Teknologiazaleen topaketa-mota eta-moda berri horretan, informatikako espezialistak biltzen dira. Euskaltel Konekta Fundazioak antolatuko du ekitaldi horietako bat —hackathoi bat, alegia—, hurrengo Euskal Encounterren. Ezaguna egingo zaizu izena, baina, ba al dakizu zer diren, egiazki?

Zorioneko "reggaeton" horrekin zerikusirik ba ote du? Ez, ez dute elkarrekin inongo loturarik. Programatzaileen arteko topaketak dira hackathoiak, eta hau dute xede: elkarrekin lankidetzan jardunda sortzea softwarea, hots, zure ordenagailuan edo smartphonean zein tabletan instalatuta dituzun aplikazioetan erabiltzen dituzun programak.

Euskaltelek 12 talde elkartuko ditu, 12 proiektutan  lan egin dezaten 48 orduz. Lehiaketa horren helburua: StartUpetarako konponbideak sortzea eta garatzea. Azken batean, parte-hartzaile guztien jakintza suspertzea izan ohi da hackatoien eginkizun nagusia.

Hackathoien ardatzak

Los hackathones son una gran cantera de ideas, especialmente en el campo de la programación.

"Maratoi" eta "hacker" hitzen bategitetik dator "hackatoi" terminoa. Honetan datza jarduera hori: proiektu bat atera behar dute aurrera parte-hartzaileek, elkarrekin lankidetzan, ahalik eta denbora-epe laburrenean, leku berean "itxita" dauden bitartean. Normalean, ez dute bi egun baino gehiago irauten hackatoiek.

Berariazko helburu bat eta oinarrizko baldintza batzuk izan ohi dituzte, gauza beraren inguruan lanean ari den horrenbeste jenderi bidea markatzeko: programazio-lengoaia, sistema eragilea, aplikazio bat... edo, besterik gabe, xedea. Kontua aurrera egitea da. Horretarako, bi bide egin ohi dira, oro har: jada martxan dagoen proiektu bati konponbide bat eskaintzea, edo hutsetik abiatzea proiektua.

Emaitza onak ekarri izan dituzte bide batek zein besteak. Programazio-jenioen arteko topaketatxo horietatik harribitxi batzuk plazaratu dira dagoeneko; adibidez, GroupMe. 2010ean egin zen hackathoi batean sortu zen taldeko mezularitzarako aplikazio hori, 2010ean, eta, azkenik, Skypek erosi zuen, 80 milioi dolar ordainduta.

Arrakasta komertzialak ez ezik, ordea, beste alderdi batzuk ere hartu behar dira aintzat; besteak beste, jakintza- eta ideia-iturri oparoak direla topaketa horiek. Duda-mudatan baldin bazebiltzan, ez pentsatu gehiago eta ekin lanari. Euskal Encounterren, adibidez, izango duzu topaketa horietako bat. Eman izena!