Teknologia  eta  gazteria:  barre  eginaraziko  dizuten  8  egoera

Gazte gara, gazte, eta ezagun dugu (eta badakigu 😜). Mugikorra eskuan genuela hazi ginen, eta jada ezin gara bizi gure RAM, nanoSIM, pixel, giga eta octacorerik gabe. Hain dago barneratua teknologia gure bizimoduan, ezen gure eguneroko jardunaren zenbait pasadizo eta egoeraren protagonista bihurtu baita. Garbi asko ikusiko da hori abuztuaren 12an. Gazteriaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, izan ere, larunbatean. Aukera ezin aproposagoa, beraz, elkarri azaltzeko egoera berezi horiek, guri hain larriak eta gainerakoei hain dibertigarriak iruditzen zaizkien horiek. Etorriko zara gurekin?

Gaueroko atzerako zenbaketa.

Gauero gertatu ohi zaigu egoera horietako bat, mugikorra dela eta. Kontua ez da gau osoan piztuta uzten dugun edo ez; gainditu genuen jada fase hori. Batzuek, ordea, premia larri bat sentitzen dugu: iratzargailuak jo arte zenbat ordu geratzen diren jakin nahi izaten dugu, eta mugikorrari galdetzen diogu. Hala da, bai. Ondo irakurri duzu.

Askotan, ohean gustura etzan eta hau pentsatu ohi dugu: “Zer ondo! Asko falta da oraindik!”. Beste batzuetan, aldiz, bihotzekoa jasateko zorian geratzen gara, eta haserre bizian: “Ordubete bakarrik geratzen zait eta!!!!”.

Whatsappeko taldeen garbiketa.

Era askotara neur daiteke, sasoi teknologiko honetan, zenbateraino garen ezagunak eta onartuak. Zenbat whatsapp-taldetan sartu zaituzten zenbatzea da moduetako bat. Komeni da, bai, bizitza soziala edukitzea, baina zure lagun minaren edo amaren kontaktua ezin aurkiturik bazabiltza, iritsi da garbiketa gogorra egiteko ordua. Horregatik, ezabatu egin behar dira, bi hilean behin edo, zenbait talde; adibidez, “Aste Nagusiko afaria”, “Hitzordu makurra”, “Pijama-festa Jesyren etxean”… Bihotzean min eman arren, nahitaez egin behar da garbiketa.

Bibrazio fantasma.

Kontua da oso baliagarriak direla talde horiek, eta denek dutela zer garrantzitsuren bat partekatzeko: txiste bat, Trump toreatzailez jantzia ageri den argazki bat… Eta, jakina, hainbeste mezu jasotzearen poderioz, mugikorra etengabe bibratzen ari dela iruditzen zaigu, baita bibratzen ez duenean ere. Horra “bibrazio fantasmaren” lehen sintoma, dagoeneko biral bihurtua: Ez al zaizu inoiz gertatu, kuadrillakoekin zaudela, zure mugikorra bibratzen hasi eta denek begiratzea norberarena den?

Datu kontsumoa.

Zer da daturik gabeko smartphone bat? Bada, emojirik gabeko blog baten antzeko zera bat 😅. Duela gutxira arte, tik bera genuen gazte askok: konpultsiboki begiratzen genuen datu-kontsumoa. Izan ere, Pokémon Go, Clash Royale eta Candy Crush nahitaez behar genituen, eta ziztu bizian agortzen genituen datuak. Eskerrak Euskaltelek WiFi-a Oporretan (10 mega) eta WiFi Kalean plazaratu zituen… Hor amaitu ziren gure estresa eta kezkak. Munduaren amaiera segituan baletor bezala hasi ginen gastatzen datuak!Cambiar las fotos de tus perfiles.

Profileko argazkiak aldatzen.

Arrisku batetik behintzat libratu ginen teknologiari esker: aspertzekotik. Datu ugari edukiz gero, primeran pasatzen dugu sare sozialetan, batere aspertu gabe. Horregatik, ez da harritzekoa zure whtshappeko profilaren argazkia maiz aldatzea, edo halako batean influencer baten Instan ikusi zenuen argi-kontrako hura nahi izatea. Baina, argi ibili: Facebook eta Instagrameko zure profilen argazkiak aldatzeari ekiten diozu eta, konturatu gabe, zure 3.454 kontaktuen profilak banan-banan begiratzen amaitzen duzu.

Telebista.

Baina ez da mugikorra gure egoera kritiko guztien eragile bakarra. Telebistak ere badu lekua gure bizitzan, eta gure gaztaroko pasadizo ugariren protagonista dugu. Gogoratzen al duzu adibidez, zure lagunari itxaron gabe ikusi zenuela BIOI hainbeste gustatzen zitzaizuen telesail haren azken kapitulua? Izugarrizko krisia lehertzeko zorian egon zineten! Eskerrak teknologia etengabe ari den hobetzen, eta Euskaltelen telebistak Edonon, Ez zenuen ikusi eta beste zenbait funtzio eskaintzen dizkizun. Akabo krisi-arriskua 😉

Bideo-jokoak.

Gamer amorratu horietako bat bazara, seguru egoera hau tokatu zaizula noizbait. Larunbat-gaua da, berandu jada; ekaitzak jotzen du kanpoan, baina zu etxean zaude. Uko egin diezu mugikorrean gordeta dauzkazun dozenaka whatsapp-taldeen planei, aparteko ikuskizun batez gozatzeko: League of Legendsen finalak, zure Twitch kanalak streaming bidez ematen ditu eta. Prest daukazu etxeko WiFiaren potentzia guztia…; casterra, berriz, ezin urduriago dago, bihotzekoak emateko zorian bezala, eta bat-batean, sast!, argia joan egin da. Bete egin da, beste behin ere, Murphyren legearen 1. artikulua.

Tableta.

Beste batean, berriz, zehatz-mehatz prestatu zenituen oporrak: azken jokoak deskargatu zenituen, eta zure aplikazio gogokoenak; film- eta telesail-pilo bat prest zenituen, bost orduko hegazkin-bidaia egin behar zenuen eta. Piztu tableta, eta… bateria erabat agortuta!. Horra Murphyren legearen 2. artikulua.

Tokatu al zaizu inoiz egoera horietakoren bat? Bizi izan duzu bestelako egoera dibertigarririk teknologiak direla eta? Bada, partekatu gurekin…, eta ondo pasa Gazteriaren Egunean!!!

Deja un comentario / Idatzi iruzkina

  • Criteria 2
    0.0

Valida tu comentario / Iruzkina balidatu *