Nazioarteko erreferentzia bihurtu da Zinegoak gaylesbotrans zinemaldi eta arte eszenikoei dagokienez. Bilbon —otsailaren 22tik 29ra— egingo da aurten ere ekitaldia, zeinak kulturaren mugak gainditu eta fenomeno sozial bilakatu baita.

Gure gizarteko aniztasuna bistaratzen saiatzen da Euskaltel; horregatik, Zinegoak antolatzen laguntzen du, urtero. Pausoz pauso, berdintasun handiagoko gizarte bat, hobea, eraiki nahi genuke.

Aniztasun sexuala, nortasuna eta generoa dira ekitaldiaren ardatzak. Astebetez hiriak Zinegoak-i lagako dizkion hamabi eremutan egingo dira jarduerak. Zer ekitalditara joateko asmoa duzu?

“Gora nire familia!”

Aurten, familien eta haurren partaidetza bultzatu nahi dute antolatzaileek: "Gure gizarteak familia-eredu guztiak onartzen dituela ikusarazi nahi baitugu", zioen Zinegoak-eko zuzendari Pau Guillének. Hori dela eta, besteak beste doako kontzertu bat izango da Azkuna Zentroan, "Gora nire familia" goiburupean.

Baina zinema da Zinegoak-eko protagonista nagusia. Film laburrak, dokumentalak, topaguneak eta LGTB zinema aztertzeko eta berrikusteko guneak izango ditu 13. jaialdiak, bai eta off-eko sail bat ere: zinema esperimentala eta doako emanaldiak BilbaoArten.

LGTB zinemaren nazioarteko erreferentzietako bat dugu Zinegoak . Aurten, nazioarteko 40 gonbidatu baino gehiago ekarriko ditu, eta film ospetsuak. Besteak beste, ikusgai izango dira Desde allá film luzea (Urrezko Lehoia Veneziako Mostran); Yes, we fuck! dokumentala (desgaituen arteko sexualitateari buruzkoa) eta, "Klasiko ezkutu argituak" atalean, El detective (protagonista, Frank Sinatra).

Kultura- eta sentsibilizazio-jarduera ugariko astebete bizi-bizia dator. Guillének dioenez, Bilbo "koloreztatu" egingo du Zinegoak-ek aste honetan. Euskaltelek, berriz, laranja-kolore apur bat ipiniko du;). Zenbait sarrera zozkatuko ditugu inaugurazio- eta amaiera-galetarako, eta eskaintza berezia egingo dugu gure telebistan.

Zinegoak aurrera jarraitzen du ... Euskalteleko bideokluban baita ere!

Martxoan, Hedapenak Zinegoa-ren bidez Euskadiko 30 udalerri bainon gehiagotan festibalaren lanak ikusteko aukera emango da. Euskateletik festibalaren balioak "zabaltzeko" asmoa daukagu eta, Zinegoak-en kolaborazioari esker, jadanik gure bideokluban aurkitu daitezke aurreko edizioetako film labur nabarmenduenak. Gure bezero guztiek dohainik ikusi ahalko dituzte.