziki, behin eta berriz egiten diren eragiketetan. Fakturazioa digitalizatuta, lan errepikakorretan ematen zenuen denbora aurreztuko duzu, eta zure negozioaren beste alderdi batzuetan zentratzeko denbora gehiago izango duzu. Eta kudeaketa-denbora laburtzen denez, lehenago kobratzen da; horrenbestez, zuen enpresaren eraginkortasuna hobetzen da.

Faktura elektronikoa hainbat formatutan egin daiteke —Facturae, PDF edo UBL— eta, behar izanez gero, zuen enpresan erabiltzen dituzuen bestelako soluzio batzuekin integra dezakezue.

Aukera ematen du, gainera, hizkuntza eta bidalketa-lehentasunak konfiguratzeko eta, administrazio publikoarekin lan egiten baduzue, AAPP fakturak igortzen dira sarrera-puntu orokorretatik (besteak beste, FACe).

Merkataritzako eta marketineko tresna

Faktura elektronikoak marka ere sortzen du, zuen txantiloiak sor baititzakezue logoarekin, kolore korporatiboekin, harremanetarako datuekin eta sare sozialetako profilekin. Zuen negozioa dinamizatzeko eta ikusgai egiteko zeharkako modu bat da.

Eta alderdi komertziala are gehiago arintzeko, produktu eta zerbitzuen tarifak eta katalogo bat sor ditzakezue, edota aurrekontuak bidali bezero potentzialei.

Izan ere, komunikazioen berehalakotasuna nagusi den garai hauetan, interesgarria da tresnek bezeroekin harremanetan jartzeko eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzea mail eta txaten bidez, mezu zuzen eta pertsonalizatuak helarazteko eta erantzun bizkor eta espezifikoak denbora errealean kudeatzeko.

Fiskalitatea eta legeak, beti kontuan hartuta eta eguneratuta

Azkenik, ez ahaztu indarreko legeak bete behar ditugula. Fakturazio elektronikoak erabateko lege-baliotasuna du, betiere 1619/2012 Errege Dekretuan jasotzen diren eskakizunak betetzen baditu. Horietako eskakizunetako bat da, besteak beste, igorleak edukiaren eta irakurgarritasunaren integritatea bermatzea bidalketa-datatik gorde beharreko aldi guztian zehar.

Testuinguru horretan, fakturazio elektronikoak akatsen edo jardunbide txarren ondoriozko arau-hausteak edo zigorrak eragiteko arriskuak murrizten ditu, gaur egungo legediak eta fiskalitateak eskatzen dituen eskakizunetara egokitzen baita, eta, horri esker, lagungarria izango zaizue eragiketa guztiak zuzen egiteko.

Horrez gainera, fakturazio elektronikoa nahitaezkoa izango da espainiar enpresentzat, Ministroen Kontseiluak 2021eko azaroaren 30ean enpresa eta autonomoen arteko faktura elektronikoen inguruan planteatutako lege-proiektuan jasotzen denez; onesteko dago oraindik, eta hainbat fasetan aplikatzea aurreikusten da, enpresaren tamainaren arabera.

Euskadin, zehazki, TicketBAI sistema ezarriko da. Nahitaezkoa izango da fakturazio elektronikoko sistema hori jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztientzat, eta argitaratzen diren eskakizun teknikoak bete beharko dituzte.

Enpresa-digitalizazioaren alde egiteko eta merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko modu bat da.

Fakturazio elektronikoa funtsezkoa izan daiteke eraldaketa digitala zuen enpresara eramateko, kostuak eta denbora aurreztuta eta gardentasunean eta eraginkortasunean irabazita.

Euskaltelen zuen enpresarako soluzio onena aurkitzen lagunduko dizugu. Orain, gainera, Kit Digitala programako digitalizatzaileak gara.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure aldizkarira, edo jarri harremanetan enpresetarako gure sail komertzialarekin.