Euskaltelera aldatu berri zara, 4G tarifa bat kontratatu duzu Interneten nabigatzeko, eta ez dakizu nola aktibatu zure mugikorrean. Ez kezkatu. Zuri laguntzeko gaude. Pauso batzuk ematea aski duzu, eta hori egindakoan ziztu bizian nabigatu ahal izango duzu gure sarean. Merezi du! Esan agur 3G-ri.

Pauso horiek emateko, zure smartphoneak 4G sarearekin bateragarria izan behar du. Hala dira azken urteetako modeloetatik gehienak. Zurea hala den jakiteko, egin urrats hauek, terminalaren sistemaren arabera:

Android:

Sartu DOIKUNTZAK atalean eta hautatu SARE MUGIKORRAK (modelo batzuetan, funtzio hori beste hiru modutan ager daiteke: DATU MUGIKORRAK, SARE MODUA edo HARIRIK GABEKO KONEXIOAK ETA SAREAK). Hor zaudenean, nahikoa duzu 4G aukera hautatzea (3G baztertu gabe). Zure telefono mugikorra eskura daukan sare mugikor azkarrenera konektatuko da horrela.

iOS:

Kasu honetan, DOIKUNTZAK atalean sartu, eta hautatu DATU MUGIKORRAK, AUKERAK, 4G AKTIBATU eta DATUAK.

Egina! Segundo batzuetan, sarerik azkarrenera konektatuta egongo zara. Edozer gauzagatik ez baduzu lortu 4G sarera konektatzea, laguntza eska diezagukezu sare sozialetan. Erantzuteko prest gauzkazu. Eta zure mugikorrak 4G-rik ez badu ere, ez kezkatu. Baditugu denontzako soluzioak, beti konektatuta egon zaitezen. Zain gauzkazu ;)