Internet  bidezko  telefono-sistemara  aldatzea  Conservas  Garavillan

Conservas Garavilla enpresak, zeina Isabel marka komertzialari esker ezagutzen dugun eta sektore horretako Europako kontserba-fabrika nagusietakoa den, Bermeo eta Mundakako bere bulegoak Zamudioko Parke teknologikora eramatea erabaki zuen, hainbat hamarkada eta gero. Egoitza nagusia hara eramatearekin batera, telefono-sistema konbentzionalaren ordez Internet bidezko sistema jarri nahi zuten, eta migrazio hori gureEuskaltel Enpresa taldearekin egin dute. Sistema berriaren ezarpen arrakastatsua azalduko dizuegu jarraian.

Erronka

Euskaltelen iritziz, bezeroei erantzun egokiak emateko, haiei entzutea da garrantzizkoena. Hori dela eta, gure adituek egindako lehen lana izan zen Conservas Garavillako arduradunekin biltzea, haien beharrak eta proiektuaren zailtasun handienak zein ziren jakiteko. Bi aldeak ondorio hauetara iritsi ziren:

  • Migrazioak azkarra izan behar zuela, une oro telefono-zerbitzua aktibo eduki ahal izateko, eta aldaketak eguneroko lana ez oztopatzeko.
  • Irtenbideak enpresaren azpiegiturara moldatu behar zuela, gastuak minimizatzeko eta inbertsio gehiago egitea saihesteko.
Irtenbidea

Ahots-irtenbide baterako migrazioa egin genuen. Irtenbide horrek aukera eman zion Conservas Garavillari bere telefonogunea Internet bidez konektatzeko telefono-sarera (SIP Trunk). Modu horretan, beren telefono-zerbitzua martxan izan zuten une oro, bulegoak lekuz aldatuta ere.

Gainera, Siemensekin elkarlanean instalatu genien irtenbidea, fabrikatzaile alemanaren ekipoek 20 urtez eman dioten erosotasuna alde batera utzi beharrik ez izateko. Hau da, zegoen ekipamendua egokitu genuen, eta ekipamendu hura hobetu egin genuen gure irtenbidearekin, teknologian inbertsio txikiagoa egin zezaten.

Telefono-zerbitzua une oro erabilgarri egongo zela bermatzeko, zenbait zerbitzu osagarri instalatu genituen: bi RDSI linea, 902 zenbakietarako sare adimendunaren zerbitzua, eta 10 Mb-eko Internet simetrikoa.

Conservas Isabel

Emaitza

Telefonia konbentzionaletik VoIP sistemara  aldatuta, Conservas Garavillak aukera du estatuko dei guztiak nahi bezala kudeatzeko,erabiltzaile-kopurua erraz handitzeko eta deietan gutxiago gastatzeko. Gainera, sistema hedagarria da, kanal berriak gaitzeko aukera eta zerbitzua beste egoitzetan —hala nola O Groveko egoitzan— ezartzeko aukera ematen baitu, erraz eta merke. Amaitzeko esan nahi dugu sistema berri honi esker gastuak murriztu egin direla, bai telefonogunearenak eta bai zerbitzuaren altarenak; aski da hilero erabilitakoa ordaintzea.

Enpresako informatika-zuzendari Estanis Garavillaren iritziz, migrazioa “erabiltzeko prest” moduko zerbitzua izan da. Telefono-zerbitzuaren migrazioarekin lotutako guztiaren ardura hartu du Euskaltelek, eta “Conservas Garavillak bulego-aldaketarekin lotuta zituen behar guztiak ase dira”. Garavillak nabarmendu du Euskaltelek proiektua “gardentasun osoz” gauzatu duela.

Bazkide teknologiko bat behar duzu enpresa-proiektu bat garatzeko?  Ez izan zalantzarik. Jarri harremanetan gurekin. Pozik entzungo dugu zuk esateko duzuna, eta elkarrekin lan egingo dugu zure enpresarentzako irtenbide onena aurkitzeko.

Deja un comentario / Idatzi iruzkina

  • Criteria 2
    0.0

Valida tu comentario / Iruzkina balidatu *