Prestakuntza birtualeko tresnak gure artean geratzeko etorri dira. Onlineko ikastaroetarako doako plataformak aukera ezin hobea bihurtu dira enpresek eta langileek gure ikaskuntzarekin eta prestakuntzarekin jarraitu ahal izateko, edozein eremu eta gailutatik.

Lanerako prestakuntza birtualeko tresnak

Euskal konpainia gehienek telelana baliatu dute COVID-19ak eragindako krisi-garai honetan beren zerbitzuei eusteko. Langileek etxetik lan egiten dute, eta hodeiko plataformek aukera ematen dute edozein tokitatik eta edozein gailu erabiliz jarraitzeko lanean.

Euskaltelen, telelana modu eraginkorrean egiteko bideak jartzeaz gain, enpresetan trebakuntza-jarduerari eustearen alde ere egiten dugu. Horretarako, 'Euskaltel Learning' ekimena jarri dugu martxan. Onlineko ikastaroetarako doako plataforma bat da, zure enpresako langileei aukera ematen diena eduki teknologikoak eta garapen pertsonalekoak eskuratzeko, beren beharrak eta egunero duten denbora kontuan hartuta, edozein gailu finko edo mugikorretatik.

'Eukaltel Learning' abian jartzeko, Fit Learning euskal enpresa teknologikoarekin aliatu gara, eta emaitza irtenbide praktiko hau da, zeinean, bideo laburren bidez, askotariko gaiei buruzko teknologia- eta motibazio-edukiak eskainiko baititugu.

Teamak eta zibersegurtasunari buruzko ikastaroak, besteak beste

Bost edukiz osatutako lehen doako deialdia jarri dugu abian: teamak, bilera birtualen kudeaketa eraginkorra, motibazio-tresnak eta zibersegurtasuna. Zergatik gai horiek? Aukeraketa egungo egoerara egokitu da, eta, horietaz gain, teknologiarekin eta garapen pertsonalarekin lotutako pilulak sartu dira, konpainietako profil guztietarako egokiak. Eta enpresen erantzuna oso positiboa izan da.

Besteak beste, gai hauen inguruko edukiak aurkituko dituzue onlineko ikastaroen plataforma horretan: Office 365, Microsoft Teams, Windows 10en berritasunak, One Note 365, datuak babesteko erregelamendua, genero-berdintasunaren arloko sentsibilizazioa, bizimodu osasungarria, negoziazioa eta motibazioa.

Dagoeneko lanean ari gara laster webinar-sorta bat abian jartzeko, gure instalazioetan egin ohi diren gaurkotasun-gaiei buruzko topaketa teknologikoak formatu digitalean aurkezteko, hainbat sektoretako enpresen partaidetzarekin. Hala, 'Gosari teknologikoak’ deritzegunak ere hodeira joango dira.

Prestakuntza birtual jarraitua

Badakigu, jakin, enpresan prestakuntza birtualaren aldeko apustu hori oso baliagarria dela osasun-krisiaren garaian, baina ‘Euskaltel Learning’ erakundeen bizitzako tresna iraunkorra izateko diseinatuta dago; ez bakarrik krisi-garai honetarako, baizik eta urteko edozein unetarako. Hain zuzen, plataforma horren barruan hainbat erabilera erabilgarri daude edozein egoeratarako, hala nola egutegia antolatzeko, ikaskuntzaren bilakaera grafikoki aztertzeko, dokumentuak gordetzeko eta jasotako prestakuntza egiaztatzen duten diplomak jasotzeko.

Euskaltel, enpresetatik hurbil

Euskaltelen ekimen hau bezeroengandik hurbil egoteko gure interesetik eta haien beharrak entzutetik sortu da. Izan ere, une honetan, gure bezero diren enpresek beharra dute langileei beren ezagutzak egunean jartzeko aukera emateko eta urruneko ikaskuntzan laguntzeko, segurtasun osoz.

Animatzen zarete 'Euskaltel Learning'ekin ikastera?

Informazio gehiago jaso nahi baduzu, harpidetu gure buletinera. Enpresen Merkataritza Arloko gure taldearekin ere jar zaitezke harremanetan.