Euskaltel Taldeak soluzio digitalak ematen dizkie Jealsa-Rianxeira, hazten eta nazioartean zabaltzen laguntzeko
admin
2019-09-27
3 min
Ezagutzen duzu Jeansa ,
ezta? 1958an sortu zen, eta Espainiako kontserba-fabrikatzaile
nagusia eta Europako eta munduko nagusietako bat da. Baina
akaso ez duzu jakingo hau: 50 urte baino gehiagoko historia
du, eta 15 egoitza, mundu osoan banatuak. Arraina eta itsaskiak
fabrikatu eta merkaturatzeaz gain, bestelako elikagaiak ere
prestatzen ditu (produktu izoztuak eta jateko prest daudenak),
arrantzan aritzen da (enpresa armadore bat du, atunetan aritzen
dena), maskotentzako janaria prestatzen du (% 100 naturala) eta
energia eta ingurumenaren arloan ere aritzen da (itsas
baliabideak zaintzeko ISS fundazioaren parte da).
Dibertsifikazioaren eta berrikuntzaren aldeko apustu horri esker,
lehiakorragoa da merkatuan.
R
(Telecable eta Euskaltelekin batera Euskaltel Taldea osatzen
duen operadore galiziarra) partaide teknologiko estrategiko gisa
du Jeansak hainbat urtez geroztik, bere eraldaketa digitaleko prozesuan laguntzeko .
“Denbora horretan, bere produktibitatea hobetzen lagundu diogu
enpresari, baliabide gehiago eta finantza-gaitasun handiagoa
izan baititu bere negozioko jarduera eta prozesu nagusiak
berritzeko”, esan du José Manuel Garcíak, R-ren Cloud Product
Managerrak. “Hazten eta berritzen jarraitzeko eta, beraz,
lehiakorragoa izateko, digitalizazioaren aldeko apustua egin du
Jealsak. Horretarako, bere IT azpiegitura berritzen laguntzea
nahi zuen. Teknologia berria behar zuen; batetik, Europako eta
Latinoamerikako egoitza guztiei zerbitzua emateko eta, bestetik,
negozioaren kudeaketa hobetzeko eta bezeroei produktu hobeak
eskaintzeko”.
Euskaltel Taldetik, gure bezeroari entzun
genion, haren beharrak eta lan-eredua aztertu genituen, eta,
azkenik, estrategia-plan bat zehaztu genuen, behar horiei
erantzuteko ditugun ezagutzak aplikatuta. Beharrezkoa zen ITen
azpiegitura modernizatzea eta segurtasuna hobetzea.
Erronka
nagusia zen ITen azpiegituran hondamendiren bat gertatuz gero
ere (eguraldi txarra, hondamendi naturalak, suteak, akats
teknikoak, aurrez ezarritako segurtasun-neurri guztiak arriskuan
jartzen dituzten ustekabeko kontingentziak) negozioak funtzionatzen
jarraitzea. Horretarako, konputazioa, sareak eta
biltegiratzea birtualizatzeko gai den ITen plataforma bat behar
zuen; hein handi batean bere kabuz kudeatzeko modukoa, gainera.
Jakin nahi duzu nola?
Gure hornitzaile teknologiko VMWare-ren eskutik etorri zen soluzioa. Bere IT azpiegitura kudeatzeko, VMware vCloud Director
plataformak eskainitako soluzioa jarri zuen Jealsaren esku R-k.
Cloud plataforma hori aukera ezin hobea zen software bidez
definitutako datu-zentro gisako zerbitzu bat emateko, barne
hartuko zituena zenbaketa, sarea eta biltegiratzea, eta, gainera,
hein handi batean bere kabuz kudeatzeko modukoa izango zena.
Soluzio horri esker, Jealsak aukera izango du bere azpiegitura
osoa kudeatzeko, erabileraren arabera ordaintzeko ereduarekin.
