Euskaltel Enpresak Webgunea
Deitu DOAN 900 840 590
  • EU
  • ES
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • EU
    • ES
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • EU
    • ES
    closeorng_icon
    Partekatu

    Dagoeneko zabaldu da Eusko Jaurlaritzako Industria eta Ingurumen Sailak, EEE Energiaren Euskal Erakundearekin eta Basque Trade & Investment Nazioartekotzearen Euskal Agentziarekin batera, eskainitako dirulaguntza-programaren deialdia.

    admin
    • 2021-03-01
    • notebk_icon 3 min

    Ostegunean, otsailaren 25ean, industria-garapenerako, nazioartekotzerako, energia-eraginkortasunerako eta energia berriztagarrietarako eta ingurumenerako 2021eko laguntza-programak aurkeztu ziren.

    Hona hemen enpresek jaso ditzaketen dirulaguntzak:

    Ekonomia zirkularra eta ingurumena

    Ingurumen-arloko proiektuak

    EBk ingurumena babesteko jarritako arauak baino gehiago betetzeko prest dauden, edo, araurik ezean, babes-maila handiagoa emateko prest dauden inbertitzaileei laguntzea da asmoa. Ingurumen-azterlanak, kutsatutako lurren saneamendua eta aholkularitza-zerbitzuak barne hartzen ditu.

    • Onuradunak: pertsona fisiko eta juridiko pribatuak, industria-jardueretan, merkataritzakoetan eta zerbitzuetan aritzen direnak.
    • Zenbatekoa: 40.000 € gehienez, proiektuaren izaeraren arabera.
    • Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko ekaina

    Ekonomia zirkularreko berrikuntza proiektuak

    Berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko, lehengaien kontsumoa eta hondakinen isurketa murrizteko eta enpresa-jarduera jasangarriak sortzeko diseinatutako ekodiseinuko, ekonomia zirkularreko eta ekoberrikuntza estrategikoko proiektu berritzaileak.

    • Onuradunak: enpresa pribatuak, batez ere industria-sektorekoak, konponketa-zerbitzu aurreratuak eta industria-sektoreari lotutako beste zerbitzu batzuk.
    • Zenbatekoa: hauta daitezkeen kostuen % 60 gehienez enpresa txikientzat, % 50 gehienez ertainentzat eta % 40 gehienez handientzat; gehienez ere, 30.000 € ekodiseinu-proiektuetarako, 10.000 € ekoberrikuntza estrategikorako eta 100.000 € ekoberrikuntza-proiektuen diseinu bikainerako.
    • Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko maiatza

    Industria-garapena

    Bateratu

    Kontzentrazio-prozesuetan sartuta dauden eta ekoizpena handitzeko ekoizpen-inbertsioak egiten dituzten enpresei laguntzeko.

    • Onuradunak: industria-enpresak, eta produktu eta prozesu industrialei lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenak.
    • Zenbatekoa: aholkularitza- eta notaritza-gastuen % 25 gehienez, eta, horretaz gain, enpresa handientzat inbertsioaren % 10eko eta ETE-entzat % 15eko laguntza gehienez; proiektu eta enpresa bakoitzeko 500.000 €, gehienez ere.
    • Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko martxoa.

    Bilakatu

    EAEko enpresak birlokalizatzeko (reshoring) inbertsioak egiteko laguntzak, eta enpresen jarduera dibertsifikatzeko ekoizpen-inbertsioak egitekoak.

    • Onuradunak: industria-enpresak eta zerbitzu tekniko aurreratuen enpresak. 1,5 milioi euroko gutxieneko inbertsioa enpresa handientzat eta 250.000 eurokoa ETE-entzat.
    • Zenbatekoa: enpresa handientzat, inbertsioaren % 10 gehienez eta ETEentzat % 15 gehienez; gehienezko zenbatekoa: 1.000.000 €.
    • Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko martxoa.

    Indartu

    Ekoizpen-ahalmena sortzeko eta handitzeko inbertsioa sustatzea, Nerbioi ibaiaren Ezkerraldean eta Oiartzualdean; baita langabezia-tasa EAEko urteko batez bestekoa baino % 20 handiagoa duten beste herri batzuetan ere. Dirulaguntza horiek barne hartzen dituzte ekintza hauek: lur eta eraikuntza berriak, makinak, tresneria, instalazio teknikoak, ekipo eta programa informatikoak erostea, bai eta industria-jabetzen eta patenteen gastuak ere.

