Teknologiaren munduak mugarik ez du, eta, egunero segitzen ez baduzu, berehala gera zaitezke atzean. Egunero jartzen dituzte salgai smartphone, ordenagailu eta kontsola berriak; egunero kaleratzen dituzte aplikazio berriak… Gure ustez, beti egunean egoteko modurik onena da teknologiari katigatuta dauden adituengana jotzea, eta, Youtuberen jarraitzaile sutsuak garenez, mundu horretako nobedadeei dagokienez egunean-egunean egoteko gure bost kanal gogokoenak gomendatuko dizkizugu.

Xataka - Gadget-ak eta beste zenbait aukera

Teknologiari buruz gehien irakurtzen den blogetako bat da, eta bideo interesgarri pila bat du YouTuben. Xatakan, adituak dira tramankulu-mota guztietan: mugikorrak, tabletak, telebistak, kamerak, bideokontsolak. Zuretzat mugikorrik egokiena zein den jakin nahi duzu? Hauxe da zure kanala!

Photolari - Argazkigintza adituen eskutik

Tramankulu-mota guztietan adituak direnen ondoren, argazkigintzaren benetako espezialistak ditugu orain. Álvaro Méndez eta Iker Morán bilbotarra dira Photolariren buruak, kamerak (trinkoak eta profesionalak) probatu eta beste zenbait gauza egiten duten YouTubeko kanala. Bai baldarrentzat, bai adituentzat, guzti-guztientzat dituzte tutorialak, eta Ola K Ase, Photolari atala ere bai, argazkiei buruzko Interneteko aholkularitza-sail zoroena.

[embed height="456"]https://www.youtube.com/watch?v=HAgCeUsIpCU&list=PLtn4yJ_lxxoaOWqQgblF5i7r4WfwlTjqX[/embed]

ComputerHoy - Hitz bitxi horiek guztiak ulertzeko

ComputerHoy informatika-aldizkaria kioskoan denbora gehien daramanetako bat da, eta, izenak hala pentsarazten digun arren, ez du ordenagailuei buruz bakarrik hitz egiten. Produktu teknologikoak probatzeaz gain, YouTubeko kanala oso interesgarria da, hitz eta teknologia batzuek zer esan nahi duten azaltzen duten bideoak jartzen baitituzte. Jakin nahi zenuke zer esan nahi duen Android Oreo terminoak, edo zer den Google Chrome Canary? Ana Muñozek minutu gutxi batzuetan kontatuko dizu.

[embed height="456"]https://www.youtube.com/watch?v=oaRsJq_5cyQ&list=PLYv1R-aD8hnzRNVOyiKoXJCeyFTuAWlmV[/embed]

FS Gamer - Bideo-jokoen munduan egunean egoteko

No podemos hablar de tecnología y dejar los videojuegos de lado. En FS Gamer tienen vídeos para todo, desde análisis de los últimos juegos que han llegado a las tiendas, pasando por tutoriales, programas con noticias de actualidad y los famosos gameplays. ¡Muy recomendable!

[embed height="456"]https://www.youtube.com/watch?v=lqywzPODsoA&list=PL0Yw_wHCfbUAbiqypr1Yk3BlRaGocv29H[/embed]

ProAndroid - Edozertarako aplikazio onenak

Gehienek Android sistema eragilea oso ondo ezagutzen dugun arren, askotan ez dakigu etekin guztia ateratzen. Horretarako lagungarria izan daiteke ProAndroid kanala. Telefonoen probez gain, erabilera ugaritarako aplikazio onenak jasotzen dituzte, eta gure smartphoneei ahalik eta zuku gehien ateratzeko trikimailuak azaltzen dizkigute.

Gustatu zaizu kanalei buruzko gure saila? Zerrendan beste zerbait gehituko zenuke? Azaldu iezaguzu komentario batekin, eta, gogoan izan, Euskaltelen 4K deskodetzaile berriarekin kanal horiek guztiak eta askoz gehiago pantaila handian ikus ditzakezu. Zure urruneko aginteko aplikazioen botoia sakatu besterik ez duzu, eta YouTuberen aplikazioa ireki, zuzenean zure telebistan ikus ditzazun, beste tresnarik, kablerik eta zailtasunik gabe!