Jardunaldiotan “Data Driven Company, ongi etorri etorkizun digitalera” lelopean egindako mahai-inguruetan, enpresen kasu errealak oinarri hartuta, erakutsi genuen teknologia gaitzaileak —hala nola Big Data, Gauzen Internet eta adimen artifiziala— errealitatea direla jada enpresentzat.

Enpresa digitalerantz

Gure enpresen eraldaketa digitaleko prozesuan aurrera egiten laguntzeko gako teknologikoak aztertu genituen, bai eta gure produktuak zerbitzu digital nola bihur ditzakegun ere, gero eta digitalizatuagoa den gizarte baten beharrei hobeto erantzuteko.

Adimen artifizial aplikatua

Nola aplikatu adimen artifiziala zure enpresan eta zure negozioan azkar, eraginkortasunez eta kostu handirik gabe, bai eragiketen automatizazioa ahalik eta gehien aprobetxatzeko eta bai aurrez informazioa edukita erabakiak errazago hartzeko.

5G eta etorkizuneko komunikazioak

Nolako komunikazioak behar ditugu enpresa guztiz konektatua eta sentsorizatua edukitzeko? 5Ga, IoT sareak eta software bidez definitutako sareak zertan diren eta zer abantaila dituzten aztertu genuen.

Normaltasun berria

2020. urte berezi honetan, osasun-alertako eta urruntze sozialeko egoeran, enpresaren jarduera eta langileen eta bezeroen segurtasuna bermatzeko tresna teknologikoak eduki eta ezagutu behar dituzte enpresek.

Hodei hibridoa eta IT zerbitzuak

Gaur egun, enpresetarako behar diren baliabide teknologikoak izateko modurik onena da hodei publikoko player nagusiak eta bezeroen kokalekuetatik hurbil dauden datu-zentroak konbinatzea (halakoxeak ditu Euskaltel Taldeak).

Gehiago jakin nahi baduzu gure soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.