    • Onuradunak: industria-enpresak, eta produktu eta prozesu industrialei lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenak. 1,5 milioi euroko gutxieneko inbertsioa enpresa handientzat eta 250.000 eurokoa ETE-entzat.
    • Zenbatekoa: enpresa handientzat, inbertsioaren % 10eko laguntza gehienez, eta ETE-entzat %15ekoa gehienez. Enpresa edo enpresa-talde bakoitzarentzat 3.000.000 €, gehienez ere.
    • Aurkezteko epea: aurre-eskabidea aktibo dago, eta agindua 2021eko apirilean argitaratzea espero da.

    Gauzatu

    Aurrerakin itzulgarriak, interesik gabeak, teknologia eta berrikuntza oinarri dituzten ETEak sortzeko eta garatzeko. Dirulaguntza horiek barne hartzen dituzte ekintza hauek: lur eta eraikuntza berriak, makinak, tresneria, instalazio teknikoak, ekipo eta programa informatikoak erostea, bai eta industria-jabetzen eta patenteen gastuak ere.

    • Onuradunak: teknologian eta berrikuntzan oinarritutako ETE industrialak, eta teknologian eta berrikuntzan oinarritutako produktu eta prozesu industrialei lotutako zerbitzu teknikoak. Jarduera nagusia industria-enpresetan IT/OT inguruneetarako zibererasoen aurkako babes-sistemak bateratzea eta integratzea duten enpresak.
    • Zenbatekoa: gehienez 150.000 euroko abalik gabeko maileguak, bost urtean itzultzeko.
    • Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko apirila.

    Renove 4.0.

    4.0 Industriako eta fabrikazio aurreratuko proiektuak martxan jartzeko makina edo ekipamendu aurreratuak (hardwarea eta softwarea) eskuratzeko laguntza.

    • Onuradunak: industria-enpresak, eta produktu eta prozesu industrialei lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenak.
    • Zenbatekoa: inbertsioaren % 25eko dirulaguntza gehienez; gehienez ere 70.000 € eskaera bakoitzeko eta 100.000 € enpresa bakoitzeko.
    • Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko maiatza.

    Nazioartekotzea

    Gauzatu internacional

    Interesik gabeko aurrerakin itzulgarriak, euskal enpresek atzerrian egindako ekoizpen-inbertsioei laguntzeko. Proiektuek gutxienez 120.000 euroko inbertsioa egin beharko dute gehienez 36 hilabetean.

    • Onuradunak: kanpoan ekoizpena ezartzeko proiektuak dituzten enpresak, edozein neurri eta sektoretakoak.
    • Zenbatekoa: gehienez % 50eko maileguak enpresa txikientzat, gehienez % 35ekoak enpresa ertainentzat eta gehienez % 25ekoak enpresa handientzat, interesik gabe.
    • Aurkezteko epea: aurre-eskabidea aktibo dago, eta agindua 2021eko martxoan argitaratzea espero da.

    Zabaldu y Sakondu

    Kanpo-merkatuetara hedatzearekin lotutako gastu arruntak ordaintzen laguntzeko dirulaguntzak: kanpo-fakturazioa % 50 baino txikiagoa duten enpresentzat (Zabaldu) eta kanpo-fakturazioa % 50 baino handiagoa dutenentzat (Sakondu).

    • Onuradunak: ETEak
    • Zenbatekoa: onartutako gastuaren % 50eko dirulaguntza, gehienez, eta enpresa bakoitzeko 45.000 euro, gehienez.
    • Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko apirila.

    Elkartu

    Lankidetza-proiektuak aurkezten dituzten erakunde eta enpresak kanpo-merkatuetara hedatzearekin lotutako gastu arruntak ordaintzeko dirulaguntzak.

    • Onuradunak: edozein lankidetza-mota erabiliz elkartutako elkarteak eta enpresak: partzuergoak, sustapen-taldeak eta salmenta-taldeak.
    • Zenbatekoa: onartutako gastuaren % 60ko dirulaguntza, gehienez, eta enpresa bakoitzeko 45.000 euro, gehienez.
    • Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko apirila.

