Zibersegurtasuna lehentasunezko kontua da gaur egun. Hori dela eta, Euskaltelek S2 Grupo enpresa espezializatuarekin bat egitea erabaki du aliantza estrategiko baten bidez; hala, zibersegurtasun-zerbitzu gehiago eskaintzeko aukera izango dugu.

S2 Grupo Europa mailako erreferentea da bere sektorean, eta hiru lerro handitan ardazten du bere ibilbide zabala:

  • Ikuskaritza- eta aholkularitza-proiektuak, bezeroen zibersegurtasuna ebaluatu eta haien negozioak babesteko sistema espezifikoak diseinatzeko
  • Produktu propioak garatzea, zibersegurtasun-gaietan babesteko, arriskuei antzemateko eta haiei erantzuna emateko gaitasuna areagotzeko
  • Misio kritikoa duten sistemen ustiaketa eta zibersegurtasunaren kudeaketa jarraitua eskaintzen duten zerbitzuak ematea, helburu horretarako diseinatutako 24x7 zentro espezifikoetatik

Aurrerantzean, S2 Grupo izango da Euskaltelen eta MÁSMÓVIL taldearen zibersegurtasuneko proiektuen eta zerbitzuen hornitzaile nagusia.

Hitzarmen honi esker, bi enpresak indartzen dira, sektore bakoitzeko esperientzia eta gaitasunak batzen baitira.

Alde batetik, Euskaltelek produktu eta zerbitzuen katalogoa handitzen du, eta, bestetik, S2 Grupok Iparraldeko eremuan duen presentzia indartu eta haren alde egiten du —ez dugu ahaztu behar Donostian ireki zuela lehendabiziko delegazioa 2021ean—.

Hori adierazi du Iñigo Bueno S2 Grupoko Euskadiko ordezkariak, eta nabarmendu du garrantzitsua dela gure Interneteko eta telefoniako zerbitzuak haien zibersegurtasun-soluzio aitzindariekin elkartzea. “Bizi garen testuinguruan, telekomunikazioak ezin dira ulertu zibersegurtasunik gabe, eta pauso handia eman da esparru horretan. Horri esker, etorkizuneko bezeroek zibersegurtasunaren hobekuntza kualitatiboa izango dute haien erakundeetan edo etxeetan.”

Izan ere, eraldaketa digital azkarra bizi dugun garai ziurgabe hauetan, zibersegurtasuna inoiz baino garrantzitsuagoa da, eta enpresak aurretik joan behar dira.

“S2 Gruporen helburua da mundu ziberseguru bat aurreratzea gure zerbitzuen bidez zibermehatxuetatik eta zibergertakarietatik babesteko, haiei antzemateko eta haiei erantzuteko. Zibergaizkileen ekintzari aurrea hartu behar diogu” esan du Rafael Rosell-ek, enpresako zuzendari komertzial globalak.

Zibergaizkileen jarduerari aurrea hartu behar diogu, eta aliantza hau pauso handi bat da bide horretan” Rafael Rosell, S2 Grupoko zuzendari komertzial globala

Euskaltelek badaki sartzen ari zareten ingurune digital berrietan mehatxu asko daudela, eta merkatuan posizio nabarmena hartu nahian ari zaretela.

José Manuel García Euskalteleko eta MASMOVIL Taldeko hodeiko eta zibersegurtasuneko produktuen arduradunak nabarmendu duenez, “gure gaur egungo zerbitzu-eskaintzak enpresen digitalizazio-proiektu asko errazten baditu ere, badakigu bide horretan aurki ditzakegun mehatxuen kopurua ere areagotu egingo dela. Zibererasoek mota guztietako enpresei eragiten diete, baina ETEak izan ohi dira zaurgarrienak, babes txikiena izan ohi dutelako; horregatik, haien datuek eta aplikazioek dute mehatxuak eta lapurretak pairatzeko arriskurik handiena”.

Arazo horiei zibersegurtasun-soluzioetan eta politika eraginkorretan inbertitzeko kostua gehitu behar zaie. “Gehienek ezin dituzte inbertsio handiak egin, baina ezinbestekoa da zibersegurtasun-estrategia bat izatea, erakundearen prozesu guztiak barne hartzen dituena”.

Hori dela eta, oso garrantzitsua da kide espezializatuak izatea, soluzio teknologiko pertsonalizatu onenak eta gure behar espezifikoetara egokituta daudenak eskaintzen lagunduko digutenak. “S2 Gruporen esperientzia handiari esker, kasu bakoitza aztertu eta neurrira egindako planak diseinatzeko eta eskaintzeko aukera izango dugu. Argi esan dezakegu zibersegurtasuna ez dela luxu bat, arazo handiagoak saihesten lagunduko digun behar bat baizik” esan du José Manuel Garcíaek.

Zibersegurtasuna eta eraldaketa digitala bereizi ezineko piezak dira gizarte digitaletan arrakasta eta lasaitasuna izateko.

Euskaltelen badakigu ezin dugula hori guk bakarrik egin. Adituekin lankidetzan aritzea eta hitzarmenak egitea ezinbestekoa da haien esperientzia eta ezagutza gureganatu dezagun; horixe egingo dugu S2 Gruporekin. Gehiago jakin nahi baduzu enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure aldizkarira, edo jarri harremanetan enpresetarako gure sail komertzialarekin.https://www.euskaltel.com/empresas/ciberseguridad

Gehiago jakin nahi baduzu enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure aldizkarira edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin.