#OTDCHALLENGE2022

soluzio teknologiko berritzaileak

2022ko apirilaren 6an eta 7an, NAVARRA ARENAn

 

#OTDChallenge2022ren III. edizioa. Nafarroako ETEetako eta industria-enpresa handietako profesionalei eta zuzendariei zuzendutako topaketa honetan, Euskaltelek negozioen produktibitatea eta eraginkortasuna hobetzeko behar diren soluzio teknologikoak hornituko ditu.

TXOSTEN TEKNIKOA: 5Ga industriara aplikatua
Gestamp-etik fabrika adimendunerako bidea

Apirilaren 6a, osteguna
Ordua: 9:45ean
Non: Navarra Arena Auditorioan

Gestamp-ek, zenbait urte eman dituen arren 4.0 industria-proiektuetan eta haren fabrikak gero eta digitalizatuagoak dauden arren, beste urrats bat egin du 5G konexioa duen fabrika adimendun batean lan eginez: “Smart Factory”.

5G teknologia aukera ona da industria-garapen goi-mailakoa eta lehiakorra erdiesteko, malgutasuna izanik ekoizpenaren ezaugarri nagusietako bat, eta hil ala bizikoa, merkatu-ziurgabetasun honetan.

Smart Factory ereduranzko bidea 5G Euskadi proiektuan zedarritzen da. Bizkaiko Gestamp 5G teknologiaz konektatutako fabrika-proiektu pilotu batean ari da lanean, zeinaren helburua baita ekoizpen-prozesuak monitorizatzea eta kontrolatzea, industria mailako erabakiek izan ditzaketen arriskuak aldez aurretik aurreikusi eta ebaluatzeko. Izan ere, konektagarritasun industrialaren proiektuak ikuspegia zabaltzea du helburu, 5G teknologia gaitzaileak abantailak ekar baitiezazkioke negozioari.

Hizlariak:
– David del Campo, Euskalteleko ETEen zuzendaria
– Jorge Vázquez, Project Director for Virtual Factory Department Gestamp-eko

 

TXOSTEN TEKNIKOA: DATUekin EROaren moduan
Datuek balioa dute erabakiak hartzen laguntzeko informazio bihurtzen direnean

Apirilaren 7a, ostirala
Ordua: 12.00 h
Non: Navarra Arena Auditorioan

DATUek badute balioa, baina nahitaezkoa da era egokian ustiatzea, errentagarriak izango badira. Egunez egun, gero eta gauza gehiago kontatzen dizkigute datuek, baina, egia esan, haiek aintzat hartu gabe jarraitzen dugu. Hitzaldi honetan ikusiko dugu nola kudeatu egoki datuak erabakiak hartu ahal izateko eta benetako negozio-balioa lortzeko.

Hizlariak:
– Alberto Rezola, Alberto Rezola, DATU(a)ko bazkidea
– Jokin Glaria, Enpresa Handien eta erakunde publikoen negozio-aholkularia

 

Non?: NAVARRA ARENA, Aizagerria pl., 1. zk., 31006 Iruñea
Ordutegia:
1. egunean, 9:00-16:00
2. egunean, 9:00-13:30
informazio gehiago, hemen https://evento.otdchallenge.com/2022

 

Izen-ematea

The event is finished.

Data

06 - 07 apirila 2022
Expired!

Time

All Day
Euskaltel enpresak

Antolatzailea

Euskaltel enpresak
Email
ekitaldiak@euskaltel.com
Webgunea
https://www.euskaltel.com/eu/enpresak
QR Code