Bideo-jokoak gogoko badituzu, gozatu ederra hartuko duzu udazken honetan! Produkzio handi asko datoz denboraldi berrirako, ezin gehiago goza dezazun zure kontsolarekin eta zure smartphonearekin, eta, nola ez, ahalik eta etekin handiena atera diezaiozun Euskalteleko zure konexioari. Ikusiko dugu zein diren bideo-joko horiek?

Nintendo Switch

FIFA 18.Futbolari buruzko bideo-joko nagusia iritsi da Nintendoren kontsola berrira.Bertsio hauberariazSwitch-erako sortu da, eta jokalariekJoy-Con™ aginteen aparteko bateragarritasuna baliatzeko.

Pokémon.Pokkén Tournamentda sagaren joko berria; bat baten aurkako borroka-jokoa Pokémon sagaren ezaugarri erakargarri guzti-guztiekin, eta, orain, are ikusgarriagoa, Nintendo Switch-en bi jokalarirentzako modu eramangarriari esker.

Super Mario Odyssey. Urriaren 27an jarriko da salgaiMarioren bideo-joko ikusgarriena. Mundu berriekin dator, grafiko sinestezinekin, eta, gainera, aginteenHD bibrazioarenfuntzionalitate berriekin. Haiei esker, sentsazio fisiko ezin errealagoak izango dituzu.

PS4

Call of Duty WWII.Zenbait saio futuristaren ondoren,erroetara itzuli da CoD, eta ekintza-joko bizi-bizi bat proposatzen digu, Bigarren Mundu Gerran girotua. “Kanpaina” modua du eta jokalari askorekin batera aritzeko modu sendo bat,kirol elektrikoen ildotik jarraitu ahal izateko! Epika-dosi erraldoia.

Gran Turismo Sport.Errealismoa, benetakotasuna eta abiadura: eta hori guztia, 140 auto-modelorekin eta 19 zirkuiturekin! Autozalea baldin bazara, autotzar izugarri bat gidatzen ari zarela irudituko zaizuGT Sportprobatzen duzunean.

Assassins Creed: Origins.Hemen dira berriz Bayek eta Senu arranoa; oraingoan, Kleopatraren erregealdiko antzinako Egipton kokatuko da istorioa, deskribapen zehatz eta historian oinarrituak lagunduta. Lau urte behar izan dirabideo-joko ikusgarrihau —sagako onenetariko bat— amaitzeko. Urpeko moduari esker, gainera, itsaspeko hainbat eta hainbat sekretu erakutsiko dizkizu.

Xbox One

Vampyr. Presta zaitez Lehen Mundu Gerraren osteko Londres ilun-ilunean, goseak eta gripeak jotako gizarte batean, sartzeko. Zer izango zaren?Banpiro bat, odol-gosez, abentura berri bat bizitzeko prestbiktima bakoitzarekin. Eta aurre egin beharko diozu zugan bizi den beste pertsona horri: hiria mendean hartu duen epidemiarako sendabide bila dabilen mediku bat. Zure ekintzek salbatu edo betiko kondenatuko dute Londres. Erronkari heltzeko prest?

Forza Motorsport 7.Gidatzearen simuladore onenetako bat da, UltraHD 4K-n egina. Marka ezagun batzuen —hala nola Ferrari, Lamborghini eta Porscheren— bilduma osatuenak ditu. Efektu klimatologiko hain dinamikoak eta hain errealistak ditu, ezen gidatzen zenbateraino ausarta eta ona zaren erakutsi beharko baituzu.

Star Wars Battlefront II.Star Wars-en sagako bigarren edizioakjokalari askoren artean jokatzeko gudu bizi-biziak eskaintzen dizkizu. Sagako garai guztietako heroiekin batera aritzeko aukera izango duzu, eta 40 jokalari ere aritu zaitezkete batera! Espazio-ontzi pila ageri dira, galaxia osora zabaltzen baita gerra oraingoan. Beraz, sartu ontzietako batean, eta zorte on!

PC

Starcitizen.Inoiz sortu denespazio-simulagailu handienetakoa da; hain da handia, ezen mundu osoko milaka jokalari aritu baitaitezke mota askotako ontziak gidatzen, eta hainbat rol desberdin bereganatu — hala nola esploratzailearena, saltzailearena edo espazioko piratarena—.

Wolfenstein 2: the new colossus.Lehen pertsonako shooter klasiko hauEstatu Batuetan kokatua dago, nazien okupazioaren garaian. Zure misioa izango da erresistentziako lider ausartenak errekrutatzea herrialde horretako hiri batzuetan (New Orleans, Rosswell eta gerra nuklearraren ondorengo Manhattan). Tentagarria, ezta?

Android eta iOS

Tom Clancy´s Shadow Break.Tom Clancy-ren sagako mugikorretarako lehen edizioada. Joko honetan, eliteko frankotiratzaile bat izango zara, borroka-eskuadroi baten burua, eta zure tropak hedatu beharko dituzu zure aurkarien baseak erasotzeko.

Game of Thrones: Conquest.Juego de Tronosamaituta gehiago ikusteko gogoz geratu bazinen, zorteko zaude. Aste gutxitan, eskura izango duzu telesail horren mugikorretarako bideo-jokoa.Game of Thrones: Conquestestrategia-joko bat da. Haren bidez, bandokideen Mendebaldeko etxe baten buru jarri, bando bat hautatu, eta burdinazko tronuaren alde borroka egin ahal izango duzu.

Final Fantasy XV: A new Empire.Joko hauoso gustukoa izango duzuAge of EmpiresetaClash of Clansjokoen jarraitzailea bazara. Eraiki zure erreinua hutsetik hasita zure smartphonearen laguntzarekin.

Hainbesteko aukerarekin ez daukazu aspertzerik! Presta zaitez udazken honetan hainbat abentura bizitzeko, eta eman haien berrisare sozialetan.