    Pilotu

    Nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatzeko laguntzak; egiteko moduak, metodologiak eta proposamen berritzaileak probatzeko balio behar dute proiektuok, eta eskala murriztuan egin eta bolumen handiagoko proiektuetan kopiatzeko modukoak izan behar dute.

    • Onuradunak: ETEak
    • Zenbatekoa: proiektu bakoitzeko 50.000 €-ko dirulaguntza, gehienez.
    • Aurreikusitako argitaratze-data: 2021eko apirila.

    Lagunduko dizugu

    Zure enpresan inbertsio bat egin edo hobekuntzaren bat egin nahi baduzu, Euskaltel Taldea da zure bidaidea.

    Euskaltelek martxan jarri du diru-laguntzak eta laguntza teknologikoak aprobetxatzeko programa. Eraldaketa digitala, berrikuntza edo nazioartekotzeko proiektuak abian jarri nahi dituzten enpresei zuzendutako programa bat da, eta laguntzak nahiz subentzioak bilatzen, kudeatzen eta tramitatzen laguntzeko zerbitzua eskaini nahi du.

    Zure enpresan horrelako proiektu edo inbertsio bat egiteko asmoa baduzu, Euskaltelek lagunduko dizu prozesu osoan.

    ETE bat bazara, sartu hemendik Laguntza Teknologikoak Aprobetzatzeko Programara.

    Enpresa handia bazara, sartu hemendik Laguntza Teknologikoak Aprobetxatzeko Programara.

    ¿Te ha gustado?
    Ikustaldiak: 9

    Formulario contacto

    • Jarri harremanetan gure aholkulariarekin

    • Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta zure informazio-eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko pribatutasun-politikaren informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baja eman nahi baduzu, mesedez, bidali mezu elektroniko bat Euskaltel Enpresasera.

    • This field is for validation purposes and should be left unchanged.
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
    dietu doan Deitu DOAN 900 840 590
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailaren dirulaguntza-programen deialdi irekia. Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • #FLL Euskadi: aprender divirtiéndose Enpresak
      • soluciones_5G 5G teknologiaren abantailak, sektoreak eta erabilera-kasuak enpresetan Enpresak
      • soluciones_tecnologicas_K_crear_empresa Enpresa edo negozio bat arrakastaz sortzeko urrats eta soluzio teknologikoak Enpresak
      • kit_digital_marketplace Marketplace, Kit Digitalak eskaintzen duen soluzio berria Enpresak
      • Bost aholku startup bat, enpresa berri bat sortzeko Enpresak
      • Euskaltelen jardunaldi teknologikoak Euskaltelen jardunaldi teknologikoak: enpresen lehiakortasuna sustatzen Ekitaldiak, Enpresak
      • Teknologia eta produktua: horiek dira Euskaltelen bezero-esperientziaren oinarriak Enpresak, Tresnak
    Etiketak
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics Big Data características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina ciberseguridad pymes ciberseguridad trabajo data driven DataRobot digitalización Entornos y soluciones Cloud erronkak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas iot irtenbide teknologikoak jornadas tecnológicas kit digital protección pymes pymes euskadi redes 5g responsabilidad social Euskadi seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones de inteligencia artificial soluciones inteligencia artificial soluciones pymes Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital pymes Transformación Digital ventajas 5g ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu?

    • 12 uztaila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia

    • 09 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia

    • 08 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailaren dirulaguntza-programen deialdi irekia.

    • 02 martxoa
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Irekita dago Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak eta SPRIk eskaintzen dituzten diru-laguntzen programaren deialdia!

    • 25 otsaila
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Araba Innova – Digitaliza 2021 deialdia zabalik! Zure berrikuntza- eta digitalizazio-proiektuekin lagunduko dizugu

    • 27 urtarrila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltelek jakinarazten dizu ematen dizkiguzun datu pertsonalak informazio-buletinean izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko eta bezero zaren enpresetako jakinarazpen komertzialak bidaltzeko erabiliko ditugula. Datu horiek erabiltzeari uko egiteko edo datuetara irispidea izateko eskubidea duzu, besteak beste. Pribatutasun-atalean kontsultatu dezakezu pribatutasun-politikari buruzko informazio guztia Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baja eman nahi baduzu, mesedez, bidali mezu elektroniko bat Euskaltel Enpresasera.