Bideojokoen zalea al zara eta lagunekin partekatu nahi al dituzu zure partidak? Baietz erantzun baduzu, jakingo duzu, agian, plataforma-pilo bat dagoela zure gameplayak zuzenean emateko. Baina, hainbestetatik, zein da onena? Ez du erantzun erraza galdera horrek;  zure premien araberakoa da, izan ere. Saiatuko gara, dena den, zuri laguntzen, streaming egiten duzun hurrengoan denek izan dezaten aukera zure jokaldiak etenik gabe ikusteko. Horrez gain, jakina, Interneteko konexiorik onena ere emango dizugu.

Twitch: klasiko bat

twitch2

Twitchetik, ia dena gustatzen zaigu. Hark jorratutako bidea jarraitu dute gainerako gehienek. Soilik-soilik bideojokoetan jarduten da Twitch. Zein den orri horren alderik onena? Zalantzarik gabe, partidak zuzenean eta oso erraz emateko aukera eskaintzen duela. Aski da erregistratzea zuzenean emateko partidak azken belaunaldiko ia plataforma guztietatik. Behar dituzun funtzio guztiak dauzka: erregistratu egiten ditu zure partidaren eta mikrofonoaren soinuak, txatean mintza daitezke zure lagunak, dohaintzak jaso ditzakezu, kanalen harpidedun egin zaitezke...

Laburbilduz, komunitatea du indargune nagusia. Bideojokoen streamingaren alorrean aitzindari izan denez hainbeste urtez, orri horretan daude garatzaile eta gamer profesional gehienak, hots, bideojokoetatik bizi direnak. Halaber, erreferentziako orria da eSports txapelketetan. Alde ilun samarrik ere badu, baina. Adibidez, sortzaileek horiek kontrolatzeko ahaleginak egin arren, troll ugari jardun ohi da partida batzuetako txatetan ergelkeriak idazten edo gezurrezko dohaintzak egiten. Ia plataforma guztietan dago eskuragarri Twitch: iPhone, Android, Xbox One, PlayStation 4, Xbox 360, PC, Mac….

Youtube Gaming: erosotasuna

Youtube GamingJokalari askoren iritziz, sortu zenean (2015) Twitchen kopia hutsa zen Youtube Gaming. Egia esan, bazuten arrazoirik hori uste izateko. Lehenbiziko inpresio txar horiek gaindituta, baina, merkatuaren puska handi bat bereganatu du urtebete eskasean. Baina, zergatik Youtube eta ez Twitch? Beharbada, erosotasunagatik, ez beste ezergatik. Youtuben kontua baldin baduzu, ez daukazu erregistratu beharrik, eta plataforma bakar batean daukazu dena, hainbat orrialdetara jotzen ibili gabe. Kanal bat baldin badaukazu, baita bidejokoetakoa ez bada ere, ez daukazu hutsetik hasi beharrik, eta lehengo harpidedunak gehitu egiten dituzu. Aise aktibatzen da monetizazioa, eta baldintza gutxiago beteta.

Jokaldiak ikustea ematea baino gehiago gustatzen bazaizu, hau du beste indargune bat kanal horrek: youtuber ospetsuen partidak ikus ditzakezu; besteak beste, El Rubius, PewDiePie eta Luzu.

Hitbox.tv: bizkortasuna

HitboxYoutube eta Twitch ez dira bakarrak, izan ere; besteak beste, Hitbox.tv. Zergatik eman behar diogun aukera bat? Jokalari askoren iritziz, plataforma horretako streaminga garbiagoa eta azkarragoa da. Atzerapenak luzeegiak direla iruditzen bazaizu, edo egile-eskubideek buruhauste ugari ematen badizute, agian aukera bat eman behar zenioke Hitbox.tv-ri. eSports-eko txapelketa ugari ematen ditu plataforma horrek ere. Badu, ordea, desabantaila handi bat:  Zure bideokontsolako partidak ezin dituzu zuzenean eman;  PC bat edo Mac bat behar duzu horretarako.

Kamcord: mugikorrerako eta tabletarako

KamcordTwitchek eta Youtubek daukate merkatuaren puska handi bat, baina badaude beste aukera batzuk ere. Tabletatik edo telefonotik partekatu nahi baduzu, zure Android gailuetako pantailan ikusten duzuna ematen du Kamcordek, Facebook Livek eta Periscopek kamerak ikusten duena ematen duten bezala. Pantaila irudiak partekatzeko sortua da aplikazio hori, zeina hemendik deskarga dezakezun. Azken hilabeteotan, berriz, aurrerapauso handiak eman ditu bideojokoen estreaminga errazteko. IOSerako, dena den, Twitch da erosoena oraindik ere. Joko-komunitate handia du Kamcordek; besteak beste, hor daude Clash of Clans eta Minecraft.

Gainera, lehiakideen funtzio ia berberak ditu: nahi duzunaren jarraitzaile izan zaitezke, nahi duzunarekin txateatu, nahi duzunari egin dohaintzak… Kontuan izan, bestalde, Wifi konexioa behar duzula; hori eduki ezean, azkar asko agortuko duzu datu-tarifa. Hona gure proposamena, erraz askoa: probatu Euskaltel WiFi.

Eta zuk? Zer plataforma duzu gogoko? Iruzkinen atalean konta iezaguzu, mesedez. Eta, nahi baduzu, eman plataforma horietarako zure erabiltzaile-izena, zure partidak ikus ditzagun. :-)