Aukera ugari eskaintzen ditu sareak, baina arriskuak ere asko ditu. Zibererasoak dira, seguruenik, arriskurik larrienak. Horregatik, babestu egin behar dituzu zure enpresako ekipoak; zuregatik ez ezik, zure bezeroengatik eta hornitzaileengatik ere. Izan ere, haiek ere jasan ditzakete ondorioak arriskupean bazaude eta zure segurtasuna urratzen bada. Hona zergatik den geroz eta garrantzitsuagoa enpresek beren sareak eta ekipoak babestea.

Gure bezeroen segurtasunaz arduraturik, "Telekomunikazioak eta segurtasuna: sinbiosi arrakastatsua" foroa antolatu du Euskaltelek. Espezialistarik onenak bilduko dira foroan: IBM, Panda Security, Fortinet, F5 eta GFI.

Espainiako estatuan, euskal enpresak dira berrikuntzan gehien inbertitzen dutenak; hala eta guztiz ere, arazo larria zibersegurtasuna: batez beste, 2.400 eraso jasotzen dituzte egunean enpresek. Hala adierazi zigun Enpresetarako Segurtasuna produktuaren arduradun Alfonso Encinak, blogeko artikulu batean: lehenbiziko birusa azaldu zenetik (1985), "geroz eta segurtasun-arazo gehiago" daude, eta "jada ez da aski antibirus bat babestuta egoteko".

200.000 programa maltzur berri

PandaLabs-eko zuzendari tekniko den Luis Corronsek gogoratu digunez, berriz, "zerrenda beltzen" sistema bat dute antibirusek. "Oso onak dira lehendik ezagutzen dutena detektatzen: ezabatu egioten dute, edo pasatzen uzten ez; baina ez dira aski", dio. "Laborategian (Panda Security enpresaren malwarearen edo programa maltzurren aurkakoan), 200.000 bat mehatxu berri  detektatzen ditugu egunean".

"Zalantzarik ez dago: antibirusak ez dira nahikoa", dio aditu horrek, zeinaren iritziz babes handiagoa eskaintzen duten irtenbide aurreratuak behar baitira. Tresna horiek ez dira enpresa handientzat soilik, guztientzat baizik.

Gutxitu zure bezeroen arriskuak

Adibide bat aipatu du Corronsek: Target enpresa amerikarrak 2013an jasan zuen erasoa. Enpresa horretako bezeroen kreditu-txarteletako 40 bat milioi kontu hackeatu zituzten. Honela sartu ziren pirata informatikoak Targeten sarera: aireztapen-zerbitzuaren mantentze-lanak egiten zizkion enpresari eraso eginez lehenbizi. Ondoren, salmenta-terminalak infektatu zituzten, eta milioika bezeroren datuak ostu.

"Kasu honek frogatzen duenez, zure hornitzaile edo bezero garrantzitsuena bezain garrantzitsua zara zu", dio PandaLabs-en zuzendari teknikoak. Erasoren bat izaten baduzu (arrisku bat aipatzearren), lehiakideren baten eskuetara irits daitezke zure bezero-zerrenda, edo webgunera filtratu.

Ahalik eta arrisku gutxiena pairatuz teknologiaz balia zaitezen saiatzen da Euskaltel. Horregatik, zenbait tresna eskaintzen dizkiegu gurekin lan egiten duten enpresei; adibidez, hodeiko segurtasun-zerbitzua, Panda Securityren teknologian oinarritua. Zerbitzu horri esker, etengabe babesten ditugu enpresako instalazio finkoak eta mugikorrak,  teknologia berritan inbertitu gabe, aparteko ezagutza aurreraturik gabe eta barne-zerbitzu teknikorik gabe . Aski da nabigatzaile bat eta suebaki bat antibirus bidezko babesa kudeatzeko; Panda Securityk eta Euskaltelek egingo dute gainerakoa.