Posta  elektronikoko  zenbait  kontu  kudeatzeko  aplikaziorik  erosoenak

Gogoan duzu noiz sortu zenuen posta elektronikoko zure lehenengo helbidea? Zenbat sortu dituzu harrezkeroztik? Pentsatu une batez: Gmail-ekoa, mugikorrerako; pertsonala, Yahoo-n; Hotmail-eko beste bat zozketa eta sustapenetan parte hartzeko, unibertsitatekoa, enpresakoa…

Dagoeneko badakizu, noski, Gmail, Outlook, Yahoo! eta iCloud-ek aukera ematen dutela posta elektronikoko zenbait kontu bateratzeko, baina muga garbi batzuk dituzte eta, gainera, ez dira oso intuitiboak. Bada, sekulako nahaste-borrastea baduzu hainbeste posta-helbideren artean eta denak aplikazio beraren bidez kudeatu nahi badituzu, jarraitu irakurtzen ;)

Newton Mail

Posta kudeatzeko aplikazio onenetako bat da, bateragarria baita Gmail, Outlook, Exchange, Yahoo!, iCloud Mail eta IMAP protokoloaren bidez konfiguratutako beste edozein konturekin. Funtzio aurreratu eta aukera oso praktikoak ditu, hala nola akats baten ondorioz bidalitako mezu bat berreskuratzekoa,  hartzaileak mezua zabaldu duen jakitekoa, bidalketak programatzekoa edo edukia Evernoten, Pocket-en eta antzeko beste  aplikazio batzuetan gordetzekoa. Doako proba-bertsio bat daukazu sistema guztietan:iOS, Android, Windows eta Mac App Store.

Alto

Bateragarria da Gmail, Outlook, Yahoo, Hotmail, iCloud eta beste zenbaitekin… Nabarmentzekoa da interfazearen diseinua: oso deigarria eta erabilerraza. Mezuak erraz-erraz kudeatzeko aukera ematen du, eta zereginen kudeatzaile bat ere badu. Bi funtzio aplikazio bakar batean! Gainera, fitxa batean jasotzen ditu postan atxikita iristen zaizkizun argazki guztiak, erraz ikusteko zer mezutan zenituen gogoratu behar izan gabe. Doan eskuratu daiteke Android eta iOS sistemetarako.

BlueMail

Gero eta ezagunagoa da aplikazio hau, funtzio pila eskaintzen dituelako eta denak doan direlako!  Android eta iOS bertsioetan, sarrerako ontzi bateratua du bai IMAPeko kontu guztietarako (zerbitzarian gordetzen dira mezuak) edoPOP3 kontuetarako (gailuan kargatzen dira mezuak). Kategoriaka sailka ditzakezu, eta geroago berreskuratu, begiratu bakar batez ikusteko zer zeregin dituzun oraindik egiteko. Gainera, kolore bat eslei diezaiokezu kontu bakoitzari eta taldeak sor ditzakezu, zenbait pertsonarekin batera jartzeko harremanetan.

myMail

Aplikazio erraz eta doakoa da, oso bilatzaile sendoa duena eta aukera ematen dizuna oso erraz aurkitzeko zure kontu guztien artean bilatu nahi duzun mezua. Zure kontaktuen argazkiak ere esporta ditzakezu, berehala jakiteko nork idatzi dizun. Eta, gainera, bateragarria da IMAP eta POP3 bidez konfiguratutako kontu nagusiekin. Deskargatu doan iOS eta Androiderako

Erabiltzen duzu kudeatzaile hauetakoren bat? Ezagutzen duzu besteren bat , intuitiboagoa eta erabilerrazagoa? Bada, emaguzu horren berri, iruzkin batean ;)

Deja un comentario / Idatzi iruzkina

  • Criteria 2
    0.0

Valida tu comentario / Iruzkina balidatu *