VIDEO
Bestalde,
multicloud soluzio baten aldeko apustua egin beharra zuen
Jealsak, geografikoki bata bestetik urrun dauden bi tokitara
eramateko bere ITko soluzioak, eta zerbitzari birtualen
erreplikazio-mekanismo baten bidez funtzionatzen duen
segurtasun-kopien zentro bat izateko urruneko datu-zentro batean,
RPO parametroak —errepliken arteko denbora-tartea— eta
biltegiratu beharreko erreplika-kopurua erraz kudeatzeko aukera
emango zuena, RTO —berreskuratze-denbora objektibo— oso
txikiarekin. VMWare Cloud Availability aukeratu genuen. Izan ere, soluzio horrek aukera ematen du multicloud zerbitzu-plataforma bat sortzeko.
Era berean, Europako egoitzetan Interneteko konexio seguruena emateko, wifi-sare korporatibo baten Firewall Zerbitzu Aurreratu bat (UTM)
jarri da Jealsaren esku Euskaltel Taldearen Wifi Enpresa
soluzioarekin, bai estaturako eta bai nazioarterako, eta datuak
monitorizatzeko tresna bat ere bai. Hodeiko soluzioetan ere,
aurrerapauso bat eman du Jealsak, eta, hemendik aurrera, SAP
soluzioa erabili ahal izango du, erabilgarritasun handiko “SAP HANA as a Service” plataforma erabilita.
Zer onura lortu zituen bezeroak?
VMWare
irtenbidean oinarrituta Euskaltel Taldeak egindako proiektuari
esker, negozioaren ikuspegi osoa du orain Jealsa Rianxeirak,
eta, horri esker, erabaki arrakastatsuak har ditzakete haren
profesionalek. ITen azpiegitura modernoa, malgua, sendoa eta segurua
du orain Jealsak, beti eskura dagoena, eta gai dena bere
negozioaren funtzionamendua ziurtatzeko eta bezeroei beti
produkturik onenak eskaintzeko.
Cloud eredu berri horrekin,
erabiltzen dituen azpiegiturak bakarrik ordaintzen ditu Jealsa
Rianxeirak. Soluzio moldakorra, malgua eta eskalagarria du orain
konpainiak, bere hazkundeari egokitzen zaiona. Hala, negozioari
balio handiagoa ematen dioten gauzetarako erabiltzen ditu bere
barne-baliabideak, eta kanpora ateratzen ditu ITen azpiegituraren
administrazioarekin lotutako alderdi guztiak.
“Ez
ginateke Espainiako kontserba-fabrikatzaile nagusia eta Europako
bigarrena izango berrikuntzaren aldeko apustua egin ez bagenu.
Proiektu honi esker, hazten jarraituko dugu, eta ondoen egiten
duguna egiten jarraitu ahal izango dugu: gure bezeroei produktu
onenak eskaintzen”. Antonio Rodríguez. Jeansako Informatika eta
Komunikazioko zuzendaria.
Zure enpresarako
egokitutako soluzio teknologikoen bila bazabiltza eta eraldaketa
digitalerantz aurrera egin nahi baduzu berme eta segurtasun
osoz, jarri gurekin harremanetan :
esateko duzuna entzuteko irrikaz gaude, eta zurekin batera
jardun nahi dugu, zure negoziorako soluziorik onena bilatzeko.
R-ri buruz
Galiziako
telekomunikazio-operadorea da R, eta Euskaltelekin eta
Telecablerekin batera, Euskaltel Taldea osatzen du. Galiziako
operadoreak abiadura handiko Interneteko zerbitzu aurreratuak
eskaintzen ditu (500 megarainokoak), telebista digitala eta
telefonia finkoa eta mugikorra, eta, orain dela urte
batzuetatik, Galiziako etxe eta enpresen aukera gogokoena da
bere sare optikoa hedatua duen eremuetan (www.mundo-r.com).
¿Te ha gustado?