Zenbait  gomendio,  mugikor  berri  bat  estreinatzeko

Badakizu zer den “onena” mugikor berri bat erosten duzunean, ezta? Edo aitarentzako edo amarentzako mugikor bat erosten duzunean? Bada, konfiguratu egin behar duzula, jakina; ez dago horri ihes egiterik. Baina, lasai; horretarako gaude gu, zuri laguntzeko.

Ez, ezin dizugu kendu konfiguratzeko lana, baina jarraibide erraz batzuk emango dizkizugu, zuk erraz-erraz egin ahal izateko. Lehenengo, egiaztatu mugikorra piztuta dagoela eta bateria jarrita duela. 😜…Has gaitezen.

Android

  1. Sortu Googleko kontu bat edo sartu zure kontua, pasahitza gogoratzen baduzu, noski. Eman begiratu bat pasahitzak erraz-erraz kudeatzeko dauden aplikazioei.
  2. Eskura izan WiFiaren pasahitza, eskatu egingo baitizu sistemak. Baina, hori egin aurretik, aldatu pasahitz luze-luze hori Euskaltelen aplikazioarekin.
  3. Sinkronizatu kontaktuak. Ez bazenituen sinkronizatuak zure mugikor zaharrean, esporta itzazu memoria-txartel batera aurrena, eta inportatu gero.
  4. Formateatu Micro SD txartela edo memoria-txartela mugikorraren errendimendua eta ahalmena hobetzeko. Edo erabili txartel berri bat smartphone berriarekin.
  5. Deskargatu Dropbox edo hodeian dagoen antzeko beste konturen bat, mugikor zaharreko argazkiak eta bideoak igotzeko hara eta erabiltzeko prest izateko beti, lekurik hartu gabe smartphone berian.
  6. Deskargatu gure aplikazioak, Euskaltelen aplikazioa eta Edononekoa, esku-eskura izateko Euskaltelen unibertso osoa… eta lixto! Konturatu ere ez zara egin ia, ezta?

A, eta oraindik ez baduzu konfiguratu Internet zure Android mugikor berrian, nahikoa duzu pauso erraz hauei zehatz-mehatz jarraitzea. Eta iPhone bat baldin baduzu, irakurri arretaz.

iOS

  1. Ezarri lehenengo hizkuntza eta herrialdea, informazioa agertzeko moduari eragingo baitio horrek.
  2. Azkar hastea. Adi: aurretik iOS 11 sistema eragilea duen beste iPhone edo iPad bat izan badituzu bakarrik erabili behar duzu aukera hau.
  3. Sartu SIM txartela eta aukeratu zure WiFi sarea.
  4. Konfiguratu Touch ID edo Face ID, eta sortu sei digituko kode bat. Kode hori erabili beharko duzu bi funtzio horiek ordezteko eta aplikazioak erosteko Apple Payn (Appleren ordainketa-sisteman).
  5. Ekarri edukia mugikor zaharretik berrira. Beste iPhone bat baldin bazenuen lehen eta iCloud edo iTunes badituzu, zuzenean ekar ditzakezu edukiak smartphone berrira. Mugikor zaharra Android sistemakoa baldin bazen, beste metodo hau erabili behar duzu.
  6. Orain, konfiguratu Apple IDa, eta ezarri pasahitza.
  7. Konfiguratu Siri eta gainerako zerbitzuak. Beharbada esaldi batzuk ahoskatu beharko dituzu, Sirik zure ahotsa ezagut dezan.
  8. Azkenik, erabaki ezazu ea Appleren aplikazioak hobetzen lagundu nahi duzun, eta konfiguratu kolorea doitzeko True Tone aukera eta Hasierako botoia. Eta kito!
  9. Ez ahaztu Euskaltelen aplikazioa eta Edononena deskargatzea.

Eta Internet konfiguratu behar baldin baduzu iPhone berrian, jarraitu pauso erraz hauei.

Prest duzu dena. Has zaitezke, beraz, Sirirekin hitz egiten, nahi adina nabigatzen, zure helburu teknologikoak eguneratzen, itxurakeriaren errege edo erregina bihurtzeko ahaleginak egiten eta, azken finean, mugikor berriaz etengabe gozatzen.

Deja un comentario / Idatzi iruzkina

  • Criteria 2
    0.0

Valida tu comentario / Iruzkina balidatu *