Itzuli dira Jardunaldi Teknologikoen aurrez aurreko saioak Bilbora. IKTen sektoreko urteroko ekitaldien erreferentzia hau Euskalduna Jauregian egingo da, urriaren 21ean, “Garai berriak, aukera handiak” lemapean Hori da jardunaldien giltzarrietako bat: era praktiko eta hurbilean azaltzea enpresek aro digital berrian dituzten erronkak.

Euskaltelek erronka horiei aurre egiten laguntzen die euskal enpresei, haien lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten soluzioak emanez. Eroski, STI Norland eta beste konpainia batzuk izango dira Jardunaldi Teknologikoetan, eraldaketa digital horretan izan duten arrakastaz hitz egiteko.

Inspirazioa, ikaskuntza eta gogoeta ere izango dira, Josep Piquéren eskutik. Enpresaburu, ekonomialari eta enpresa-zuzendaritzako nazioarteko hizlariak azalduko digu zer ikuspegi duen enpresak egungo egoera politiko, sozial eta ekonomikora egokitzeari buruz, “Nola egokitu enpresa pandemia osteko garai honetara” izeneko hitzaldian.

Mahai-ingurua: “Egungo egoerako arrakasta, erronkak eta aukerak”

Josep Piqué izango da mahai-inguruan, Kutxabankeko, SPRI Taldeko eta Mutualiako euskal profesionalekin eta Isidro Fernández de la Calle Euskaltel Taldeko enpresa-zuzendariarekin batera. Iñaki González DEIAko zuzendariak moderatuko du.

Eraldaketa digitalaren aro honetan enpresek dituzten aukerei eta erronkei buruz duten ikuspegia azalduko dute denek.

Esperientzia eraldatzaileak

Jardunaldi Teknologikoetan bertatik bertara ezagutuko dugu Eroski, STI Norland eta beste konpainia batzuen esperientzia, zeinei Euskaltelen teknologiaren bidez lehiakortasuna handitzen lagundu baitiegu. Teknologia esperientzia berritzaileen palanka dela uste dugulako.

Enrique Monzonis Leno Eroskiko Berrikuntza, IKT eta Eraldaketa Digitaleko zuzendariak “Berrikuntza eta garapen digitala, bezeroen gogokoenak izateko” izango du hizpide, eta Iñigo Jaime STI Norlandeko CIOak, berriz, “Errentagarritasuna eta negozio-aukera berriak”.

Jarraitu jardunaldi teknologikoei streaming bidez

Jardunaldiak aurrez aurrekoak izango dira berriro, baina zuzenean ikus ditzakezu gure eraikin birtualaren bidez: “The Tech Experience.

Plataforma hori iaz sortu genuen, COVID-19ak eragindako murrizketen garaian enpresekin online konektatzeko. Ordutik, zuekin guztiekin harremanetan egoteko eta teknologiaren eta enpresaren inguruko topaketak eta esperientzia baliotsuak eskaintzeko balio izan digu.